“Nire artea XXI. mendekoa da”, iragarri zuen Emma Kunz (1892-1963) ikertzaile naturopata eta artista suizarrak. Bere iragarpena betetzen ari dela dirudi: 1973an aurkeztu ziren lehen aldiz Aargauko Kunsthausen, eta Emma Kunzen marrazkiak Venezian, Munichen, Londresen eta Tel Aviven erakutsi dira berriki. Bai artistak berak eta baita bere lanek ere artista garaikideen interesa etengabe piztu dute. Pendulu, iparrorratz eta erregela bidez egindako marrazkietan, bere ikerketa-jardueretan, bere gaitasun sendagarri eta argigarrietan eta, batez ere, gizakia ulertzeko ikuspegi holistikoan zentratu dira, naturarekin bat datorren eta artea sortzea barne hartzen duen zerbait den aldetik.
Bisita hauetan erakusketaren edukiak ezagutzea eta arte garaikidera hurbiltzeko modu berriak esperimentatzea proposatzen dugu.
Ez da beharrezkoa inolako ezagutzarik izatea horietan parte hartzeko. Saioek ordubeteko iraupena dute eta Tabakalerako bitartekari batek dinamizatuko ditu.
Bidea da borroka bertsoa eta marrazkiak uztartzen dituen emanaldia da, Unai eta Beñat Gaztelumendiren izen bereko komikia oinarri duena. Hiru ordu laurden pasatxoko saioan beren belaunaldiaz, gizontasunaz eta Euskal Herriaz kantatuko dute, tarteka umorez eta tarteka serio. Eta bat-bateko bertsoez gozatzeko aukera ere izango da.
Zer da?, txori bat?, hegazkin bat?, Superman? Ez! Magia da! Baina...zer ote da Magia parrastan? Horixe da ikuskizun honetan ikusiko duzuena, magia parrastan, etengabe, a tutiplen! Kartek, bolatxoek, sokek, agerpenek eta desagerpenek hartuko dute protagonismoa. Ikuskizun parte-hartzaile, dinamiko eta ganberroa.
Informazio gehiago: XXXI. Poltsiko Antzerkia.
Dolores Mujika Dolox donostiarra, bere lagun Carmenekin poltsiko antzerkia ikusteko geratuta dago. Pozik dago aurten ere antzerkia ikusteko aukera duelako. Baina Dolox-en ondoko aulkia hutsik dago. Iritsiko ote da Carmen zitara?
Informazio gehiago: XXXI. Poltsiko Antzerki Jaialdia.
Oharra: Osasun arazoak medio, emanaldia atzeratu egin da eta data berria izan bezain laister jakineraziko da.
Ikuskizun honetan generoa hartuko dute umoregai, gure gizartea zertan luze eta zertan geratzen den motz galdetzeko.
Horretarako hilekoa, menopausia, ligatzeko teknikak eta sexua izango dituzte hizpide, besteak beste.
Kritika eginez, deseraikiz eta barre eginez bazterrak zirikatzen jarraitzeko bueltatu dira!
Informazio gehiago: XXXI. Poltsiko Antzerki Jaialdia.