Irakurketa errazeko talde bat egingo dugu liburutegian.
Helburua: euskaldun berriak direlako edo euskaldun zaharrak izanagatik euskaraz irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonak irakurtzera animatzea. Liburu guztiak liburutegian bertan lortuko ditugu eta bertan irakurriko dira. Eta noski doanekoa da.
Núria Martí Constans-en Su tranpa liburua irakurriko da.
Informazio gehiago: Irakurketa erraza.
OINARRIAK
Ilustrazio eta Ipuin lehiaketak haurren eta gazteen artean irakurzaletasuna eta sormena bultzatzea du helburu. Horretarako hiru modalitate antolatu dira, haur eta gazteen adinaren arabera:
Lanak bidaltzeko azken eguna apirilaren 13a izango da.
Itsaspeko gorria hartuta, Medialaben murgilduko gara familian. Sorkuntza lantzeko, materialak deskubritzeko eta horiekin jolasteko saioak dira itsaspeko gorrian egingo ditugunak. Itsaslami, olagarro eta itsas-zaldiak bidelagun izango ditugu bidai honetan. Txikiek eta helduek elkarrekin jolasten esperimentatzeko aukera ezinhobea. Bazatoz?
*Saioen izaera esperimentala dela-eta, etorri zikintzeko prest!
KM Kulturuneak eta EKEk antolatutako liburu aurkezpena, "Iparraldea bertan" ziklo testuinguruan:
Francoren mende kantatzen genuenean
Colette Larraburu idazle eta kazetariak euskal kantagintza garaikidearen historiaren zati bat azaltzen du bere azken liburuan Francoren mende kantatzen genuenean. Francoren diktadura garaian, beren hizkuntza debekatua zegoela, Ipar Euskal Herriko abeslari batzuk (Peio & Pantxoa, Etxamendi & Larralde, Guk, Manex Pagola, besteak beste) Hego Euskal Herrira joan ziren kantatzera. Larraburuk istorio horretan protagonistak izan diren kantari zenbaitzuekin saio berezia eskainiko digu.
Partaideak: Colette Larraburu, idazle eta kazetaria; Peio eta Pantxoa, Beñat Sarasola, Joanes Borda, Panpi Lacarrieu, Patxika Erramouspé, Gexan Alfaro, abeslariak.
+ 55 bisitak erakusketa iraunkorreko gai desberdinak lantzen dituzten ibilbideak dira. Horiek guztiak 55 urtetik gorako pertsonei zuzenduta daude eta doakoak dira, webgunean izena emanda.
Oraingo honetan bisita María Sánchezek eskainiko du.
Antolatzailea: San Telmo Museoa
Laguntzailea: Helduen Hitza
Ibaetako jaiak egingo dituzte Aingeru Zaindariaren ermitan. 11:00etan meza egingo dute, 12:00etan salda emango dute eta trikitilariak izango dira. 12:45ean bertso saioa egingo dute Sebastian Lizasok, Andoni Egañak eta Beñat eta Unai Gaztelumendi anaiek.