Aita izango dela jakin duen semea buruko gaixotasuna duela jakin duen aitarengana doa kontu eske, ahanzturan erori aurretik, boxeo borroka egiteko prest. Kolpeek, urteetan isildutako minak eta beldurrak azaleratuko dituzte.
Gizon "ahularen" eta gizon "indartsuaren" arteko aurrez aurrekoan asko dago jokoan. Semeak dena irabazteko dauka; aitak, aldiz, dena galtzeko.
Maitasuna eta gorrotoari buruzko obra da Agurra, barrengo arrangura eta damuari buruzkoa. Iragan berari lotuta dauden bi gizon bakartien istorio honek Kandido Uranga eta Iñigo Gastesi ditu protagonista Agurtzane Intxaurragaren zuzendaritzapean.
Informazio gehiago: Agurra, Vidania Teatro.
Arkeologia aspaldiko aztarnak ikertzen dituen zientzia da; tailer honetan arkeologia jolasen bidez deskubritzeko aukera izango da.
5 - 8 urte Lekua: erakusketa iraunkorra + Hezkuntza tailerra Sarrerak: urtarrilaren 1 arte bakarrik bazkideentzat salgaiBahitutako bere arreba txiki Anne erreskatatzeko, Peterrek bidaia magiko bati ekin beharko dio lurralde misteriotsu batean barrena... ilargia! Ilargiko Gizon gaiztoak bahitu du Anne, honek bere lagun kakarraldoari, Zoomzeman jaunari emaztea bilatzen laguntzen ari zitzaionean. Bere fantasiazko abenturan, Larre izartsuan lurreratuko da Peter, eta “lo dagoen” Hareaztatzaile jauna ezagutuko du. Bertan jakingo du Anne non dagoen aurkitzeko modu bakarra Gaueko Maitagarriaren afarira joatea dela, Hodeietako Jauregian. Baina hango mahaian ez dago guztientzako eserlekurik. Eta hala, Naturako bost espirituekin lehiatu beharko du: Erraldoi Ekaiztsua, Txinparta Sorgina, Henry Kazkabar, Robin Zaparrada eta Ama Antzigarra.
FITXA:
Generoa: Animazioa
Iraupena: 85 minutu
Herrialdea: Alemania
Urtea: 2021
Zuzendaria: Ali Samadi Ahadi
Gidoia: Ali Samadi Ahadi eta Arne Nolting
Musika: Ali N. Askin
Larunbatero, Kubo Kutxa aretoak doako bisita komentatuak eskaintzen ditu José Antonio Sistiagaren (Donostia, 1932) De rerum natura erakusketara.
Erakusketa sei aretotan banatuta dago, ordena kronologikoari segika; hala, bisitariak artistaren sormen-etapa guztiak azter ditzake, bai eta artistak baliatzen dituen material eta teknika askotarikoak ikusi ere.
2022ko martxora arte, museoak hainbat jarduera antolatu ditu erakusketaren inguruan: hitzaldiak, zinema, haurrentzako tailerrak... Kontsulta ezazu Baginen Bagararen agenda osoa.
Erakusketa honetan emakume artistek egindako lanak bildu dira, batez ere San Telmo Museoko eta Gipuzkoako Foru Aldundiko bildumetakoak. Helburua da hausnarketa bat sustatzea horietako asko ezezagunak egiten zaizkigun arrazoien inguruan.
Bai berezia anfibioen bizimodua! Arrautzetatik ateratzen direnetik heldu bihurtu arte forma eta bizileku desberdinak dituzte. Baina gero eta urriagoak dira beraientzako leku aproposak eta horregatik Ulian putzu bat egin genien. Etor zaitez animalia hauen bitxikeriak ezagutu eta gure putzuan lasai bizi daitezen babesleku egokiak sortzera.
AstroLAGUN, Eureka! Zientzia Museoak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak sustatutako programa honek 8-12 urte bitarteko haurrak astronomiara hurbiltzea du helburu.
Haurrek, adituekin batera, astronomiarekin lotutako edukietan trebatuko dira: kosmologia, astronautika, behaketak, espazioko agentziek antolatzen dituzten leihaketetan parte hartzea...
Tailer hauek Aranzadi Zientzia Elkarteko profesionalek ematen dituzte.
Tabakaleran ahots ugari elkartzen dira, istorio asko entzuten dira eta pertsona asko eta asko gurutzatzen dira. Bi zine-areto daude, erakusketak, artista egoiliarrak, sorkuntza liburutegi-laborategi bat eta zine-eskola bat, besteak beste. Pentsatzeko eta eztabaidatzeko guneak aktibatzen dira, ikastaroak eta lantegiak egiten dira, musika jotzen da. Tabakalera ezagutuk aniztasun horretara hurbiltzeko proposamena egiten du, ibilbide gidatu baten bidez, kultura zentroaren bazter eta proposamenak ezagut ditzazun.
Larunbat goizean etortzeko gonbita egiten dizugu, ibilbide orokorra egin eta hurbiletik ezagutzeko bizilagunen elkarte hau osatzen duten guneak, programazioak eta lagunak.
Maialen Lujanbioren soinu-instalazioa Scala proiektuaren baitan. Leku honetan bertan, eskailera nagusi honen atzealdean izandako gertakari batetik sorturikoa da pieza hau. Eskailerapean ikusitik eskaileretarako sortua.
Errealitate zati bat, kultura garaikidearen zentroaren baitan begiratua.
Errealitatea, artea eta begirada hitz eta soinu bidez birformulatuta.