Larunbatero, Kubo Kutxa aretoak doako bisita komentatuak eskaintzen ditu José Antonio Sistiagaren (Donostia, 1932) De rerum natura erakusketara.
Erakusketa sei aretotan banatuta dago, ordena kronologikoari segika; hala, bisitariak artistaren sormen-etapa guztiak azter ditzake, bai eta artistak baliatzen dituen material eta teknika askotarikoak ikusi ere.
Ezinbestekoa da aurrez erreserba egitea: aretoan bertan | T- 943 251939 | hezkuntza_kubo@kubokutxa.eus
IZAROk apirilaren 29an merkaturatuko du "Limones de Oro" bere laugarren diskoa.
"Limones de Oro" kolaborazioen disko bat izango da, eta hauek izango ditu lagun IZAROk bertan: Alex Ferreira eta Bratty (Mexiko), Daymé Arocena (Kuba), Duda in the sky (Brasil), Zahara, Pedro Pastor, Xoel Lopez, Rozalen, Amaral, eta Euskal Herritik, Eñaut Elorrieta, Cris (Belako), Mikel Urdangarin, Gartxot eta Eñaut Gaztañaga (Grises, Ezpalak).
Horiekin batera, IZAROk bere kantuen 13 bertsio berri, bi abesti berri eta moldaketa bat aurkeztuko ditu
Moana eta Frozen bezala, “Ainbo: Amazoniako gerraria” heroi epiko baten zeharkaldia da, Amazoniako herri indigenen bizi-eremuan barrena egiten duena. Mezu ekologista garbia dakar, natura neurriz kanpo ustiatzen dabiltzan horien aurrean. Ainbo txikia Amazoniako oihan sakonean bizi da. Ama galdu ondoren, herrixkako nagusiekin haserretu da arkulari gaztea, eta bidaia bati ekingo dio bere herria gizon zuriaren handinahi suntsitzailetik salbatzeko. “Ainbo” heroi gazte baten eta bere espiritu gidarien bidaia epikoa da: Dilo, armadilo txiki eta jostalaria; eta Urde, tapir mardula. Elkarrekin ekingo diote bilaketari, Amazoniako oihan zoragarriaren erdian dagoen euren bizilekua salbatzeko.
Estrenaldia: Otsailaren 25ean
Generoa: Animazioa
Iraupena: 84 minutu
Herrialdea: Peru
Urtea: 2021
Zuzendaria: José Zelada eta Richard Claus
Gidoia: Richard Claus, Brian Cleveland, Jason Cleveland, Larry Wilson eta José Zelada
Musika: Vidjay Beerepoot
Irakurketa sustatzeko kluba. 8-10 urteko haurrentzat. Saio honetan, Mari Garciaren eskutik, ekimen batzuk elkarrekin burutuko dituzte; hala nola irakurketa ozenak, liburuen aurkezpenak, irakurritako liburuei buruzko komentario eta gomendioak, eta liburuez gozatzeko hainbat ekimen lasaiak.
Dohainik. Izena eman behar da, maiatzak 4 arte. Telefonoa: 943 48 19 99. Emaila: haurliburutegia@donostia.eus
Bertso afaria egingo dute maiatzaren 7an Antiguako Istingorra elkartean, 20:00etan. Jon Maia, Nerea Elustondo eta Maialen Akizu bertsolariak arituko dira, eta euren bertsoak gitarra eta teklatu doinuekin musikatuko dituzte. “Bi urteren ostean, berriro ere eutsi nahi diogu orain arte harrera ona izan duen bertso saioari”, azaldu dute Istingorrakoek. Edonor joan daitezke bertso afarira, eta sarrerak maiatzaren 5a baino lehen elkartean bertan eskuratu daitezke, edo 666-20 89 15 telefono zenbakira Whatsapp bidez idatzita. 25 euroko prezioa dute.
Poltsiko Sorkuntza Lehiaketaren aurtengo edizioko irabazlea.
Ivanka gure herrira iritsi den ekialdeko etorkin gizajo bat da. Haren kontakizunari esker jakingo dugu zergatik utzi behar izan zuen bere herria eta zer aurkitu zuen hemen. Gure gizartearen hainbat alderdi ilunen erradiografia deserosoa egingo digu: krisi ekonomikoa, gentrifikazioa, matxismoa...
Informazio gehiago: XXXI Poltsiko Antzerki Jaialdia.