Varaderon elkar ezagutu zuten egunetik, ezkontza, Euskadiko bizimodura egokitzea, euskaltegiko klaseak, euskal gastronomia, Euskal Herriko jaiak, barrakak... Barrez eta irribarrez tratatu beharreko gai sorta.
Hamalau urteren ondoren, Gorka Aginagaldek eta Gurutze Beitiak beren pertsonaia ospetsuen larruan jarriko dira berriro, Patxi Arrigagorritxiberrigoitiabeitia baserritarra eta Estela María del Carmen de Lourdes de Aquí te pillo aquí te mato kubatarra, publikoak momentu ahaztezina pasa dezan.
4 urte, 11 emanaldi eta Barretourraren herriz herriko biraren ostean, antzerki talde gaztea hirian da berriro! Hilabeteak emanaldi berria prestatzen aritu ostean, taularatzeko ordua iritsi da. Ez galdu emanaldi berri honen estreinaldia.
P.S. izenburua zuregatik doa ikusle!
* Ikuskizuna hasi ondoren debekatuta dago aretoan sartzea
“Lagunak” udako kanta aurkeztu ondoren, Goazen telesaileko protagonistek kontzertu bira berri bat hasiko dute aurten.
Pertsonaia ezagunak eta berriak elkarrekin arituko dira denboraldi ezberdinetako kantak eskainiz.
Kontzertu bakoitza ezberdina izango da, protagonistak aldatuko dira, eta emanaldi bakoitzean eskainiko duten abesti zerrenda ere, aldatzen joango da.
OINARRIAK
Ilustrazio eta Ipuin lehiaketak haurren eta gazteen artean irakurzaletasuna eta sormena bultzatzea du helburu. Horretarako hiru modalitate antolatu dira, haur eta gazteen adinaren arabera:
Lanak bidaltzeko azken eguna apirilaren 13a izango da.