Igor Leturia-k euskaraz zuzendutako solasaldian, Shu Otero-k (Sunbilla, 1995) idatzi eta marrazturiko Voces de Chimalpopoca (Astiberri, 2021) komikiari buruz hitz egingo dugu, egilea bertan egongo delarik.
Komikian Mexikoko gobernuaren utzikeriaz eta ustelkeriaz hitz egiten da. 2017ko irailaren 19an 7,1 graduko lurrikara batek Mexiko erdialdea astindu zuen eta honek eragindako kalteek agintarien utzikeria eta kudeaketa txarra azaleratu zuten. Autorea Mexiko Hirian zegoen hau guztia gertatu zenean eta komiki moduan han bizitakoa azaltzea erabaki zuen.
Lurraren fruituak eskaintzeaz gain, baratze batek beste onura asko ematen dizkigu, terapeutikoa eta lasaigarria baita. Ikastaro honen bidez, balkoi, terraza edo antzeko espazio batean zure baratzea muntatzeko beharrezko ezagutza teorikoak eskuratuko dituzu. Ikastaroa Lugaritz Kultur Etxeko terrazan emango da. Bertan, esperimentatzeko eta praktikoki lan egiteko behar den material guztia duen baratze bat baitago.
INFORMAZIO OROKORRA
Lekua: Lugaritz Kultur Etxea
Datak: apirilak 26, maiatzak 3, 10, 17 24.
Jarduera euskaraz.
Prezioa: 44 €
Izen-emateak: www.donostiakultura.eus
Irakurketa errazeko talde bat egingo dugu liburutegian.
Helburua: euskaldun berriak direlako edo euskaldun zaharrak izanagatik euskaraz irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonak irakurtzera animatzea. Liburu guztiak liburutegian bertan lortuko ditugu eta bertan irakurriko dira. Eta noski doanekoa da.
Núria Climent Codina-ren Marcus Marc eta koltanaren bidea liburua irakurriko da.
Informazio gehiago: Irakurketa erraza.