Eszenatoki gainean, emakume eta gizon bat, bederatzi urteko bikote harremanean, eta hamalau hilabeteko sexu lehortean. "Gabezia" horri konponbidea bilatzeko, ikuslearekin hartu-emanean jardungo dute. Komedia barra-barra, eta baita une mingarriak ere, "galdutako sexuaren bila" azalduko zaigun bikotearentzat (eta ikusleentzat) ariketa barregarria.
Bi aktore, zein baino zein ezagunagoak gure antzerki geografian; Ane Gabarain eta Mikel Laskurain. Ibilbide luzeko bikotea dugu, elkarrekin komedia antzesten eskarmentu handikoak.
Informazio gehiago: Txalo produkzioak.
Oharra: 47/2021 Dekretuaren arabera beharrezkoa da COVID pasaportea eta NANa. Eskerrik asko
Elurra ari du!!! Eskolako neska mutilek elurrezko panpin bat egin dute, baina... panpina ez dago oso pozik: hotzak dago eta. Neska-mutilek, bihotz zabalekoak direnez, ahaleginak egingo dituzte arazoa konpontzeko. Ez da hain erraza izango dena den, eta denon laguntza beharko dute.
3,5,6 urteko haurrak buruan genituen ipuin hau prestatzerakoan, eta horregatik maitagarri eta leun jaio da, seaska kanta edo elur malutak bezala. Gure txikiei poza emateko eta helduei irripar txiki bat pizteko.
Aurten 50 urte betetzen ditu Txotxongillo Taldeak (1971-2021).
Informazio gehiago: Txotxongillo Taldea
Argazkigintza tailerra Idoia Telleria argazkilariarekin.
Olerkari idazle edo musikariek bezala artelanek sentimenduak eta istorioak ematen dizkigute aditzera. Covisage sormen teknika erabilita, narrazio berriak sortuko ditugu.
Adina: 6-12 urte Sarrerak salgai Sarrerak 5 familia bakoitzeko (museoko bazkideentzat 4.5) Baginen bagara> Ikasi eta sortu (Idoia Telleria argazkilariaren eskutik)" programaren familia jarduera.(gaur) abenduak 18 - Narratiba berriak
urtarrilak 15 - Komunikazioa
otsailak 19 - Sentitu
martxoak 5 - Nire Isla
Oharrak:
- Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa izango da.
- Gehienez, heldu bat eta hiru haur egon ahal izango dira familia bakoitzeko, aforo murriztuak dauden bitartean
Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen tailer gehiago.
Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoan!
Soriako Tierras Altasen aurkitutako erromatar epigrafeei esker, bertan gure aroko lehen mendeetan bizi zen jendearen heriotzarekiko erritu eta sinismenen berri dugu.
2022ko urtarrilaren 16a arte egongo da irekita.
*Oharra: Donostia Kulturatik at dauden arrazoiak direla eta, kontzertu hau bertan behera geratu da. Barkatu eragozpenak.
Operación Triunfo-ren azken edizioan parte hartu zuen eta gustuko duen indie estiloari eusten dio Anne Lukin-ek. Ricky Falknerrek (Love of Lesbian, Quique Gonzalez, Ivan Ferreiro, etab.) ekoitzitako Empezar diskoaren aurkezpenean murgilduta dago, non Zahara, Miss Cafeína edo Gorka Urbizu bezalako kolaborazioak izan ditu.
* Ateen irekiera emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago.
Maialen Lujanbioren soinu-instalazioa Scala proiektuaren baitan. Leku honetan bertan, eskailera nagusi honen atzealdean izandako gertakari batetik sorturikoa da pieza hau. Eskailerapean ikusitik eskaileretarako sortua.
Errealitate zati bat, kultura garaikidearen zentroaren baitan begiratua.
Errealitatea, artea eta begirada hitz eta soinu bidez birformulatuta.