Bisita gidatua Unai San Martín (Eibar, 1964) artistaren Nostos erakusketara. Erakusketa ikusgai dagoen ekainaren 19ra arte Kutxa Kultur Artegunean.
San Martínek «denboraz kanpoko atmosfera bat, barne-paisaia bat» sortuko du Artegunean, eta bertan barneratzeko gonbita egiten digu.
105 heliograbatuak 7 gai-sailetan antolatuta daude, eta horien bitartez artistak gonbita egiten digu paisaietan, hiri xehetasunetan eta objektuetan bakartzera, horien kokalekuari buruzko datu fisikoetan edo beren baitako istorioetan gelditu gabe. San Martínen irudiek edertasun soil bat daukate, baina ukaezina, eta haien bidez gure arretari heltzen dio, bidaia eginarazten digu eta norberaren ibilbide biografikoko sentimendu eta sentipenekin konektatzen gaitu halaber.
Gure garaiotan, irudien eta soinuen erritmo frenetikoak leku gutxi uzten digu inguruneari begira atsegin har dezagun; Unaik, aldiz, modua eskaintzen digu naturara itzultzeko, gure jatorrizko etxera itzultzeko –nostos, grezieraz–, adi eta hausnarkor; hautematea mantsotzeko era bat da, malenkonia-izpirik gabea.
Doako bisita. Plaza mugatuak
Beharrezkoa erreserbatzea: T- 943 251937 | aretoan bertan | hezkuntza_artegunea@kutxakulturartegunea.eus
Bizitzan ezer ez da erraza ezta bat-batekoa, baina aldi berean asko dauka ospatzeko. Hori oso ondo ikasi dute Orkestra Lurtarra arrakastara… edo ez… eramango duten musikariek. Filma Euskadi Saria irabazi zuen Harkaitz Canoren ‘Orkestra Lurtarra’ liburuan oinarrituta dago, baina bestelako tratamendua egin diote musikalki eta baita istorioan ere, garaikideago eta ganberroago bihurtuta. Filmeko pertsonaiek eta hauek arrakasta horren bilaketan biziko dituzten hartuemanek gizartea ezinhobeto erretratatzen dute: Manu ameslaria eta pixkat tuntuna; Salegi bizizale eta harroa; Perfumetti anai erromantikoak; Aldika orojakilea; Osoki bihurri eta egoskorra, Presidentea izeneko ahuntza…
Estrenaldia Apirilak 8
Generoa Animazioa
Iraupena 75 minutu
Urtea 2022
Zuzendariak Imanol Zinkunegi eta Joseba Ponce
Gidoia Harkaitz Cano eta Eneko Olasagasti
Musika Joseba Ponce
Musika talde bat baino gehiago izan nahi duen proiektua da Ghau. Kantuak bestelako diziplinekin nahasteko zirrara bati jarraituz, dantza, musika, dramatizazioa eta arte plastikoen bitartez sentimendu sorta bat helaraztea da asmoa, energia transmisio berezi bat.
Hausnarketa eta obsesio pertsonaletatik abiatzen da nire sormena, eta barne unibertso hori janztea da proiektu honen asmoa, sozialki ezarri zaidan paper hori gainditzeko enegarren saiakera, inoiz baino anbizio handiagoa duena.