Frantzia Éric Warin, Éric Summer 89´
Azpitituluak gaztelaniaz.
Informazio gehiago filmaffinity webgunean: Ballerina
Ekitaldian parte hartzeko maskara nahitaezkoa izango da, 0-5 arteko urtekoentzat izan ezik.
Naiara Palaciosen eskutik.
Haur txikientzako sormen tailerra museoa ezagutzeko eta koloreekin jolasteko. Adin tarte ezberdinentzako saioak izango dira:
11:00: 1 - 2 urte 17:00: 3 - 4 urteBestelako informazioak:
Lekua: erakusketa iraunkorra + Hezkuntza tailerra Sarrerak: salgai jarduera baino 15 egun lehenago. Bazkideek lehentasuna izango dute. Oharra: arropa erosoa ekartzea komeni daUstezko zientzia kongresu zoro eta dibertigarri honetan dena buruz bera jarriko dute bi antzezleek eta emakume zientzialarien historian zehar nabigatuko dugu. Marie Curie ardatz eta gidari izanik, emakumeak zientzian izandako benetako pisuaz jabetuko gara eta hainbat esperimentu ere egingo ditugu.
Adina: + 6 urte.
Oharra: Gonbidapenak lortzeko aurrez izen ematea beharrezkoa izango da, eta horretarako amarakulturetxea@donostia.eus-era bidali beharko da eskaera. Martxoaren 14tik aurrera eska daitezke gonbidapenak (gehienez lau gonbidapen) eta saioa hasi baino ordu erdi lehenago arte jaso ahal izango dira.
Tabakaleran ahots ugari elkartzen dira, istorio asko entzuten dira eta pertsona asko eta asko gurutzatzen dira. Bi zine-areto daude, erakusketak, artista egoiliarrak, sorkuntza liburutegi-laborategi bat eta zine-eskola bat, besteak beste. Pentsatzeko eta eztabaidatzeko guneak aktibatzen dira, ikastaroak eta lantegiak egiten dira, musika jotzen da. Tabakalera ezagutuk aniztasun horretara hurbiltzeko proposamena egiten du, ibilbide gidatu baten bidez, kultura zentroaren bazter eta proposamenak ezagut ditzazun.
Larunbat goizean etortzeko gonbita egiten dizugu, ibilbide orokorra egin eta hurbiletik ezagutzeko bizilagunen elkarte hau osatzen duten guneak, programazioak eta lagunak.
Larunbatero, Kubo Kutxa aretoak doako bisita komentatuak eskaintzen ditu José Antonio Sistiagaren (Donostia, 1932) De rerum natura erakusketara.
Erakusketa sei aretotan banatuta dago, ordena kronologikoari segika; hala, bisitariak artistaren sormen-etapa guztiak azter ditzake, bai eta artistak baliatzen dituen material eta teknika askotarikoak ikusi ere.
Ezinbestekoa da aurrez erreserba egitea: aretoan bertan | T- 943 251939 | hezkuntza_kubo@kubokutxa.eus
Planetarioan zuzeneko saioa. Monitore batek zuzenean gidatutako saioa; bertan udaberriari buruz hitzegingo digu.
2022ko martxoaren 19a, larunbata | 18:00
Lekua: Eureka! Zientzia Museoa
12 urtetik aurrera
Planetarioko sarrera behar da
OINARRIAK
Ilustrazio eta Ipuin lehiaketak haurren eta gazteen artean irakurzaletasuna eta sormena bultzatzea du helburu. Horretarako hiru modalitate antolatu dira, haur eta gazteen adinaren arabera:
Lanak bidaltzeko azken eguna apirilaren 13a izango da.
Ikasi nahi duzu eraso matxistei aurre egiten?
Kalean aske sentitu nahi duzu?
Uste duzu ezingo zarela defendatu?
Autodefentsa tailer intensiboak, Ikastaro bakoitza 8 ordukoa.:
Martxoak 19 / Ekainak 11
Eguna: larunbata 10:00 - 14:00 / 15:00 - 19:00
Iraupena: 8 orduko ikastaro intensiboa.
Hizkuntza: Euskara
Antolatzailea: Emagin Elkartea
Eskola dantza taldeko emanaldia San Martin auzoko kaleetan. Manterola kalea, Blas de Lezo kalea, Londres Hotela, Konxako erlojuak eta Campoamor plaza.