Disko berriarekin dago bueltan Kerobia: 'Hilak'. Zortzi abestien bidez taldeak etorkizun baten bila lurretik irten ziren misioetako tripulatzaileen istorioa kontatzen du. Kerobia estiloko lana ehuneko ehunean, inor axolagabe utzi nahi ez duena, letren gordintasunagatik edo samurtasunagatik dela eta, bere musikaren soinu urratzaile edo harmonikoengatik dela eta. Disko bat, edozein plataformatako serie bat izan daitekeena.
* Ateen irekiera emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago.
Erakusketek txikiak eta helduak praktika artistikoetara hurbildu eta elkarrekin gozatzeko guneak ahalbidetzen dituzte.
Emma Kunz (1892-1963), suitzar ikertzaile, artista eta sendatzailea izan zen. Ezaguna da, batez ere, pendulu, konpas eta erregeladun paper koadrikulatuan egindako marrazki handiengatik.
Emma Kunzen kosmologiatik abiatuta, bere lan ildoak jarraituz marrazketa lantegi bat gauzatuko dugu. Modu ludiko eta eraikitzailean, paperean, pendulu, iparroratz eta erregela bezalako tresna sinpleak erabiliz, eskala handiko proposamenak bideratuko ditugu.
Larunbatero, Kubo Kutxa aretoak doako bisita komentatuak eskaintzen ditu José Antonio Sistiagaren (Donostia, 1932) De rerum natura erakusketara.
Erakusketa sei aretotan banatuta dago, ordena kronologikoari segika; hala, bisitariak artistaren sormen-etapa guztiak azter ditzake, bai eta artistak baliatzen dituen material eta teknika askotarikoak ikusi ere.
Ezinbestekoa da aurrez erreserba egitea: aretoan bertan | T- 943 251939 | hezkuntza_kubo@kubokutxa.eus
Jeff-ek bere lagun Charlie arrantza egitera eramaten du portura. Izan ere, Jeff oso trebea da arrantzan eta kainabera botatzen duen bakoitzean zerbait harrapatzen du. Charlie-k, aldiz, orduak pasatzen ditu eta bere saskiak hutsik jarraitzen du.
Baina itsasberan Charlie konturatzen da, erdi lurperatuta, kutxa bat ikusten dela. Irekitzean mapa bat eta bidai egunerokoa aurkitzen dituzte. Egunerokoa irakurtzen hasi eta abentura ikaragarrian murgilduko dira, piraten istorio bat.
Itsaso zakarraren gorabeherak, gauaren magia eta adiskidetasunaren botereaz ohartuko dira txikienak bidai honetan. Piraten istorio bat keinuen bidezko ikuskizuna da, arina, dibertigarria eta familian gozatzekoa.
Adina: + 4 urte.
Oharra: Gonbidapenak lortzeko aurrez izen ematea beharrezkoa izango da, eta horretarako amarakulturetxea@donostia.eus-era bidali beharko da eskaera. Apirilaren 19tik aurrera eska daitezke gonbidapenak (gehienez lau gonbidapen) eta saioa hasi baino ordu erdi lehenago arte jaso ahal izango dira.
Lewis Carrollen Ispiluan barrena eta Alicek han aurkitu zuena obra unibertsalaren bertsioa da, objektuak eta txotxongiloak erabiliz antzeztua. Agertokian, ispilu batean, katuak proiektatzen dira. Atalasa zeharkatu eta dena beste logika batean mugitzen da, ametsetan bezala. Umorezko antzezlan honek haurrekin komunikatzea du helburu, eta antzezlanak aurrera egiten duen bitartean, lau metroko mural bat margotuko da, txotxongiloak bertatik irtengo direlarik.
OHARRA: Haurren ekitaldietarako gonbidapenak lortzeko aurrez izen ematea beharrezkoa izango da, eta horretarako dagokion kultur etxeko e-posta orokorrera bidali beharko da eskaera: aietekulturetxea@donostia.eus Ikuskizuna baino 5 egun lehenago eska daitezke gonbidapenak (apirilaren 18tik aurrera, gehienez lau gonbidapen) eta saioa hasi baino ordu erdi lehenago arte jaso ahal izango dira. Ekitaldian parte hartzeko maskara nahitaezkoa izango da, 0-5 arteko urtekoentzat izan ezik.
Mattin Sorzabalbere artistaren eskutik.
