OINARRIAK
Ilustrazio eta Ipuin lehiaketak haurren eta gazteen artean irakurzaletasuna eta sormena bultzatzea du helburu. Horretarako hiru modalitate antolatu dira, haur eta gazteen adinaren arabera:
Lanak bidaltzeko azken eguna apirilaren 13a izango da.
Akelarrea, sormen laborategia, prozesuak egosten dituen labea…gaztetxo eta nerabeekin batera egiten dugun lantegi hau hori dena da, eta gehiago ere.
Sei aste jarraietan zehar garatuko dugun proiektu bakoitzak gai bat jorratzen du, erpin asko izan ditzakeen testuinguru bat. Ariketa ezberdinak egingo ditugu Medialabeko espazio eta baliabideak ezagutu eta erabiliz, eta jakintza arloak nola elkar-gurutzatu daitezkeen ikasi.
Eta denon artean pentsatu, sortu eta egingo dugu hori guztia, talde izaera eta lankidetzaren indarra probestuz.
Lehenengo proiektu honetan Emma Kunz sendalari eta artista suitzarraren unibertsoaren haritik egingo dugu tira, Tabakaleran berari buruzko erakusketa zabalik daukagula baliatuz.
Izen-emate bakarra, sei saioetarako.
Apirilak 6ko saioan:
Errituala. Mozorroak, kapak, margoak...kromaren magia...erritual bat egingo dugu eta horiek zer eta zertarako diren deskubritu, azken saioa borobiltzeko.
Beste saioak: martxoak 2, martxoak 9, martxoak 16, martxoak 23 eta martxoak 30
Hemeretzi urte joan dira Donostiako Udalak zazpigarren artearen bidez giza eskubideen inguruko hausnarketak bultzatzeari ekin zionetik. Ikusleek, aurreko urteetan bezalaxe, giza eskubideen aldeko kontzientziazio eta sentsibilizazioarekin konpromisoa duten gaur egungo edota interes orokorreko gaiak jorratzen dituzten film luzeen eta film laburren emanaldietara joateko aukera izango dute. Proiekzioez gain, beste hainbat jarduera antolatuko dira, besteak beste, solasaldiak eta erakusketak.
Informazio gehiago: Giza Eskubideen 19. Zinemaldia