Idoia Telleria argazkilariaren eskutik. "Baginen bagara. Ikasi eta sortu" programaren azken saioa.
Gure sentimenduek gure begiradan eragiten dute. Sentitzen dugun hori gure gorputzera eramango dugu eta perspektiba hori erabilita sentimendu, kontzeptu eta formak lotzen dituen argazkiak aterako ditugu.
Telefono mugikorra ekartzea komeni da.
Oharrak:
- Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa izango da.
- Gehienez, heldu bat eta hiru haur egon ahal izango dira familia bakoitzeko, aforo murriztuak dauden bitartean
Ikusi museoak antolatu dituen familientzako jarduera guztiak.
Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoan!
Bertsolariak: Saioa Alkaiza y Miren Artetxe
Gai-jartzailea: Maite Berriozabal
Lekua: Ekitaldi aretoaBaginen bagara erakusketari lotutako saioa. Emakume artisten inguruko hausnarketa egingo dute Saioa Alkaiza eta Miren Artetxe bertsolariek, Maite Berriozabalen gidaritzapean.
AEB Peter Hewitt
Azpitituluak gaztelaniaz
Informazio gehiago: Garfield
Ekitaldian parte hartzeko maskara nahitaezkoa izango da, 0-5 arteko urtekoentzat izan ezik.
Varaderon elkar ezagutu zuten egunetik, ezkontza, Euskadiko bizimodura egokitzea, euskaltegiko klaseak, euskal gastronomia, Euskal Herriko jaiak, barrakak... Barrez eta irribarrez tratatu beharreko gai sorta.
Hamalau urteren ondoren, Gorka Aginagaldek eta Gurutze Beitiak beren pertsonaia ospetsuen larruan jarriko dira berriro, Patxi Arrigagorritxiberrigoitiabeitia baserritarra eta Estela María del Carmen de Lourdes de Aquí te pillo aquí te mato kubatarra, publikoak momentu ahaztezina pasa dezan.
4 urte, 11 emanaldi eta Barretourraren herriz herriko biraren ostean, antzerki talde gaztea hirian da berriro! Hilabeteak emanaldi berria prestatzen aritu ostean, taularatzeko ordua iritsi da. Ez galdu emanaldi berri honen estreinaldia.
P.S. izenburua zuregatik doa ikusle!
* Ikuskizuna hasi ondoren debekatuta dago aretoan sartzea
Ganbara lanak, gure aurrekoa den eta amaitzen ari den mundu baten oroitzapenak berreskuratu nahi ditu antzerkiaren ikuspegitik. Autosufizientziak lana sortzen zuen bizitzeko modu bat. Ikuskizun honetan zuzeneko musika eta keinua emozioak komunikatzeko hizkuntza bihurtzen dira. Interprete bat. Musikari bat. Familia -eta kultura-ondarea zaintzeak mundu modernoan duen garrantziari buruzko hausnarketa.
(+4 urte)
Informazio gehiago: Markeliñe
Liluragarria, gorputz barrura goaz Ene Kantak egitasmoaren ikuskizun berria da.
Taldearen abesti eta koreografiekin, Nere eta Eneko pertsonaiek leku liluragarri bat ezagutuko dute. Abentura berri honetan, edabe magiko bati esker, gure pertsonaiak haur baten gorputz barrura sartuko dira eta bidaia liluragarria biziko dute giza gorputzean barna. Barruan, Lilu ezagutuko dute, zelula aski jator bat, eta garunaren eta beste hainbat organoren garrantziaz hitz egingo die.
Adina: +2 urte
Sega Sound Killers taldearen bigarren diskoaren zuzeneko aurkezpena, Dolu izenburua duena. Dolua bere fase guztietan ikustarazten ahalegintzen dena, norberarentzat oso garrantzitsua den zerbait galtzea zer den irudikatzen duen lan konzeptuala. Kasu honetan, pandemia zikin honek gure gizartean eragin dituen aldaketak goraipatu nahian, musikalki hezitu garen eszena alternatiboa edo undergrounda ia ia desagertaraziz. Lan honek kolaborazio askorekin kontatu du, besteak beste Sara Zozaya, Fermin Muguruza, Juantxo Glaukoma, Zuriñe Hidalgo, Zaloa Urain, Haritz Lete . Erritmo dantzagarriak eta indartsuak dituen Live kementsua eta bizia, talde hau momentuko musika elektronikoaren erakusle sendoa den adierazle.
* Ateen irekiera emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago..
Tabakaleran ahots ugari elkartzen dira, istorio asko entzuten dira eta pertsona asko eta asko gurutzatzen dira. Bi zine-areto daude, erakusketak, artista egoiliarrak, sorkuntza liburutegi-laborategi bat eta zine-eskola bat, besteak beste. Pentsatzeko eta eztabaidatzeko guneak aktibatzen dira, ikastaroak eta lantegiak egiten dira, musika jotzen da. Tabakalera ezagutuk aniztasun horretara hurbiltzeko proposamena egiten du, ibilbide gidatu baten bidez, kultura zentroaren bazter eta proposamenak ezagut ditzazun.
Larunbat goizean etortzeko gonbita egiten dizugu, ibilbide orokorra egin eta hurbiletik ezagutzeko bizilagunen elkarte hau osatzen duten guneak, programazioak eta lagunak.
Larunbatero, Kubo Kutxa aretoak doako bisita komentatuak eskaintzen ditu José Antonio Sistiagaren (Donostia, 1932) De rerum natura erakusketara.
Erakusketa sei aretotan banatuta dago, ordena kronologikoari segika; hala, bisitariak artistaren sormen-etapa guztiak azter ditzake, bai eta artistak baliatzen dituen material eta teknika askotarikoak ikusi ere.
Ezinbestekoa da aurrez erreserba egitea: aretoan bertan | T- 943 251939 | hezkuntza_kubo@kubokutxa.eus
Muxiri zinema asko gustatzen zaio. Oso aktore ona dela pentsatzen du, eta Tomax filma bat egiteko konbentzituko du.
Hasteko Erdi Aroko eszena bat. Gero abentura bat mendian. Eta bukatzeko Piraten istorioa.
Hau dena, beti bezala, umore, kantu, joko eta ikuslegoaren parte zuzenarekin.
Informazio gehiago: Tomaxen abenturak
OINARRIAK
Ilustrazio eta Ipuin lehiaketak haurren eta gazteen artean irakurzaletasuna eta sormena bultzatzea du helburu. Horretarako hiru modalitate antolatu dira, haur eta gazteen adinaren arabera:
Lanak bidaltzeko azken eguna apirilaren 13a izango da.