Euskal kulturan murgilduko gara musikaren bidez. Instrumentu tradizionalak, dantzak eta ohiturak ezagutuko ditugu, eta, aldi berean, musika entzun eta joko dugu.
4 - 10 urte Lekua: Erakusketa iraunkorra + Hezkuntza tailerra Sarrerak: apirilaren 1era arte bazkideek lehentasuna duteErakusketek txikiak eta helduak praktika artistikoetara hurbildu eta elkarrekin gozatzeko guneak ahalbidetzen dituzte.
UNE MUSIQUE INTÉRIEURE(JOKABIDEA, HIZKUNTZA, AHOTSA ETA BARNE-ENTZUMENA) erakusketak galderak egiten dizkio gure jokabideari, hizkuntzaren erabilerari, ahotsari eta soinuekin dugun harremanari.
Erakusketatik abiatuta, soinua ardatz izango duen tailer bat egingo dugu.
Gamilientzako arte lantegia (+5)
"Liburuak zer diren nahi baduzu jakin, azala zabaldu eta bidaiari ekin..." honela dio Txirri, Mirri eta Txiribitonen kantak. Liburuaren eguna dela eta, ospakizuna egitera etorriko dira hiru pailazoak. Barre-algarak, ipuinak eta hirukotearen betiko abestiak ere izango dira bertan, baita ere 2021eko irakule onenen sari banaketa egingo dute.
Uxue Alberdi eta Miren Amuriza idazleak eta bertsolariak dira. Saio honetan bi alderdi horiek elkartuko dira, bertsoen gaia literatura izango delako.
Gai-jartzaile moduan beste idazle bat: Danele Sarriugarte.
Irakurketa eta solasa Gema Lopez las Heras itzultzailearekin, berriki itzuli duen Landa aldeko neskak liburuaren inguruan, Edna O'Brien idazleak idatzitakoa. Euskal Itzultzailearen Elkartearekin eskutik.
Mirari Martiarena umoregile, gidoigile eta kazetaria da. Oraingo honetan umorezko bakarrizketa eskainiko du liburuaren inguruan.
Norgira taldeko Asier Burguete, Joanes Etxebeste eta Lorea Intxausti aktore ezagunen bideoa Alizia herrialde miresgarrian liburuan inspiratuta.
Bideoa Ipuinaren bertsio antzeztua da eta Intxaurrondo Kultur Etxeko antzokian esakinitako emanaldien irudiekin ekoiztu da, baita bertako haurren parte hartzearekin. Grabaketa eta edizioa Jon Rodriguezen lana da.
Liburu Azokako Donostia Kulturako karpan proiektatuko da, eta ikusgai egongo da, baita ere, Donostia Kulturako Youtubeko kanalean. Bi kasutan apirilaren 23an, 10:00etatik aurrera.
Apirilaren 23an, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatuko da eta, bi urteko etenaren ondoren, Liburu denden elkartearekin batera, Donostia Kulturak Liburu Azoka antolatuko du Gipuzkoa plazan.
Hurbiltzen direnentzat bi orrizainen aleak egongo dira eskuragarri. Alde batetik, Javier de Isusi ilustratzaileak, 2021eko Euskadi Sariak, Liburuaren Eguna dela-eta egin duen diseinua. Eta, bestetik, Iñaki Martiarena Mattinek sortutakoa, Pio Barojaren jaiotzaren urteurrenagatik (150 urte).
Liburu Azoka apirilaren 23an
-Ordutegia: goizeko 9:30etik gaueko 21:00ak arte.
-Lekua: Gipuzkoa plaza, Foru Aldundiko arkupeetan
-Liburu-denden 11 salmahai egongo dira
-%10eko deskontua liburuetan postu guztietan.
-Liburuak erosteagatik, txartelak banatuko dira. Horiekin lor daitezke opari-liburuak (300 ale) eta %5eko deskontu-txartelak. Azokako stand-etan egindako 5 euroko erosketa bakoitzeko, txartel bat jasoko da. Txartela liburu batekin saritua izanez gero, Donostia Kulturako karpara joan behar da une horretan eta bertan banatuko dira sariak. Saria %5eko deskontua bada, parte hartzen duten liburu-dendetan gastatzeko epea 2022ko maiatzaren 31n amaituko da.
Ikusi hemen jardueren egitarau osoa.