Literatur solasaldia Leire Vargas idazlearen parte hartzearekin, Dena ametsa den irudipena liburuaren inguruan.
Liburuaren inguruko post-a Arantxa Arzamendik idatzita Liburu Dantza blogean
Idazle eta liburuaren inguruko informazio gehiago txosten honetan irakur daiteke.
Dinamizatzailea: Iñigo Aranbarri
Liburua eskuragarri dago Donostia Kulturako liburutegietan
Solasaldia presentziala izango da.
Lurraren fruituak eskaintzeaz gain, baratze batek beste onura asko ematen dizkigu, terapeutikoa eta lasaigarria baita. Ikastaro honen bidez, balkoi, terraza edo antzeko espazio batean zure baratzea muntatzeko beharrezko ezagutza teorikoak eskuratuko dituzu. Ikastaroa Lugaritz Kultur Etxeko terrazan emango da. Bertan, esperimentatzeko eta praktikoki lan egiteko behar den material guztia duen baratze bat baitago.
INFORMAZIO OROKORRA
Lekua: Lugaritz Kultur Etxea
Datak: apirilak 26, maiatzak 3, 10, 17 24.
Jarduera euskaraz.
Prezioa: 44 €
Izen-emateak: www.donostiakultura.eus
1-4 urte artean ikasi, sortu, esperimentatu eta gozatzeko espazioa
Itsaspeko gorria hartuta, Medialaben murgilduko gara familian. Sorkuntza lantzeko, materialak deskubritzeko eta horiekin jolasteko saioak dira itsaspeko gorrian egingo ditugunak. Itsaslami, olagarro eta itsas-zaldiak bidelagun izango ditugu bidai honetan. Txikiek eta helduek elkarrekin jolasten esperimentatzeko aukera ezinhobea. Bazatoz?
*Saioen izaera esperimentala dela-eta, etorri zikintzeko prest!
Hurrengo datak:
Apirilak 26:
Flis-flis! Grafitti bat -- Kolore biziez flis eta flas Medialabeko paretan stencil teknikarekin graffiti bat egingo dugu.
Maiatzak 3:
Marra(zki) -- Alde batetik bestera topatuko ditugun marrak izango dira gaurkoan elementu nagusiak: zer nolako aukerak emango dizkigute? Izenburuan daukazue pista bat!
Maiatzak 17:
Argi beltza -- Gaur itsashondo ultramore sakoneraino jeitsiko gara argi bila. Nolako sorpresekin egingo dugu topo bide horretan?
Hizlariak: Alvaro Aragon, Alex Roteta
Alvaro Aragon historialariak errotagintzaren testuinguru historikoa eskainiko digu.
Alex Roteta Oiartzungo Ihurrita Errota Sustatzeko Elkarteko kideak, Gipuzkoako Erroten gaur egungo egoera eta maiatzaren 8an ospatuko den Gipuzkoako Erroten Eguna ekimena azalduko dizkigu.
Jaitsi hemen egitarau osoa: Gipuzkoako Erroten Eguna (.pdf 1.292 KB)
Ekitaldi aretoa Hitzaldia streamingez eskainiko daIrakurketa errazeko talde bat egingo dugu liburutegian.
Helburua: euskaldun berriak direlako edo euskaldun zaharrak izanagatik euskaraz irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonak irakurtzera animatzea. Liburu guztiak liburutegian bertan lortuko ditugu eta bertan irakurriko dira. Eta noski doanekoa da.
Núria Climent Codina-ren Marcus Marc eta koltanaren bidea liburua irakurriko da.
Informazio gehiago: Irakurketa erraza.