SanFran auzoan bizi da Rosa, haur biolinista. Liszt eta jada hilda dauden beste musikagile batzuk ikusten dituela uste du, eta horiek biolina jotzen laguntzen diotela. La Tararak, gauez lan egiten duen prostitutak, lagunduko dio mamuen aurkako borrokan. Rosa helduak eta Rosa haurrak elkarrekin egingo dute topo, sekretu baten inguruan joan-etorrian dabiltzan oroitzapenen artean: sute bat, errautsak eta babes-geruza bat bezala zabaltzen den ahanztura. Halako batean, tiradera batean aurkitutako maitasun-gutunek haurraren oroimen hautsia leheneratuko dute. Musikaz eta edertasunez beteta dagoen haurrak ez zeukan izuarentzat lekurik gordeta bere baitan.
Josi Alvarado Alacanteko egilearen testuak 2019ko SGAEren Ana Diosdado I. antzerki-saria irabazi zuen. Sentsibilitate eta dotorezia handiko testua da, idatzita dagoena baino gehiago adierazteko gai dena, emozioa darien isiluneen bidez musika transmititzeko gai dena. Testuak thriller bokazioa du, eta poesiaren dardarak astintzen du. La Tarara inoiz kontatu ez den hainbat haurren historia da; haragiaren barnerako bidaia iniziatikoa, mendekotasun sortzailea. Barkamenari buruzko ipuina da, diferentziaren goraipamena, non Txanogorritxuk, azkenean, biolina joko dien otsoei.
Ibilaldi botanikoa Marko Sierrarekin. Tomasenetik atera, landagunera begirada jarri eta ondoan dagoen landaketa berriko zuhaitzak identifikatu. Jarraian, begirada horrekin Harria parkera joan eta zuhaitz eta zuhaixken identifikazioarekin lagunduta, parke horren "berreraikitzea" egingo dugu.
Elkargunea: 9:30, Tomasene Kultur Etxea.
Izen-ematea: maiatzaren 2tik aurrera (943 35 11 49).
Izen-ematea Inscripción: maiatzaren 2tik aurrera a partir del 2 de mayo (943 351 149)
Lamiak talde donostiarrak bere bigarren lan diskografikoa argitaratu berri du, honako izenburu honekin: 'Itzalak, Argiak'. Hamar musika kantu, soinu propio nahastezinarekin, euskal musika panoraman leku interesgarria egiteko aukera ematen diona talde donostiarrari. Izan ere, 'Itzalak, Argiak' soinu ezberdinen nahasketagatik bereizten dira, guztiak rockaren barruan kokatuta. Album heterogeneoa eta entzule mota desberdinen gustuetara irisgarria.
Lamiak Donostiako rock hirukotea da. Bere kantuetan riff eta akorde astunak, soinu melodiko eta alternatiboekin nahasten dituzte, nazioko zein nazioarteko taldeen eraginpean. Lamiak Ander Aranburuk (ahotsa eta gitarra), Xabi Arrazolak (baxua) eta Xabier de la Fuentek (bateria) osatzen dute.
Zer da, txori bat? hegazkin bat? Superman? Ez! Magia parrastan da! Baina...zer ote da Magia parrastan? Horixe da ikuskizun honetan ikusiko duzuena, magia parrastan, etengabe, a tutiplen! Kartek, bolatxoek, sokek, agerpenek eta desagerpenek hartuko dute protagonismoa. Espektakulu partehartzaile, dinamiko eta ganberroa.
Informazio gehiago: XXXI. Poltsiko Antzerkia.