OINARRIAK
Ilustrazio eta Ipuin lehiaketak haurren eta gazteen artean irakurzaletasuna eta sormena bultzatzea du helburu. Horretarako hiru modalitate antolatu dira, haur eta gazteen adinaren arabera:
Lanak bidaltzeko azken eguna apirilaren 13a izango da.
Antigone obra klasiko ezin garaikideagoa da eta ezinbestekoa zen haren oihartzunak euskaraz entzunaraztea. Bertsio libre honek mendeetako gatazka ebatzigabeak oholtzaratzen ditu,begirada umoretsu bezain tragikoz. Antzezlan hau, jendarteko arauak, familia kodeak, botere harremanak, egitura desegituratuak eta hauek guztiak kolokan jartzen dituzten pasioen salda odoltsua da. Pertsonaia poliedriko eta indartsuz hezurmamitutako festa distiratsu bat.
Korrika Kulturalaren barne Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak programatutako ikuskizuna Donostia Kulturaren laguntzarekin.
Informazio gehiago: Antigone edo ezetzaren beharra, Horman Poster
* Ikuskizuna hasi ondoren debekatuta dago aretoan sartzea.
Dinamizatzailea: Eider Perez
Emakumeen eta hizkuntzaren arteko elkargunea lantzeko tailerra izango da. Feminismoak eta euskalgintzak munduan egoteko eta eragiteko praktika, diskurtso eta iruditegi berriak eraiki nahi dituzte. Baina lan horretarako beharrezkoa da atzera ere begiratzea, memoria egitea eta jasotzea, erresistentzia praktika gisa.
Tailerrak feminismoaren eta euskararen arteko elkargunea izan nahi du. Batetik, hizkuntzaren eta kulturaren transmisioan Donostiako emakumeek eginiko lana aitortu eta erreferenteak ikustarazteko. Eta bestetik, hizkuntza ez hegemonikoen eta feminismoaren arteko harremanari buruz hausnartzeko.
Tailerreko kideen parte-hartzean oinarritutako tailerra izango da; bertaratuek hitz egiteko eta elkarri entzuteko aukera izango dute. Horrez gain, gorputzean arreta jarri eta gorputzaren memoria esnatzeko eta aktibatzeko hainbat jolas eta ariketa proposatuko dira.
Emakumeentzako tailerra Lekua: Hezkuntza areatoan, San Telmoko 1. solairuan Bi eguneko tailerra da hau, eta gaur bigarren saioa (eta berez, azkena) ospatuko da. Lehenengoa martxoaren 25ean izan zen.Ardo Kantaldia. Andoni Tolosak "Morau", Beñardo Goietxek "Beñardo" eta Iñaki Martiarenak "Mattin" ondutako disko-liburua da Ardo.
Andoni Tolosak "Morau", Beñardo Goietxek "Beñardo" eta Iñaki Martiarenak "Mattin" ondutako disko-liburua da ARDO. Zuzeneko emanaldiei dagokienez, bi elementuk osatzen dute: Morau eta Beñardoren emanaldi musikalak, eta Mattinen erakusketa.
Ardoari eskainitako 12 kantuek eta hari lotutako girotzeak osatzen dute ikuskizuna. Bi ahots eta bi gitarra (elektrikoa zein akustikoa), ardoaren gainean aritzeko modu umoretsu eta hurbilean.
Adina: + 18 urte
Informazio gehiago: Ardo
Maroko eta gazteen rap protesta
Maroko-Frantzia. Zuzendaritza: Nabil Ayouch. Ekoizpena: Nabil Ayouch, Amine Benjelloun, Bruno Nahon, Alexandra Henochsberg / Ali n' Productions, Les Films du Nouveau Monde. Ekoizpenkidetza: Unité, Ad Vitam. Gidoia: Nabil Ayouch, Maryam Touzani. Argazkia: Virginie Surdej, Amine Messadi. Musika: Mike Kourtzer, Fabien Kourtzer. Muntaketa: Marie-Hélène Dozo, Yassir Hamani, Julia Grégory. Aktoreak: Anas Basbousi, Ismail Adouab, Meriem Nekkach, Nouhaila Arif, Abdelilah Basbousi, Zined Boujemaa. Iraupena: 101 min.
HIZKUNTZA: darija / AZPITITULUAK: euskara
Anasek, rapero ohiak, Casablancako auzo xume bateko kultur etxe batean kolaboratzen du. Bere irakasle berriak bultzatuta, gazteak tradizio jakin batzuen zamatik askatzen saiatuko dira, beren pasioa bizitzeko eta hip hop kulturaren bidez beren burua espresatzeko, adierazpen askatasunaren aurkako mehatxu ugari jasaten dituen gizarte baten barruan.
Nabil Ayouch zuzendari frantses-marokoarra Les Chevaux de Dieu (2012), Razzia (2017) Cannesen lehiatu zen dokumentalaren eta fikzioaren erdibidean dagoen pelikula honekin, zeinak ahotsa ematen dien Marokoko gazteei.
Hemeretzi urte joan dira Donostiako Udalak zazpigarren artearen bidez giza eskubideen inguruko hausnarketak bultzatzeari ekin zionetik. Ikusleek, aurreko urteetan bezalaxe, giza eskubideen aldeko kontzientziazio eta sentsibilizazioarekin konpromisoa duten gaur egungo edota interes orokorreko gaiak jorratzen dituzten film luzeen eta film laburren emanaldietara joateko aukera izango dute. Proiekzioez gain, beste hainbat jarduera antolatuko dira, besteak beste, solasaldiak eta erakusketak.
Informazio gehiago: Giza Eskubideen 19. Zinemaldia