OHARRA: Antzerkia atzeratu egin da, osasun neurri berriak direla eta. Sarrerak Internet bidez erosi dituztenei bide beretik itzuliko zaie dirua. Leihatiletan erosi dituztenek dirua itzultzeko eskaera leihatilan bertan egin beharko dute.
Antzerkia apirilaren 30an izango da, eta bertarako ez dute balioko urtarrilaren 8ko sarrerek.
Hona hemen, zuzeneko musika duen, Kantu Kolore taldearen ikuskizun berria:
Peru krokodiloa Afrikara abiatuko da. Ari, Miel eta gainontzeko lagunak bere bila joango dira bere ondoan egoteko. Bertan abentura zoragarriak biziko dituzte. Peru topatuko al dute? Bertan geratuko ote dira?...
Soriako Tierras Altasen aurkitutako erromatar epigrafeei esker, bertan gure aroko lehen mendeetan bizi zen jendearen heriotzarekiko erritu eta sinismenen berri dugu.
2022ko urtarrilaren 16a arte egongo da irekita.
Urtarrilaren 4ko oharra: osasun arrazoiengatik bertan behera geratu da tailer hau.
Idoia Telleria argazkilariaren eskutik.
Hitz bakoitzak interpretazio ugari izan ditzake, asko pertsonalak, beste batzuk partekatuak. Argazkigintza ariketa ezberdinak erabiliko ditugu hitzik gabeko komunikazioa lantzeko sormen-prozesu komun bat partekatzeko.
Telefono mugikorra ekartzea komeni da.
"Baginen Bagara. Ikasi eta sortu" programaren hurrengo saioak:
urtarrilak 15 - Ikasi eta sortu otsailak 19 - Sentitu martxoak 5 - Nire IslaOharrak:
- Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa izango da.
Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen tailer gehiago.
Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoan!
Maialen Lujanbioren soinu-instalazioa Scala proiektuaren baitan. Leku honetan bertan, eskailera nagusi honen atzealdean izandako gertakari batetik sorturikoa da pieza hau. Eskailerapean ikusitik eskaileretarako sortua.
Errealitate zati bat, kultura garaikidearen zentroaren baitan begiratua.
Errealitatea, artea eta begirada hitz eta soinu bidez birformulatuta.