OHARRA: Kontzertu hau ekainaren 21era atzeratu da. Apirilerako erositako sarrerak baliagarriak izango dira ekaineko kontzerturako. Sarrerak erosita izanda ekainaren 21eko kontzertura joaterik ez dutenek dirua itzultzeko eskatu beharko dute. Sarrera Internetez erosi zutenek dksarrerak@donostia.eus helbidera mezua bidali beharko dute eta leihatilan erosi zutenek bertan eskatu beharko dute.
Joseba Tapia (akordeoia, trikitixa, ahotsa), Olaia Intziarte (ahotsa), Leire Berasaluze (ahotsa), Kristina Aranzabe (ahotsa), Ion Celestino (tronpeta), Ibon Irixoa (saxofoia), Amets Aznarez (tronboia), Txus Aranburu (teklatua), Iñigo Telletxea (gitar apala), Iker Uriarte (jazbana)
Gonbidatuak: Mixel Ducau, Nerea Erbiti, Et Incarnatus laukotea
Joseba Tapiak bakarkako bederatzigarren lana, Egon edo ez egon, aurkeztuko du. 10 musikariz osatutako taldea lagun izango du, eta horrez gain, hainbat gonbidatu. Tapiak proposamen musikal zein artistiko berria dakar, osagai eta berrikuntza ugariz josia. Kantu berriak Koldo Izagirreren testuekin egindakoak dira eta, horretaz gain, bere ohiko errepertorioko kantak ere tartekatuko dira. Sonoritate propio bat garatu taldeak dagoeneko, eta horren isla izango da kontzertu hau.
"Ipuin lotsatiak" ez da ipuin kontaketa arrunt bat. Etxeko gauzekin osatutako ipuinezko unibertso txiki bat da. Ipuinak eta antzerkia nahastuz sortua.
Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko liburutegian antolatutako ipuin kontaketa.
*Adina: 4-7 urte
*Iraupena: hiru ordu-laurden
*Dohainik
*Euskaraz
*Aldez aurreko izen-ematea: intxaurrondoliburutegia@donostia.eus helbide elektronikora bidali korreo bat edota Intxaurrondo K.E.ko liburutegian.
Ekitaldian parte hartzeko maskara nahitaezkoa izango da.
Honelaxe aurkeztu du Antton Gurrutxagak hitzaldia: "Mendi handia da Dhaulagiri, 8.167 metrokoa, eta piramide erraldoi baten gisan goratzen da Nepaleko Kali Gandaki eta Miagdy Khola ibaien artean. Ibai horien ibilguei jarraituz, Dhaulagiri oinez inguratu genuen, 2018ko azaroan, eta aurkezpen honetan bazter miragarri horiek ezagutzeko parada izango dugu, zeharkaldiko irudien eta azalpenen bidez. Dhaulagirik zer kontatu asko dauka, bestela ere, eta jakingarri horietako batzuk ere aipatuko ditugu. Besteak beste, euskaldunek igo zuten lehen zortzimilakoa izan zen; hain zuzen ere, 1979an nafar espedizio batek lortu zuen taldeko hiru lagunek gailurra zanpatzea".
Uda hasten denean ahalik eta asteburu gehienetan Pirinio aldera jotzen dute Karmelo eta Ainhoak arroilak jaisteko asmoz. Egun batzuk gehiago dituztenean, berriz, penintsulako beste paraje batzuetara jotzen dute: Pirinioak, Jerte, Vera, Granada, Galizia, Portugal, Katalunia baita Valenzia ere.
Arroilak jaistea ingurua ezagutzeko beste modu bat da. Kaskoa jantzi, soka eta segurtasun kordelak tarteko, rapelak eta jauziak eginez naturan murgiltzeko modu berezia.
Areto nagusia.
Libre eserlekuak bete arte.