Bixitan etorriko zaigu Uliara pertsonaia bitxi bat, bitxizale amorratua eta bitxi hegalarien maitale. Zatozte bera eta bere bitxikeriak ezagutzera!
INFORMAZIO OROKORRA
Aurten, berriro, Aste Santuko oporretan haurrentzako jarduerak egongo dira Urgull mendiko hiru zentroetan. Kasu honetan, Historiaren Etxean, Urgull mendia modu ludikoan ezagutzeko familiei zuzendutako ibilbide dinamizatua antolatu dugu. Izan ere, Urgullen mamuak bazirela entzun dugu, eta ausartak garenez, mendiko bazterretan haien bila ibiliko gara.
Historiaren Etxetik abiatuko gara.
Jarduera hau doan izango da, baina aurrez izena eman behar da museoko webgunean.
Oharra: Euria ari badu tailer bat egingo dugu Historiaren Etxe barruan.