Odei eta Lur klasetik ihes egin duten neska eta mutila dira. Besteengandik ezberdin sentitzen dira, ez dituztelako neska ala mutil bati egozten zaizkion arauak bete nahi. Lurrek, Lur izan nahi du eta Odeik, Odei, inork esan gabe nola jokatu behar duten; mutila izateagatik futbolean aritu behar duen ala neska izateagatik printzesak atsegin behar dituen.
OHARRA: Haurrentzako ekitaldietarako gonbidapenak lortzeko, aldez aurretik izena eman beharko da ikuskizuna izango den kultur etxeko posta elektronikoaren bidez (gehienez 4 gonbidapen): aietekulturetxea@donostia.eus. Izena emateko epea ekitaldia baino 5 egun lehenago irekiko da (martxoaren 21etik aurrera) eta gonbidapenak jarduera hasi baino ordu erdi lehenago arte jaso ahal izango dira.
Euskal Herriko jaiak askotarikoak dira, baina beti alaiak eta jantziak. Batez ere, atzean tradizio eta kultur sena dutenak. Bidaia egingo dugu festaz festa; komedian, pailazotzaneta antzerkigintzan, baina batez ere, martxa itzelean! Gure abesti ezagunenak eta esketx barregarriak tartekatuz, topo egingo dugu Iruñeako zezenekin zein Bilboko Marijaiarekin! Hau juerga! Zeledon, Maskarada, Danborrada...
Info+: Txirri, Mirri eta Txiribiton
1962an, adin ertaineko emakume bat Hollywood Reporter egunkariko iragarki-sailean aurkeztu zen, iragarki hau jartzeko: "Hiru seme-alaben ama. Dibortziatua. Amerikarra. Hogeita hamar urteko esperientzia zine-aktore gisa. Oraindik bizkorra eta zurrumurruek diotena baino atseginagoa. Lan egonkorraren bila Hollywooden." Erredaktore gazteak ezin du sinetsi, eta, emakumearen zakartasuna gorabehera, ahal duen guztia egiten du atxikitzeko. Hau Lukas Heller da, gidoilaria. Bera, Bette Davis, aktorea. Elkarrizketan zehar, fikzioa eta errealitatea nahasten diren honetan, zeruan hainbeste distiratzen duten izarrak ilundu egiten dira, gure ustez iritsezinak ziren emakume askoren benetako historia ikusteko.
Antzezlan honek emakume langilea omendu nahi du, eta, bereziki, hainbeste aktoreren kemena, ausardia, esfortzua eta jarraikitasuna, gizonek gidatutako mundu batean hitzez hitz larrua uzten baitute bere lana defendatzeko.
Informazio gehiago: Teatro del Navegante
Egilea: Ixabel Millet
Txotxongilo ikuskizun honetan euskal mitologiaren pertsonaiak ezagutuko ditugu eta mitoen proposamen moderno eta gaurkotua aurkeztuko digute.
+ 4 urte Ekitaldi aretoa Sarrerak: doan, erreserbak jarduera baino 15 egun lehenago eskuragaiMcOnak 2011 urtean Lekeition sorturiko folk&roll zeltiar taldea da. 2021ean hamargarren urteurreneko diskoa plazaratu zuen: 'Bitakora'.
Perlata 2015ean Arrasaten sortutako punk-rock taldea da.
* Ateen irekiera emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago.
Larunbatero, Kubo Kutxa aretoak doako bisita komentatuak eskaintzen ditu José Antonio Sistiagaren (Donostia, 1932) De rerum natura erakusketara.
Erakusketa sei aretotan banatuta dago, ordena kronologikoari segika; hala, bisitariak artistaren sormen-etapa guztiak azter ditzake, bai eta artistak baliatzen dituen material eta teknika askotarikoak ikusi ere.
Ezinbestekoa da aurrez erreserba egitea: aretoan bertan | T- 943 251939 | hezkuntza_kubo@kubokutxa.eus
OINARRIAK
Ilustrazio eta Ipuin lehiaketak haurren eta gazteen artean irakurzaletasuna eta sormena bultzatzea du helburu. Horretarako hiru modalitate antolatu dira, haur eta gazteen adinaren arabera:
Lanak bidaltzeko azken eguna apirilaren 13a izango da.
Muxi eta Tomax liburutegira joan dira. Han bi ipuin aukeratuko dituzte: "Ahatetxo itsusia" eta "Txanogorritxo" .
Bi ipuin horiek bere erara antzezten saiatuko dira.
Oharra: Gonbidapenak lortzeko aurrez izen ematea beharrezkoa izango da, eta horretarako larrotxenekulturetxea@donostia.eus helbidera bidali beharko da eskaera.
- Ikuskizuna baino 5 egun lehenago (martxoaren 21) eska daitezke gonbidapenak (gehienez lau gonbidapen) eta saioa hasi baino ordu erdi lehenago arte jaso ahal izango dira.
- Aretora sartzeko guztiek maskara eramatea nahitaezkoa izango da, 0-5 arteko urtekoentzat izan ezik.
- Pandemiaren egoeraren aldaketarekin bat ikuskizunetara sartzeko neurriak egokitu dira.
- Gomendatzen dugu garaiz iristea, eserlekuetara ahalik eta erosoen iristeko. Ilaran itxaroten den bitartean ezarritako distantzia soziala mantendu beharko da.
- Plazak eserita eta mugatuak aforoa bete arte.
Era berean informazioa Donostia Kulturako webaren bidez eguneratuko dela kontuan hartzeko eskatzen dizugu.
Euskarazko Film LaburrenXIX. zirkuitua 2022.
-Serendipia, Iban del Campo
-Itsasoaren Mugimendiua, Alba Romera eta Rony Levoz
-Lanbora, Paila Iglesias
-Falta Zaizuna, Jose Luis Lopez
-Hurrengo Geltokia, Naia Aizpurua Garro
-Rewind, Amaia San Sebastian
-Turnoka, Aitor Alberdi
-Subandilla, Josu Martinez
-Itsaso, Sergio Martinez