Oraingo saio honetan Felipe Juaristiren poesiari musika jarriko dio Juan Ramon Unamuno gitarra joleak, egilea bertan egongo delarik.
Literatura plazara solasaldiak 2021-2022 Intxaurrondon
Itziar Garate Lopez (Zarautz, 1986) astrofisikaria da eta gaur egun UPV/EHUko Zientzia Planetarioen Taldeko kidea da. Talde horretan, eguzki-sistemako planeten atmosferak ikertzen dituzte. Espazioko ikerketek James Webb teleskopioaren bultzada jasoko dute laster. Itziar Garatek ikerketa hauek zer ematen duten eta zer ekarriko duten kontatuko digu, baita nola aldatzen duen ezagutza horrek gure planetaz eta geure buruez dugun ikuspegia ere. Horrez gain, bi liburu gomendatuko dizkigu, bat zientzia-arlokoa, eta bestea ez, eta bere aukeraketaren zergaitia azalduko digu.
Elkarrizketatzailea: Ana Galarraga
Maialen Lujanbioren soinu-instalazioa Scala proiektuaren baitan. Leku honetan bertan, eskailera nagusi honen atzealdean izandako gertakari batetik sorturikoa da pieza hau. Eskailerapean ikusitik eskaileretarako sortua.
Errealitate zati bat, kultura garaikidearen zentroaren baitan begiratua.
Errealitatea, artea eta begirada hitz eta soinu bidez birformulatuta.
OINARRIAK
Ilustrazio eta Ipuin lehiaketak haurren eta gazteen artean irakurzaletasuna eta sormena bultzatzea du helburu. Horretarako hiru modalitate antolatu dira, haur eta gazteen adinaren arabera:
Lanak bidaltzeko azken eguna apirilaren 13a izango da.