Soriako Tierras Altasen aurkitutako erromatar epigrafeei esker, bertan gure aroko lehen mendeetan bizi zen jendearen heriotzarekiko erritu eta sinismenen berri dugu.
2022ko urtarrilaren 16a arte egongo da irekita.
Erretratua lantzen duen tailer honetan gure burua adierazteko modu ezberdinak landuko ditugu, eta, agian, beste pertsonaia bat bihurtuko gara.
Dinamika:
Lehendabizi Baginen Bagara erakusketa bisitatuko dugu Gero hezkuntza gelara joango gara, sortzera Adina: 5 - 8 urteIzen-ematea: abenduaren 10era arte, museoaren bazkideek izango dute lehentasuna izena emateko. 10etatik aurrera, publiko orokorrentzarako izen-ematea zabalik
Gabon hauetan, "Gabonetako tailerrak" disfrutatu (jarduera guztiak euskaraz dira):
abenduak 22 - Korru, Kuru, Korri! (antzerkia) abenduak 28 - Aulkiak abenduak 29 - Gabonetako bodegoia abenduak 30 - Piztu! EmakumeON energia (antzerkia) urtarrilak 4 - Osatu zure telarea (gaur) urtarrilak 5 - Ni naiz, hi haizOharra: Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa da.
Frantzia. Zuzendaritza: Jacques Becker. Ekoizpena: Raymond Hakim, Robert Hakim, André Paulvé / Speva, Paris-Films Productions. Gidoia: Jacques Becker, Jacques Companéez. Argazkia: Robert Lefebvre. Musika: Georges Van Parys. Muntaketa: Marguerite Renoir. Aktoreak: Simone Signoret, Serge Reggiani, Claude Dauphin, Raymond Bussières, Gaston Modot.
HIZKUNTZA: frantsesa / AZPITITULUAK: euskara
XX. mendearen hasieran, Parisen, hiriaren jabe egin dira "apatxeak" deitutakoak, bandetan antolatutako gaizkileak. Marie ederrak harreman bat du haietako batekin, Rolandekin. Honek ez du begi onez ikusten bere neska-laguna festa batean Mandaren lagun min egiten hasi izana; hitz gutxiko arotz xumea hura. Taldeko burua ere, Leca, erakarrita sentitzen da bere ile horiagatik Casque d 'Or deitzen dioten Mariez. Frantziako zinemagintzaren obra gailenetako bat, gertaera eta pertsonaia errealetan inspiratua, eta Donostiako Zinemaren I. Nazioarteko Astean proiektatua, 1953an.
Oporrak une ezin hobea dira gauza berriak imajinatzeko eta denbora librea partekatzeko. Robotikaren mundua ikertu, ikus-entzunezko pieza bat sortu edo estanpazio-aukerak aurkitu nahi dituzu? Lantegi pila prestatu ditugu:
Urtarrilak 4
10:30 -- Argiekin animatuz
12:00 -- Flipbook esperimentala eskura ditugun materialekin
Urtarrilak 5
10:30 -- Birziklatu, berrerabili, sortu. Papera egingo dugu
12:00 -- Estanpazioarekin esperimentatu dezagun
Maialen Lujanbioren soinu-instalazioa Scala proiektuaren baitan. Leku honetan bertan, eskailera nagusi honen atzealdean izandako gertakari batetik sorturikoa da pieza hau. Eskailerapean ikusitik eskaileretarako sortua.
Errealitate zati bat, kultura garaikidearen zentroaren baitan begiratua.
Errealitatea, artea eta begirada hitz eta soinu bidez birformulatuta.