"Baginen Bagara. Emakume Artistak: Ikusgarritasun(ez)aren logikak"
Hizlariak: Garazi Ansa, Haizea Barcenilla.
Genero ikuspegitik egindako erakusketaren erronkak azaleratuko dira, erakusketak jarraitzen duen logika azalduz.
Baginen Bagara jarduera programaren barruan.
Hitzaldi hau streamingez ikusgai izango da.
Topaketa Paula Gallegorekin. La tinta que nos une liburuari buruzko solasaldia.
Paula Gallego (Donostia, 1995) idazle gipuzkoarra da. Irakaslea eta filologoa da, Haur Irakasle Gradua du, Hezkuntza Bereziko espezialitatean, eta baita Espainiako Hizkuntza eta Literatura gradua ere. 2014an, haren eleberria, Cristal, la guerrera esmeralda finalista izan zen Sevillako Atenoaren gazteen nobelaren sailean. Geroztik, Crossbooksekin (Planeta argitaletxea), Kiwi argitaletxearekin eta Escarlata argitaletxearekin argitaratu du. Kiwi argitaletxearen datuen arabera, salmenta arrakasta handia izaten du urtero Madrilgo liburu azoketan. LUMAfest!-en La tinta que nos une eleberriaren xehetasunak aurkeztuko dizkigu (Crossbooks, 2021).
Elkarrizketatzailea: Amaia García.
Hizkuntza: euskara; aldibereko itzulpena gaztelera.
Gonbidapena eskatu beharra dago jaialdiaren webgunean, lumafestibala.com
Ganbara Aretoan sartzeko (3. solairuan), beharrezkoa da COVID ziurtagiria (QR) erakustea.
Maialen Lujanbioren soinu-instalazioa Scala proiektuaren baitan. Leku honetan bertan, eskailera nagusi honen atzealdean izandako gertakari batetik sorturikoa da pieza hau. Eskailerapean ikusitik eskaileretarako sortua.
Errealitate zati bat, kultura garaikidearen zentroaren baitan begiratua.
Errealitatea, artea eta begirada hitz eta soinu bidez birformulatuta.