Elvi sabeliztuna eta bere panpinak.
OHARRA: gonbidapenak lortzeko (gehienez 4), aldez aurretik eman beharko da izena etxarriene@donostia.eus posta elektronikoaren bidez, 943483333 telefonora deituaz edo Etxarrienera bertara gerturatuaz (10:00-13:30). Izena emateko epea asteartea 19an irekiko da, 10:00etan, eta gonbidapenak jarduera hasi baino 30 minutu lehenagora arte jaso ahal izango dira.
Ganbarak istorioz beteta daude. Liburu zaharrak ilaretan pilatzen dira, hautsez betetzen dira eta gehienetan ahaztuta geratzen dira izkinetan. Baina nire "Ganbaran" desberdina da, izan ere, istorio honen protagonistak gure bizitza aldatzen duen liburu horietako bat aurkituko baitu.
Liburu horrekin Arbolia izeneko lurralde ezezagun batera bidaia egingo du. Bertan, Zorigaitz azti maltzurrak Arboliako zuhaitz guztiak moztu nahi ditu bere egurrezko jauregia zeruraino altxatzeko. Poltsiko iratxoak hori guztia saihestu nahi du, horretarako, Hontz Jaunaren eta, batez ere, haur guztien laguntza beharko du.
Istorio honetan parte hartu nahi duzue? Nire Ganbaran dagoen liburua idazten amaitu nahi? Zatozte ba Ganbarara!
Adina: 6 +
Info+: MIKEL HERNANDEZ
Eskolan oporrak dauzkagun egun hauek aprobetxatuko ditugu eta, lantegi hauetan, ikasi, sortu, esperimentatu eta disfrutatzen jarraituko dugu Medialabeko interes esparru bakoitzarekin lotutako jarduera dibertigarriak eginez.
Tarte atsegina pasako dugu elkarrekin, batak besteari lagunduz, eta guztion artean egiten direnean gauzak zeinen ondo ateratzen diren ikasten.
8-12 urte.
LANTEGIAK
- Asteartea 12, 10:30 - Animazio optikoak
- Asteartea 12, 12:00 - Soinu-zinema
- Asteazkena 13, 10:30 - Artilezko giltzatakoak
- Asteazkena 13, 12:00 - Emozioen gurpila
- Asteartea 19, 10:30 - Animazio optikoak
- Asteartea 19, 12:00 - Argiekin animatuz
- Asteazkena 20, 10:30 - Ehun-estanpazioa
- Asteazkena 20, 12:00 - Artilezko giltzatakoak
- Osteguna 21, 10:30 - Emozioen gurpila
- Osteguna 21, 12:00 - Ehun-estanpazioa
- Ostirala 22, 10:30 - Argiekin animatuz
- Ostirala 22, 12:00 - Soinu-zinema
Aurten, berriro, Aste Santuko oporretan haurrentzako jarduerak egongo dira Urgull mendiko hiru zentroetan. Kasu honetan, Historiaren Etxean, Urgull mendia modu ludikoan ezagutzeko familiei zuzendutako ibilbide dinamizatua antolatu dugu. Izan ere, Donostia, itsasora begira bizi izan da eta piratak ere bazirela entzun dugu. Zuk ere pirata izan nahi baduzu, proba sorta bat gainditu beharko duzu mendiko bazterretan
Historiaren Etxetik abiatuko gara.
Jarduera hau doan izango da, baina aurrez izena eman behar da museoko webgunean.
Oharra: Euria ari badu tailer bat egingo dugu Historiaren Etxe barruan.