Literatur solasaldia Alberto Barandiaran idazlearen Gurea falangista zen liburuaren inguruan. Idazlea bertan egongo da.
Idazle eta liburuaren inguruko informazio gehiago txosten honetan irakur daiteke.
Liburuaren inguruko posta Liburu Dantza blogean
Dinamizatzailea: Iñigo Aranbarri
Liburua eskuragarri dago Donostia Kulturako liburutegietan
Solasaldia presentziala izango da eta online jarraitzeko aukera egongo da. Online parte hartzeko izena eman behar da hona idatziz: alderdiederliburutegia@donostia.eus
Koskobilo inguruko aztarna arkeologiko eta paleontologikoak gure Historiaurreari irekitako leiho aparta dira. Giza okupazioaren zenbait une eta faunaren aldagarritasun harrigarria erakusten dizkigute. Horiek balioan jartzea funtsezkoa da Koskobilok Nafarroako, Euskal Herriko eta penintsula iparraldeko historiaurrean duen lehen mailako tokiaren berri emateko. 2020an, Olaztiko Udalak, tokiko ondarea balioan jarri eta ezagutarazteko asmoz, lehen indusketa arkeologikoak sustatu zituen; 2021ean jarraitu ditugu lan horiek. Era berean, 2017az geroztik, bertan aurkitutako fauna-aztarnak aztertu dira, honako hauek identifikatuz: errinozeroak, lehoiak, makakoak, hartz espezie desberdinak, etab. Hitzaldi honetan azken aurkikuntzak eta azterketa horien emaitzak aurkeztuko ditugu.
Aurten 20 urte beteko dituzte Aranzadiko Arkeologia Jardunaldiek. Edizio honetan, arkeologiak gure iragana ikertu eta aztertzerakoan eskaintzen dizkigun alderdi desberdinetara hurbilduko gara. Ikasgai bakoitzeko 4 adituk mundu desberdin horiek hurbilduko dizkigute beren ikerketen eta gaur egun zuzentzen dituzten aztarnategien bidez.
Antolatzailea: Aranzadi Zientzia Elkartea
Laguntzailea: San Telmo Museoa
Itsaspeko gorria hartuta, Medialaben murgilduko gara familian. Sorkuntza lantzeko, materialak deskubritzeko eta horiekin jolasteko saioak dira itsaspeko gorrian egingo ditugunak. Itsaslami, olagarro eta itsas-zaldiak bidelagun izango ditugu bidai honetan. Txikiek eta helduek elkarrekin jolasten esperimentatzeko aukera ezinhobea. Bazatoz?
*Saioen izaera esperimentala dela-eta, etorri zikintzeko prest!
Maialen Lujanbioren soinu-instalazioa Scala proiektuaren baitan. Leku honetan bertan, eskailera nagusi honen atzealdean izandako gertakari batetik sorturikoa da pieza hau. Eskailerapean ikusitik eskaileretarako sortua.
Errealitate zati bat, kultura garaikidearen zentroaren baitan begiratua.
Errealitatea, artea eta begirada hitz eta soinu bidez birformulatuta.