Lehendakari hautatu berria inbestidura-ekitaldirako hitzaldia prestatzen ari da; azken orduan, ordea, arazo larri bat sortuko zaio. Izan ere, ekitaldia eta hitzaldia eman beharrak aurpegian tik arraro, barregarri eta aguanta ezina eragin dio hautetsiari. Kendu ezina. Ekitaldi nagusia izorratzeko arriskua dago. Arazoa bideratzeko psikiatra bat ageriko da eta ondorioz, bien artean berriketaldi dibertigarri eta nahasgarri bat sortuko da. Zer du bakoitzak ezkutatzeko? Zein dira bakoitzaren benetako motibazioak? Atzera begiratuta, bizitzan zerk ekarri ditu dauden lekura? Eta batez ere, bata zein bestea, euren eginkizunetan bokaziodunak al dira?
Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxaga dira Ramon Madaularen komedia honen protagonista Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean.
Informazio gehiago: Txalo Produkzioak
OHARRA: Kontzertua atzeratu egin da, eta maiatzaren 8an izango da. Urtarrilerako erositako sarrerak baliagarriak izango dira maiatzeko kontzerturako. Sarrerak erosita izanda maiatzaren 8ko kontzertura joaterik ez dutenek dirua itzultzeko eskatu beharko dute. Sarrera Internetez erosi zutenek dksarrerak@donostia.eus helbidera mezua bidali beharko dute eta leihatilan erosi zutenek bertan eskatu beharko dute.
Jairo Zavala (ahotsa, gitarra), Martín Bruhn (bateria), Héctor Rojo (baxua, koruak), Kike Fuentes (gitarra, koruak), Martin Wenk (multi-instrumentista)
Érase una vez haurtzaroari eskainitako ikuskizunarekin egindako bira arrakastatsuaren ondoren, Depedro zuzenekoetara itzuliko da Máquina de piedad disko berria aurkeztera. Gizatasun zintzo eta enpatikoa duen artista batengana hurbilduko gaitu, berezko dohain dituen kemenez eta animoz, askatzeke zuen emozio korapiloaz diharduten kantekin.
*Oharra: 47/2021 Dekretuaren arabera beharrezkoa COVID pasaportea + NAN. Osasun larrialdi egoeragatik ezingo da aretora edaririk sartu eta ez da barra zerbitzurik izango.
Liherren laugarren lana dugu Eta hutsa zen helmuga, laugarrena sei urtetan.
Liher taldea zerbait berria sortzen hasiko zela erabaki zuenean, 2020. urteko otsailaren 28an Hemen herensugeak daude lana kaleratu eta bi asteren buruan, pandemiak eragindako shock emozionala eta zorigaitz artistiko eta pertsonala baztertzen saiatu zen. Baina, ahaleginak ahalegin, sortzen zuten riff oro, atmosfera oro eta kontzeptu oro zen haiek momentu horretan bizitzen ari ziren horren adierazle. Aurreko lanarekin antzua izatera kondenatua zegoen garai horri buelta emateko, bi urte bete ez dituen zikloari agur esan eta berriz ere jaiotzeko aitzakia hartu du pandemiaren amaiera honera. Ukaezina da bizitako haustura. Baina bakoitzak horren aurrean bide ezberdina egin du, baita ikaspen ezberdinak erdietsi ere, eta Liherrekoak haiena(k) kontatzera datoz. Iritsi baitira, diotenez, helmuga batera, eta helmuga hori hutsa da. Abesti berriak sortzen jarraitzera bultzatu besterik egiten ez duen hutsa.
Lamiak 2017an sortutako hard rock power trio donostiarra da. Ander Aramburu (gitarra eta ahotsa), Xabi Arrazola (bajua) eta Xabier de la Fuentek (bateria) osatzen dute taldea.
2019an argitaratu zuten Itsuen Aroa izeneko lehen diskoa, Gaztain Estudioetan grabatua. 8 abestiz osatutako lanean, akorde eta riff pisutsu eta astunak ukitu alternatibo eta melodiko nabariekin nahasten dituzte.
Laster plazaratuko dute bigarren diskoa otsailean.
Jazz erritmodun mangerak, didgeridoo bihurtuko diren yogurt potoak, kriskitin konplejua duten maionesa tapa jotazaleak, erritmo afrikarrez beteriko kuboak, gorputzean itsatsirik geratzen den doinua fabrikatzen duten hodiak... Musika aniztasuna, sormena eta irudimena, birziklatzea eta ingurumenarekiko errespetua bateratzen dira ikuskizun honetan.
OHARRA: Haurrentzako ekitaldietarako gonbidapenak lortzeko, aldez aurretik izena eman beharko da ikuskizuna izango den kultur etxeko posta elektronikoaren bidez (gehienez 4 gonbidapen): aietekulturetxea@donostia.eus. Izena emateko epea ekitaldia baino 5 egun lehenago irekiko da (urtarrilaren 24etik aurrera) eta gonbidapenak jarduera hasi baino ordu erdi lehenago arte jaso ahal izango dira. Ekitaldian parte hartzeko maskara nahitaezkoa izango da, 0-5 arteko urtekoentzat izan ezik. 12 urtetik gorakoek COVID EU ziurtagiria erakutsi beharko dute 47/2021 47/2021 Dekretuak ezartzen duenaren arabera.
