OINARRIAK
Ilustrazio eta Ipuin lehiaketak haurren eta gazteen artean irakurzaletasuna eta sormena bultzatzea du helburu. Horretarako hiru modalitate antolatu dira, haur eta gazteen adinaren arabera:
Lanak bidaltzeko azken eguna apirilaren 13a izango da.
1960ko hamarkadan euskal kulturari buruz eginiko suediar dokumentalak.
1963ko urtarrilean eta otsailean, Dan Grenholm eta Lennart Olson erreportariek Euskal Herria bisitatu zuten hainbat astetan zehar, eta euskal kulturari eta folkloreari buruzko bi laburmetraia dokumental etnografikotarako filmazioa egin zuten.
Basker eta Bonde i Baskerland filmak Sveriges Radio TV suediar telebista publikoan eman ziren urte bereko udan. Mende erdi baino gehiagoz galduta egon ondoren, harribitxi zinematografiko bihurturik datozkigu bueltan lan biak, 1960ko hamarkadako Euskal Herriaren inguruko irudi apartak eta ikuspegi bitxia eskainiz.
Akelarrea, sormen laborategia, prozesuak egosten dituen labea…gaztetxo eta nerabeekin batera egiten dugun lantegi hau hori dena da, eta gehiago ere.
Sei aste jarraietan zehar garatuko dugun proiektu bakoitzak gai bat jorratzen du, erpin asko izan ditzakeen testuinguru bat. Ariketa ezberdinak egingo ditugu Medialabeko espazio eta baliabideak ezagutu eta erabiliz, eta jakintza arloak nola elkar-gurutzatu daitezkeen ikasi.
Eta denon artean pentsatu, sortu eta egingo dugu hori guztia, talde izaera eta lankidetzaren indarra probestuz.
Lehenengo proiektu honetan Emma Kunz sendalari eta artista suitzarraren unibertsoaren haritik egingo dugu tira, Tabakaleran berari buruzko erakusketa zabalik daukagula baliatuz.
Izen-emate bakarra, sei saioetarako.
Martxoak 16ko saioan:
Naturarekiko lotura. Parkera joango gara naturerekin bat egin eta hura bertatik-bertara behatzera. Laginak jasoko ditugu hurrengo ariketak egiteko.
Beste saioak: martxoak 2, martxoak 9, martxoak 23, martxoak 30 eta apirilak 6
Parketarrak egitasmoaren helburua haurrak bere aisialdian euskara gehiago erabiltzea da. Hiriko parke eta jolaslekuetan aurrera eramaten da. Euskaraz jolastea da asmoa, haurren artean edota gurasoekin ari direnean.
-Zuloaga plazan
-3-5 urte: 17:00
-6-9 urte: 17:00
Parketarrak egitasmoaren helburua haurrak bere aisialdian euskara gehiago erabiltzea da. Hiriko parke eta jolaslekuetan aurrera eramaten da. Euskaraz jolastea da asmoa, haurren artean edota gurasoekin ari direnean.
-Mikel Laboa plazan
-3-5 urte: 17:15
-6-9 urte: 18:15
Parketarrak egitasmoaren helburua haurrak bere aisialdian euskara gehiago erabiltzea da. Hiriko parke eta jolaslekuetan aurrera eramaten da. Euskaraz jolastea da asmoa, haurren artean edota gurasoekin ari direnean.
-Herrerako San Luis Gonzaga plazan
-3-5 urte: 17:00
-6-9 urte: 18:00
9 film labur eskainiko ditu 2022ko LABURBIRAK, euskarazko film laburren zirkuito ibiltariak, bere XIX edizioan. Askotariko lanez osaturiko bilduma aparta, edukiz zein estiloz, gaur egungo euskal zinemagintzaren ispilu.
Euskal Herri osoan ekoitzitako film laburren sorta bikain hau otsailaren 25etik martxoaren 27a bitartean egongo da ikusgai hainbat herrietako zinema aretoetan.
2022ko LABURBIRA: IKUSGAI EGONGO DIREN FILM LABURRAK
Laburbira – Euskararazko film laburren XIX. Zirkuitua 2022. Korrika Kulturala.
Herrerako Kultur Etxean egingo da, Altzako Korrika Batzordeak antolatuta.