Jolasaren bidez, bizitzako lehendabiziko urteetako irudien eraikuntza eta deseraikuntza gogora dakarren bidaia batean murgilduko dira ikus-entzuleak, imajinario magiko eta fantasiazkoa birsortuz. Itzaletatik argira, abstraktutik irudizkora, hainbat irudik adiskidetasunean bizitzearen esperientzia liluragarrian murgilaraziko gaituen jolas bat sortuko dute. Jakin-mina ezagutzaren ardatz gisa.
Istorioak Charles Dickensen Gabonetako Ipuinak ekar diezaguke gogora, non gure protagonistak, agian Mr. Scrooge bezalaxe, leiho batean barna bidaiatuko duen, jolasean eta mundua deskubritzeko ametsetan zen neskato bat bizi zen garai eta leku batera.
(+1 urte/familiarra)
Informazio gehiago: Teatro Paraíso
Soriako Tierras Altasen aurkitutako erromatar epigrafeei esker, bertan gure aroko lehen mendeetan bizi zen jendearen heriotzarekiko erritu eta sinismenen berri dugu.
2022ko urtarrilaren 16a arte egongo da irekita.
Baginen Bagara erakusketan dauden artelanetan murgilduko gara eta bertan dauden elementu ezberdinei erreparatuko diegu: formak, koloreak, materialak, irudiak... Ondo ikusi beharko ditugu geroko tailerrean geure sormen lana egin dezagun: materialak aurkitu, nahastu eta lotuko ditugu, emaitza harrigarri bat lortu arte. Izan zaitez artista!
Adina: 5 - 8 urte Sarrerak salgai 5tan familia bakoitzeko (museoko bazkideentzat, 4,5)"Baginen Bagara. Ikasi eta sortu" programaren hurrengo saioak:
Otsailak 19 - Sentitu Martxoak 5 - Nire islaOharrak:
- Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa izango da.
- Gehienez, heldu bat eta hiru haur egon ahal izango dira familia bakoitzeko.
Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen tailer gehiago.
Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoan!
Harry Goodman detektibea desagertzen denean hasten da istorioa. Izan ere, horrek Tim, bere 21 urteko semea, behartzen du gertatutakoa ikertzera. Pikachu detektibeak, Harryren Pokemon bikotekideak, ikerketarekin laguntzen du. Oso detektibe maitagarra eta dibertigarria da, mundu guztia harritzen duena, baita bere burua ere! Tim eta Pikachu elkarren artean era ikaragarrian komunikatu daitezkeela konturatzen dira, eta elkarrekin abentura hunkigarria biziko dute misterio bitxia argitzeko.
Pistak bilatzen dituzte Ryme hirian, neonez argitutako kaleetan. Hiria metropoli moderno erraldoia da, non gizakiak eta Pokemonak mundu hiperrealista batean elkarrekin bizi diren.
Pokemon pertsonaia ugarirekin egingo dute topo, eta elkar bizikidetza baketsua suntsitu eta Pokemon unibertso osoa mehatxatu dezakeen konplot beldurgarria argitara emango dute.
Maialen Lujanbioren soinu-instalazioa Scala proiektuaren baitan. Leku honetan bertan, eskailera nagusi honen atzealdean izandako gertakari batetik sorturikoa da pieza hau. Eskailerapean ikusitik eskaileretarako sortua.
Errealitate zati bat, kultura garaikidearen zentroaren baitan begiratua.
Errealitatea, artea eta begirada hitz eta soinu bidez birformulatuta.