OHARRA: kontzertua atzeratu egin da, osasun neurri berriak direla eta. Sarrerak Internet bidez erosi dituztenei bide beretik itzuliko zaie dirua. Leihatiletan erosi dituztenek dirua itzultzeko eskaera leihatilan bertan egin beharko dute.
Kontzertua otsailaren 3an izango da, eta bertarako ez dute balioko abenduaren 29ko sarrerek. Otsailaren 3rako sarrerak jada salgai dira.
Jon Maia (ahotsa), Gorka Hermosa (akordeoia), Pello Ramirez (txeloa), Nacho Soto (teklak).
30 urte dira Jon Maia bertsolariak bere lehenengo kantak idatzi zituela, Negu Gorriak taldearen Gure jarrera diskorako. Ordutik Jonek Euskal Herriko hainbat eta hainbat talde eta abeslarirentzat idatzi ditu kantuen hitzak: Negu gorriak bera, Gari, Mikel Urdangarin, Anari, Benito Lertxundi, Soziedad Alkoholika, Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Gozategi, Ken zazpi eta abar luze bat. Horietako kantu asko eta asko jendearen gogoan geratu dira dagoeneko: Itsasoari begira, Gora Herria, Lehenbiziko bala, Nirekin, Non geratzen den denbora, Eskuetan, Itsasoa gara, Zaharra zara Bilbo eta abar....
30 urteko letragile ibilbide oparoa ospatzeko, Jonek bere hainbat kantu ezagunen bertsioak jasoko dituen Kantu bat gara izeneko liburu-diskoa kaleratu du azaroan eta zuzeneko emanaldiak hasiko ditu, goi mailako musikariez inguratua. Victoria Eugeniako emanaldian lagunez inguratua aurkeztuko ditu Jonek bere kantu ezagunenak, kontzertu bat baino gehiago, kantuari eta letragintzari eginiko gorazarrea izango den emankizun-ospakizun berezian.
Oharra: 47/2021 Dekretuaren arabera beharrezkoa da COVID pasaportea eta NANa. Eskerrik asko
Munduan biraka dabiltzan bi feriantek kontatuko digute antzezlan honetan gizakiaren eboluzioa. Bi feriante hauek, Papillon eta Clemont, zinea eramaten zuten herriz herri kamera puskatzen zaien arte. Ikuskizuna aurrera eraman nahian proiektatu behar zuten filma haiek berek kontatzea erabakitzen dute. Maletan dakarten elementu ximpleenekin historian zehar garrantzitsuak izan diren gertakariak kontatuko dituzte. Aldi berean, gizakiak historian zehar irabazi dituen eskubideen inguruko hausnarketara salto egingo dute beti tximeleta efektuak izan duen garrantzia kontuan izanik.
Informazio gehiago: Astrolabium Teatroa
ALEMANIA. Zuzendaria: CHRISTOPH LAUENSTEIN, WOLFGANG LAUENSTEIN.
Luis eta estralurtarrak (Luis and the Aliens, 2018) informazio gehiago Filmaffinity webgunean.
Soriako Tierras Altasen aurkitutako erromatar epigrafeei esker, bertan gure aroko lehen mendeetan bizi zen jendearen heriotzarekiko erritu eta sinismenen berri dugu.
2022ko urtarrilaren 16a arte egongo da irekita.
Oharra: gonbidapenak abenduaren 20an, goizeko 11:30ean, egongo dira eskuragarri leihatiletan (Antzoki Zaharra, 11:30-13:30; Victoria Eugenia, 11:30-13:30 / 17:00-20:00). Online eskuratzeko aukera goian dagoen loturan.
Kirmen Uribe idazlea eta Itziar Ituño aktorea solasean arituko dira Uriberen liburu berriaren inguruan, Izurdeen aurreko bizitza, baita bertan jorratzen diren hainbat gairen inguruan: migrazioak, feminismoa, bakezaletasuna, adiskidetasuna...
Horretaz gainera, Itziar Ituñok liburuaren pasarte batzuen irakurketa egingo du; izan ere ez da lehenengo aldia Ituñok Kirmen Uriberen liburu baten irakurketa eskaintzen duela, aurretik ere entzun izan genuen 17 segundu poesia liburua irakurtzen.
