SAIOAK
√ Hika praktikatzera bideratuko dira saioak, lehen egunetik.
√ Binakako hika-elkarrizketatxoak izango dira saioen ardatz.
√ Eguneroko harremanetan erabiltzen diren aditz-formetara joko dugu, batik bat.
√ Hika bere osotasunean landuko dugu: noka (neskari), eta, toka (mutilari).
√ Hitano batuko aditz-formetara joko dugu, batez ere, baina Beterriko adizkerak ere txertatuz, komeni den neurrian.
55 urtetik gorako pertsonei zuzendutako bisita gidatua museoko erakusketa iraunkorrera. Oraingo honetan bisita Juan Ignacio Aizpuruak eskainiko du eta Euskal Herriko Industrializazioaz arituko da.
11:00etan gazteleraz 18:00etan, euskaraz Doan. Lekua erreserbatu behar da Leku kopurua mugatua daLiteratur solasaldia Carson McCullers idazlearen Kafe tristearen balada liburuaren inguruan.
Idazle eta liburuaren inguruko informazio gehiago txosten honetan irakur daiteke.
Dinamizatzailea: Iñigo Aranbarri
Liburua eskuragarri dago Donostia Kulturako liburutegietan
Solasaldia presentziala izango da eta online jarraitzeko aukera egongo da. Online parte hartzeko izena eman behar da hona idatziz: alderdiederliburutegia@donostia.eus
Itsaspeko gorria hartuta, Medialaben murgilduko gara familian. Sorkuntza lantzeko, materialak deskubritzeko eta horiekin jolasteko saioak dira itsaspeko gorrian egingo ditugunak. Itsaslami, olagarro eta itsas-zaldiak bidelagun izango ditugu bidai honetan. Txikiek eta helduek elkarrekin jolasten esperimentatzeko aukera ezinhobea. Bazatoz?
*Saioen izaera esperimentala dela-eta, etorri zikintzeko prest!
Soriako Tierras Altasen aurkitutako erromatar epigrafeei esker, bertan gure aroko lehen mendeetan bizi zen jendearen heriotzarekiko erritu eta sinismenen berri dugu.
2022ko urtarrilaren 16a arte egongo da irekita.
Maialen Lujanbioren soinu-instalazioa Scala proiektuaren baitan. Leku honetan bertan, eskailera nagusi honen atzealdean izandako gertakari batetik sorturikoa da pieza hau. Eskailerapean ikusitik eskaileretarako sortua.
Errealitate zati bat, kultura garaikidearen zentroaren baitan begiratua.
Errealitatea, artea eta begirada hitz eta soinu bidez birformulatuta.