Petti (ahotsa eta gitarra). Etxeko Uzta: Joseba Irazoki (gitarra), Iñigo Telletxea (baxua), Igor Telletxea (bateria), Juantxo Zeberio (teklatuak). Et incarnatus Orkestra (hari laukotea).
Manipulazio estrategiak diskoaren aurkezpen kontzertua da. Diskoak pentsamendua, poesia eta musika uztartzen ditu. Hain zuzen, Noam Chomskyk komunikabide handiek gizartea manipulatzeko erabiltzen dituzten estrategiak identifikatu zituen. Haietan oinarrituta, Harkaitz Cano idazleak idatzitako 10 poemak Pettik kantu bihurtu ditu, euskal eszenaren musikari onenen laguntzarekin. Zuzenekoan, Pettiren ahots ahaltsua, harien finezia eta gitarra elektrikoen indarra batzen dira, kalitatez eta energiaz betetako emanaldi bat eskaintzeko.
Argazkia: Loraldia.
Eszenatoki gainean, emakume eta gizon bat, bederatzi urteko bikote harremanean, eta hamalau hilabeteko sexu lehortean. "Gabezia" horri konponbidea bilatzeko, ikuslearekin hartu-emanean jardungo dute. Komedia barra-barra, eta baita une mingarriak ere, "galdutako sexuaren bila" azalduko zaigun bikotearentzat (eta ikusleentzat) ariketa barregarria.
Bi aktore, zein baino zein ezagunagoak gure antzerki geografian; Ane Gabarain eta Mikel Laskurain. Ibilbide luzeko bikotea dugu, elkarrekin komedia antzesten eskarmentu handikoak.
Informazio gehiago: Txalo produkzioak.
Literatur solasaldia euskaraz liburutegian.
Edu Zabalaren gidaritzapean, hilabete honetan Uxue Alberdiren Deandaostekoak liburuari buruz arituko dira.
Denda baten «kronika literarioa» da liburua, baina baita herri baten, garai baten eta belaunaldi baten ahotsa ere.
Liburua eskuragarri dago Donostia Kulturako liburutegietan eta eLiburutegian (ebook).
Euskadi
Zuzendaritza: Jone Guenetxea, Carlos Iglesias
Iurretako plaza mitikotik, dokumentalak Euskal Herrian dantzaren munduan eman diren urratsak aztertzen ditu genero ikuspegitik.
Gonbidatuak: Jone Guenetxea.
Dinamizatzailea: Ander Gisasola
Informazio gehiago: Jantzari
Zeharkako begiradak, museoko erakusketak ezagutzeko aukera eskaintzen du, hainbat eremutako pertsonek egindako bisita berezien bidez.
Gaurko bisitaren kasuan, Haizea Barcenillak, Baginen Bagara erakusketaren komisarioa, lan honetan zehar ibilbide bat eskainiko du.
Doako jarduera. Lekuaren erreserba jarduera baino 15 egun lehenago egongo da eskuragarri.Ilargitik, lurrean gertatzen dena, beste distantzia batetik ikusten da. Alfredo Sanzolek, distantzia horretaz baliatzen da, istorio eta pertsonaia miresgarri hauek sortzeko.
* Ikuskizuna hasi ondoren debekatuta dago aretoan sartzea
Pertsonaiak sortzeko ilustrazio tailerra
Marraztu nahi? Sortu zure pertsonaia dibertigarriak istorioak kontatzeko
*Adina: +6 urte
*Iraupena: Bi ordu
*Dohainik
*Euskaraz
*Gidatzailea: Iosu Mitxelena
Aldez aurretik izena eman behar da Intxaurrondo K.E.ko liburutegiko telefonoan (943 48 34 02) edo e-postaren bidez (intxaurrondoliburutegia@donostia.eus).
Ekitaldian parte hartzeko maskara nahitaezkoa izango da.
Soriako Tierras Altasen aurkitutako erromatar epigrafeei esker, bertan gure aroko lehen mendeetan bizi zen jendearen heriotzarekiko erritu eta sinismenen berri dugu.
2022ko urtarrilaren 16a arte egongo da irekita.
Maialen Lujanbioren soinu-instalazioa Scala proiektuaren baitan. Leku honetan bertan, eskailera nagusi honen atzealdean izandako gertakari batetik sorturikoa da pieza hau. Eskailerapean ikusitik eskaileretarako sortua.
Errealitate zati bat, kultura garaikidearen zentroaren baitan begiratua.
Errealitatea, artea eta begirada hitz eta soinu bidez birformulatuta.