Saioaren bukaeran idazleak liburuak sinatuko ditu.
Euskal kondaira zahar baten arabera, izurdeak, garai batean, pertsonak izan ziren. Izurde bilakatu ziren laminen maitale izatearren. Eta behin gorputzez aldatuta, ezin berriz lehengora itzuli. Migranteari ere gertatzen zaio halakorik herrialdez aldatzen denean. Mudatzen zaio bizitza eta ezinbestean baita atzean utzitakoarekiko lotura ere.
Uri, Nora eta bien seme-alabak New Yorkera lekualdatuko dira liburu honetan. Rosika Schwimmer sufragista eta bakezalearen bizitzan oinarritutako nobela bat idatzi nahian ari da Uri: nola hazi zen zaldi eta kontzertu artean, nola lotu zen emakumeen askapen mugimendura, nola antolatu zuen Gerra Handiari aurre egin nahi zion bake-ontzia. Haren urratsak ikertu bitartean, ordea, bereak ere aterako zaizkio bidera, haurtzaroko bizipenak, faro bat arrosaz margotu zutenekoa, izebarekin konpartitutakoak. Familia ezari-ezarian hirian etxe egiten doan bitartean.
Gure irudimena erabiliz jolastuko dugu. Materialak, koloreak eta forma ezberdinak erabiliz bodegoi bat sortuko dugu museoan dauden eta gabonetako elementuekin.
Dinamika:
Lehendabizi Baginen Bagara erakusketa bisitatuko dugu, ikusten ditugun bodegoi guztietan arreta jarriz Gero hezkuntza gelara joango gara, sortzera eta jolastera Adina: 5 - 8 urteIzen-ematea: abenduaren 10era arte, museoaren bazkideek izango dute lehentasuna izena emateko. 10etatik aurrera, publiko orokorrentzarako izen-ematea zabalik
Gabon hauetan, "Gabonak San Telmon" disfrutatu (jarduera guztiak euskaraz dira):
abenduak 22 - Korri, Kuru, Korri! (antzerki) abenduak 28 - Aulkiak (gaur) abenduak 29 - Gabonetako bodegoia abenduak 30 - Piztu! EmakumeON energia (antzerkia) urtarrilak 4 - Osatu zure telarea urtarrilak 5 - Ni naiz, hi haizOharra: Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa da.
Galtzerdi eta Leotardo igerilekuan topo egin duten lagun bi dira. Ur bazterrean erdi gogaituta daudela, bihurrikeria bat otuko zaie: zergatik ez hondoko tapoia aurkitu eta igerilekua hustu? Eskura dauzkaten gauzekin urperatzeko jantzia prestatu eta isurbidearen bila abiatuko dira beraiek zelatatzen ari den sorosle petralaren begiradapean. Murgilaldian zehar etengabe egingo dute topo beren gorputzekin; bakoitzak berearekin nola, lagunarenarekin edo igerilekuko gainontzeko erabiltzaileenekin: umeak, helduak, adinduak, aniztasun funtzionala duten igerilariak...
Adina: +5
Oharra: 47/2021 Dekretuaren arabera beharrezkoa da COVID pasaportea eta NANa.
- Gonbidapenak lortzeko aurrez izen ematea beharrezkoa izango da, eta horretarako larrotxenekulturetxea@donostia.eus helbidera bidali beharko da eskaera.
- Ikuskizuna baino 5 egun lehenago (abenduaren 24) eska daitezke gonbidapenak (gehienez lau gonbidapen) eta saioa hasi baino ordu erdi lehenago arte jaso ahal izango dira.
- Aretora sartzeko guztiek maskara eramatea nahitaezkoa izango da, 0-5 arteko urtekoentzat izan ezik.
Maialen Lujanbioren soinu-instalazioa Scala proiektuaren baitan. Leku honetan bertan, eskailera nagusi honen atzealdean izandako gertakari batetik sorturikoa da pieza hau. Eskailerapean ikusitik eskaileretarako sortua.
Errealitate zati bat, kultura garaikidearen zentroaren baitan begiratua.
Errealitatea, artea eta begirada hitz eta soinu bidez birformulatuta.