OINARRIAK
Ilustrazio eta Ipuin lehiaketak haurren eta gazteen artean irakurzaletasuna eta sormena bultzatzea du helburu. Horretarako hiru modalitate antolatu dira, haur eta gazteen adinaren arabera:
Lanak bidaltzeko azken eguna apirilaren 13a izango da.
Bisita gidatua Unai San Martín (Eibar, 1964) artistaren Nostos erakusketara. Erakusketa ikusgai dagoen ekainaren 19ra arte Kutxa Kultur Artegunean.
San Martínek «denboraz kanpoko atmosfera bat, barne-paisaia bat» sortuko du Artegunean, eta bertan barneratzeko gonbita egiten digu.
105 heliograbatuak 7 gai-sailetan antolatuta daude, eta horien bitartez artistak gonbita egiten digu paisaietan, hiri xehetasunetan eta objektuetan bakartzera, horien kokalekuari buruzko datu fisikoetan edo beren baitako istorioetan gelditu gabe. San Martínen irudiek edertasun soil bat daukate, baina ukaezina, eta haien bidez gure arretari heltzen dio, bidaia eginarazten digu eta norberaren ibilbide biografikoko sentimendu eta sentipenekin konektatzen gaitu halaber.
Gure garaiotan, irudien eta soinuen erritmo frenetikoak leku gutxi uzten digu inguruneari begira atsegin har dezagun; Unaik, aldiz, modua eskaintzen digu naturara itzultzeko, gure jatorrizko etxera itzultzeko –nostos, grezieraz–, adi eta hausnarkor; hautematea mantsotzeko era bat da, malenkonia-izpirik gabea.
Doako bisita. Plaza mugatuak
Beharrezkoa erreserbatzea: T- 943 251937 | aretoan bertan | hezkuntza_artegunea@kutxakulturartegunea.eus
Historia lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean. Centre de Dones Francesca Bonemaison-en Dokumental Sortzaileko diplomaduna (2012, Bartzelona). Era berean, Zinema Dokumentaleko Gidoiaren gaineko prestakuntza egin du, Carmen Ávalosekin (2013, Bartzelona). Prestakuntza espezifikoak egin ditu Víctor Ericerekin (2015, Donostia) eta Patricio Guzmánekin (2016, Madril).
2012an, hainbat dokumental zuzentzen hasi zen, eta, haien artean, nabarmentzekoa da Passetgeres izeneko lehen lana.
2015ean, beste zenbait pertsonarekin batera, Gorputz_Grafiak erakusketako komisario izan zen, Koldo Mitxelena Kulturunean. Lan horretan, Euskal Herriko mugimendu feministaren ikerketa-lana eta genealogia jasotzen da.
2017an, Euritan filma zuzendu zuen Irati Gorostidirekin batera, eta 2017ko KIMUAK katalogorako hautatu zuten. Besteak beste, Punto de Vista, Miradas Doc eta Malagako Zinema Jaialdian ibili da.
2017an, Huarte Arte Garaikideko Zentroak komisario-ikerketako egonaldi bat egiteko hautatu zuen. Haren barruan, 2018ko ekainean “Gatazka irudien inguruko hausnarketak” nazioarteko mintegiaren komisario izan zen.
Lisboako Unibertsitatean Doktoretza programa egiten diardu zinema ikasketen arloan. Egun, Arte Garaikideko Uharte Zentroan egiten du lan.
Hemeretzi urte joan dira Donostiako Udalak zazpigarren artearen bidez giza eskubideen inguruko hausnarketak bultzatzeari ekin zionetik. Ikusleek, aurreko urteetan bezalaxe, giza eskubideen aldeko kontzientziazio eta sentsibilizazioarekin konpromisoa duten gaur egungo edota interes orokorreko gaiak jorratzen dituzten film luzeen eta film laburren emanaldietara joateko aukera izango dute. Proiekzioez gain, beste hainbat jarduera antolatuko dira, besteak beste, solasaldiak eta erakusketak.
Informazio gehiago: Giza Eskubideen 19. Zinemaldia