OINARRIAK
Ilustrazio eta Ipuin lehiaketak haurren eta gazteen artean irakurzaletasuna eta sormena bultzatzea du helburu. Horretarako hiru modalitate antolatu dira, haur eta gazteen adinaren arabera:
Lanak bidaltzeko azken eguna apirilaren 13a izango da.
Amorante, Iban Urizar (Elgoibar, 1975) musikariaren proiektua da. 2014tik han hemenka dabil emanaldiak ematen eta musika sortzen. Herritik ateratzen den musika erabiltzen du helduleku bezala, errotik ateratzen ditu musika ezberdinen sustraiak gero erraietatik kantatu ahal izateko. Bat edo Hiru du izena Amoranteren disko berriak. Zazpi kantuk osatzen duten disko beltza da, iluna eta era berean, tristeziaren edertasuna dario diskoari. Iluntasuna hitzetan sumatu daiteke eta aukeratutako tresnak eta estetikak eragin zuzena izan dute diskoaren izaera ilun hori nabarmentzen. Diskoa Aitor Etxebarriaren estudioan grabatu du eta hark egin ditu ekoizle lanak.
** Argazkia: Juxe Areta Goñi.
Añorgako Mihiluze Herrikoia:
-18:00etan lehen kanporaketa
-18:30ean bigarren kanporaketa
-20:00etan finala
Azken orduko oharra: Eguraldi txarraren iragarpenagatik, Intxaurrondo Hegoa ikastolan egingo da ekitaldia.
Dj eta animatzaile euskaldun baten eskutik denok musika eta dantza giro alai baten murgilduko gara. Euskal abestiekin eta aurreko edizioetako Korrikaren abesti arrakastatsuekin dantzatuko dugu saio ero eta dibertigarri baten.
Korrika kulturalaren barruan, ume, gazte, heldu eta familiei zuzendatuko disko festa partehartzailea.
-10:30: Korrika Txikia. Ikastoletatik Sagastiederrera
-17:00: Jolasak. Bernat Etxepare plazan
-19:00: Diskorrika. Bernat Etxepare plazan
-19:30: Ardo dastaketa Biba Zulo Zahar elkartean. 10€
-21:00: Kontzertua. Morau eta Beñardo. Zulo Zahar elkartean.
Mali eta Frantziarekiko bere (in)dependentzia
LEHIAKETATIK KANPO
Frantzia-Kanada-Senegal. Zuzendaritza: Robert Guédiguian. Ekoizpena: Marc Bordure, Robert Guédiguian, Yanick Létourneau, Angèle Diabang / AGAT Films, Périphéria, Karoninka. Ekoizpenkidetza: France 3 Cinéma, Canal+ International. Gidoia: Gilles Taurand, Robert Guédiguian. Argazkia: Pierre Milon. Musika: Olivier Allary. Muntaketa: Bernard Sasia. Aktoreak: Stéphane Bak, Alicia Da Luz, Saabo Balde, Bakary Diombera, Ahmed Dramé, Diouc Koma, Issaka Sawadogo. Iraupena: 129 min.
HIZKUNTZA: frantsesa / AZPITITULUAK: euskera
Pertsona gorrentzako azpitituluak
Mali, 1960. Bamakoko gazteek twista dantzatzen dute Mendebaldetik inportatu berri den rock-and-rollaren erritmoan, eta aldaketa politiko batekin egiten dute amets. Oihaneko bere misioetako batean, Samba, mutil sozialista bat, izaera biziko neska batez, Laraz, maitemintzen da. Ezkontza behartu batetik ihes egiteko, neskak ezkutuan alde egiten du berarekin hirira. Lararen senarrak, ordea, ez du halakorik onartuko, eta, gainera, Iraultzak berehala emango dizkie desilusio mingarriak, etorkizun partekatu batekin amets egiten tematzen diren bitartean.
Robert Guédiguian marseillarra 1960ko hamarkadako Bamakokora joan da oraingoan, La Villa (2017) eta Gloria Mundi (2019) filmen ondoren.
Hemeretzi urte joan dira Donostiako Udalak zazpigarren artearen bidez giza eskubideen inguruko hausnarketak bultzatzeari ekin zionetik. Ikusleek, aurreko urteetan bezalaxe, giza eskubideen aldeko kontzientziazio eta sentsibilizazioarekin konpromisoa duten gaur egungo edota interes orokorreko gaiak jorratzen dituzten film luzeen eta film laburren emanaldietara joateko aukera izango dute. Proiekzioez gain, beste hainbat jarduera antolatuko dira, besteak beste, solasaldiak eta erakusketak.
Informazio gehiago: Giza Eskubideen 19. Zinemaldia
-17:00-19:30: Luis Martin Santos plaza. Eguraldi txarra eginez gero: Egia Kultur etxean.
-17:00-19:30: Murala
-17:00-18:30: Nerabeak. Telazko poltsa + bisera apainketa + talde jolasak
-17:00-18:30: Haurrak. Talde jolasak + marrazketa txokoa
-18:30: Diskofesta
-17:00-19:00: Bernart Etxebare plaza. Eguraldi txarra eginez gero: Intxaurrondo Hegoa ikastetxeko jolastokian
-17:00-18:50: nerabeak. Korrikaren lelo erraldoia + eskumuturrekoak + jolasak
-17:00-18:40: haurrak. eskumuturrekoak + jolasak + marrazketa txokoa
-17:45-19:00: photocall
-19:00: Diskorrika
-19:00etan: BERTSO POTEOA. Pandora tabernatik abiatuta. Bertsolariak: Miren Artetxe eta Eli Pagola. Gai jartzailea: Danele Sarriugarte.
-21:30ean: BARRIKOTEA Marruma elkartean. Bakailo tortilla + txerri ukondoa saltsan + postrea = 16€
-Afalostean: Nerea Arriolaren bakarrizketa.
Tiketak Marruma elkartean salgai.
Intxaurrondo Ikastolak, Asunción Ikastetxeak, Engish School-ek eta Intxaurrondo Hegoak hartuko dute parte.
Korrika Gaztea 12:45ean izango da, Lauaizeta institutuko ikasleen eskutik.
Jakintza Ikastolak, Larramendi Ikastetxeak, Santo Tomas Lizeoak, Santa Teresa Ikastetxeak, Ekintza Ikastolak, Ibai Ikastolak eta Igeldoko Ikastolak hartuko dute parte.