Moana eta Frozen bezala, “Ainbo: Amazoniako gerraria” heroi epiko baten zeharkaldia da, Amazoniako herri indigenen bizi-eremuan barrena egiten duena. Mezu ekologista garbia dakar, natura neurriz kanpo ustiatzen dabiltzan horien aurrean. Ainbo txikia Amazoniako oihan sakonean bizi da. Ama galdu ondoren, herrixkako nagusiekin haserretu da arkulari gaztea, eta bidaia bati ekingo dio bere herria gizon zuriaren handinahi suntsitzailetik salbatzeko. “Ainbo” heroi gazte baten eta bere espiritu gidarien bidaia epikoa da: Dilo, armadilo txiki eta jostalaria; eta Urde, tapir mardula. Elkarrekin ekingo diote bilaketari, Amazoniako oihan zoragarriaren erdian dagoen euren bizilekua salbatzeko.
Estrenaldia: Otsailaren 25ean
Generoa: Animazioa
Iraupena: 84 minutu
Herrialdea: Peru
Urtea: 2021
Zuzendaria: José Zelada eta Richard Claus
Gidoia: Richard Claus, Brian Cleveland, Jason Cleveland, Larry Wilson eta José Zelada
Musika: Vidjay Beerepoot
Bisita gidatua Unai San Martín (Eibar, 1964) artistaren Nostos erakusketara. Erakusketa ikusgai dagoen ekainaren 19ra arte Kutxa Kultur Artegunean.
San Martínek «denboraz kanpoko atmosfera bat, barne-paisaia bat» sortuko du Artegunean, eta bertan barneratzeko gonbita egiten digu.
105 heliograbatuak 7 gai-sailetan antolatuta daude, eta horien bitartez artistak gonbita egiten digu paisaietan, hiri xehetasunetan eta objektuetan bakartzera, horien kokalekuari buruzko datu fisikoetan edo beren baitako istorioetan gelditu gabe. San Martínen irudiek edertasun soil bat daukate, baina ukaezina, eta haien bidez gure arretari heltzen dio, bidaia eginarazten digu eta norberaren ibilbide biografikoko sentimendu eta sentipenekin konektatzen gaitu halaber.
Gure garaiotan, irudien eta soinuen erritmo frenetikoak leku gutxi uzten digu inguruneari begira atsegin har dezagun; Unaik, aldiz, modua eskaintzen digu naturara itzultzeko, gure jatorrizko etxera itzultzeko –nostos, grezieraz–, adi eta hausnarkor; hautematea mantsotzeko era bat da, malenkonia-izpirik gabea.
Doako bisita. Plaza mugatuak
Beharrezkoa erreserbatzea: T- 943 251937 | aretoan bertan | hezkuntza_artegunea@kutxakulturartegunea.eus
Piñote eta Kalabazin lagunek, sabanan murgilduta izandako gatazka azalduko digute, bertara hurbildu baitira Lehoiaren desagerpen misteriotsuaren berri izan bezain pronto. Bullying-a edo bazterkeria dugu istorioaren mamia. Umeek, krokodiloaren, lehoiaren eta beste animalien jarreretan beraien mehatxu eta jokabide propioak uler ditzakete. Safari honetan parte hartzera eta gozatzera gonbidatzen zaituztegu.
Informazio gehiago: Safari, La Baldufa
* Ikuskizuna hasi ondoren debekatuta dago aretoan sartzea.
*Oharra: Le Bukowski tabernatik Egia Kultur Etxera aldatu da ikuskizuna. Hitzaldi aretoan izango da saioa eta sarrera Gazteszenaren atetik izango da (Jaialai Kalea, 22).
Poltsiko Sorkuntza Lehiaketaren aurtengo edizioko irabazlea.
Ivanka gurera heldu den ekialdeko inmigrante gajoa da. Bere kontakizunari esker jakingo dugu zergatik alde egin behar izan zuen bere herrialdetik eta zer aurkitu zuen hemen. Gure gizartearen hainbat alderdi ilunen erradiografia deserosoa egingo digu: krisi ekonomikoa, gentrifikazioa, matxismoa...
Informazio gehiago: XXXI. Poltsiko Antzerki Jaialdia.