Antzerkia, txontxongiloak eta itzalen antzerkia tartekatzen dituen ikuskizuna. Klima aldaketak naturan duen eraginaz hitz egiten dute.
Niara Amazonas oihanean bizi den bederatzi urteko neskato indigena da. Oso modu berezian erlazionatzen da Naturarekin: Airearekin, Urarekin, Begetazioarekin eta Animaliekin hitz egiteko gai da. Gertakari tragiko batek hautsiko du haren harmonia...
Areto Nagusia.
Oharra: Izena ematea beharrezkoa da posta elektronikoz (okendokulturetxea@donostia.eus) edo kultur etxean bertan. Soilik hartuko dira kontuan urtarrilaren 24ko goizeko 10:00etatik aurrera egindako eskaerak.
Irakurketa sustatzeko kluba. 8-10 urteko haurrentzat. Saio hauetan, Mari Garciaren eskutik, ekimen batzuk elkarrekin burutuko dituzte; hala nola irakurketa ozenak, liburuen aurkezpenak, irakurritako liburuei buruzko komentario eta gomendioak, eta liburuez gozatzeko hainbat ekimen lasaiak.
Hurrengo larunbatetan, goizeko 11:00etan:
Dohainik. Sarrera librea aforoa bete arte.
Artista tailerra Aran Santamaríaren eskutik.
Rosa Valverdek egindako kaxak artelan konplexuak dira. Elementu ezberdinak nahastuta narrazio propioa sortzen dute eta emozioak eragiten dituzte.
Aran Santamaria artistak aldiz papera erabiltzen du, collage, pop-up eta liburu eraldatuetan bidez obra poetikoak sortuz.
6 - 12 urte Lekua: erakusketa + Hezkuntza tailerra Sarrerak: salgai urtarrilaren 1etik aurreraRosa Valverde. Arte Kaxak erakusketari lotuta.
“Azalerako Ipuinak” ikuskizuna haur txikiei eta haien ondoan dauden nagusiei egiten diegun jolaserako proposamena da.
Ahozko tradiziotik eta haur literaturatik jasotako kantu, olerki, hitz-joko eta ipuin laburrak, musika eta soinu tresnekin uztartu ditugu.
Bakoitzak bere erara hizkuntz eta soinu egarri den haurrarekin batera ahozkotasunean eta musikaz gozatzeko.
Erabili, aldatu. Ukitu, jolastu. Dantzatu, asmatu.
Urtarrilaren 4ko oharra: azken orduko osasun arrazoiak direla medio, urtarrilaren 4ko kontzertua urtarrilaren 29ra atzeratu da.
Urtarrilaren 4rako erositako sarrerak baliagarriak izango dira urtarrilaren 29ko kontzerturako. Sarrerak erosita izanda urtarrilaren 29ko kontzertura joaterik ez dutenek dirua itzultzeko eskatu beharko dute. Informazio gehiago informazio praktikoa atalean.
Idoia Asurmendi (ahotsa, pianoa, gitarra), Joanes Ederra (baxua), Ander Ederra (gitarra), Karlos Arancegui (bateria), Nacho Soto (teklatua)
Bere lehen albuma, Ilun eta abar, aurkezteko 40 kontzertuko bira egin ostean, Idoiak atseden txiki bat hartu du gure lurraldeko antzoki ederrenetarako diseinatutako bira labur eta berezi hau prestatzeko.
Makila jauna oso gizon diruzalea da, hiri osoko basoak suntsitu nahi ditu airea ontzietan sartuz gero maskarilekin saldu ahal izateko.
Kattalin ete bere familia, hirian gelditzen den azkeneko basoan bizi dira eta ez dute saldu egin nahi.
Zer gertatuko da? Lortuko du Makila Jaunak aire guztiaz jabetzeaz? Eta Kattalinen etxearekin, zer gertatuko da?
Oharra: Gonbidapenak lortzeko aurrez izen ematea beharrezkoa izango da, eta horretarako larrotxenekulturetxea@donostia.eus helbidera bidali beharko da eskaera.
- Ikuskizuna baino 5 egun lehenago (urtarrilaren 24) eska daitezke gonbidapenak (gehienez lau gonbidapen) eta saioa hasi baino ordu erdi lehenago arte jaso ahal izango dira.
- Aretora sartzeko guztiek maskara eramatea nahitaezkoa izango da, 0-5 arteko urtekoentzat izan ezik.
- Pandemiaren egoeraren aldaketarekin bat ikuskizunetara sartzeko neurriak egokitu dira.
- Gomendatzen dugu garaiz iristea, eserlekuetara ahalik eta erosoen iristeko. Ilaran itxaroten den bitartean ezarritako distantzia soziala mantendu beharko da.
- Plazak eserita eta mugatuak aforoa bete arte.
Era berean informazioa Donostia Kulturako webaren bidez eguneratuko dela kontuan hartzeko eskatzen dizugu.
Maialen Lujanbioren soinu-instalazioa Scala proiektuaren baitan. Leku honetan bertan, eskailera nagusi honen atzealdean izandako gertakari batetik sorturikoa da pieza hau. Eskailerapean ikusitik eskaileretarako sortua.
Errealitate zati bat, kultura garaikidearen zentroaren baitan begiratua.
Errealitatea, artea eta begirada hitz eta soinu bidez birformulatuta.