Larunbatero, Kubo Kutxa aretoak doako bisita komentatuak eskaintzen ditu José Antonio Sistiagaren (Donostia, 1932) De rerum natura erakusketara.
Erakusketa sei aretotan banatuta dago, ordena kronologikoari segika; hala, bisitariak artistaren sormen-etapa guztiak azter ditzake, bai eta artistak baliatzen dituen material eta teknika askotarikoak ikusi ere.
Ezinbestekoa da aurrez erreserba egitea: aretoan bertan | T- 943 251939 | hezkuntza_kubo@kubokutxa.eus
Etorkizun hurbil batean, Oihana bere ama den Lur-ekin bizi da. Mendeetan zehar, jakintzak eta ohiturak, familiako emakumeen artean transmitituak izan dira dantzaren bitartez. Baina, katea moztu egin da. Oihana, ez da gai hizkuntza hau eta dakartzan sekretuak ulertzeko. Gau batez, Oihana, ametsetan bidaiatzen ahal duela ohartzen da. Ordutik, ausardiaz eta kuriositate haundiz, bere iragana deskubritzera abiatzen da eta honekin batera, hizkuntza misteriotsu hau hitzegiten duten emakumeak ezagutzera.
Dantza eta antzerkia uztartuz, Oihanak transmisioa eta identitatearen eraikuntzari buruz hitz egiten digu. Gai unibertsalak izaki, publiko zabal batengana iritsi nahi du eta familia osoari zuzenduta dago. Gure istorio honetan, dantzak, adierazpen kanal bat izateaz gain, jakintza eta sorginen boterea izatera heltzeko behar den formula magikoa irudikatzen du. Ideia honek euskararekiko duen paralelismoa nabaria da, belaunaldi bat igaro behar izan baitzen transmisioa eten eta hizkuntza guztiz galtzeko. Beraz, istorio hau euskaraz kontatuz, zailtasun guztien gainetik iraun duen transmisioa omentzen du, baita gure hizkuntzen aniztasun eta aberastasuna ere.
Argazkia: Nahia Garat
Informazio gehiago: El Punto Gunea, ATX Teatroa
Oraingoan osabak enkargu bat egin die Potx eta Lotxi: Kalera joan behar dira beren bizilaguna izandako Izaskunen etxera. Horretarako ez dute denbora asko izango; hala ere, bidean jende askorekin egingo dute topo: kaleko musikari batekin, herriko alkatearekin, OTA kontrolatzen duen udaltzainarekin... Hauekin hainbat abentura biziko dituzte, barregarriak zein negargarriak! Lortuko al dute agindutako orduan Izaskunengana heltzea?
Informazio gehiago: Potx eta Lotx
(Familiarra)
Barraskilo batek mundua ikusi nahi du eta balea baten isatsera igotzen da. Elkarrekin sekulako bidaia egiten dute, eta izotz-puskak eta sumendiak zeharkatzen dituzte.
Estrenaldia Martxoak 25
Generoa Animazioa
Iraupena 51 minutu
Urtea 2021
Zuzendaritza Max Lang, Daniel Snaddon, Aliona Baranova, Barbora Valecká, Filip Pošivač eta Fabrice Luang-Vija
Gidoia Max Lang eta Suzanne Lang
Musika René Aubry
Maiatzak 12: arazo teknikoak direla medio filma gaztelaniaz proiektatuko da. Barkatu eragozpenak.
Luxemburgo Toby Genkel, Reza Memari
Adina: Denontzat.
Informazio gehiago: Richard la Cigüeña
Tabakaleran ahots ugari elkartzen dira, istorio asko entzuten dira eta pertsona asko eta asko gurutzatzen dira. Bi zine-areto daude, erakusketak, artista egoiliarrak, sorkuntza liburutegi-laborategi bat eta zine-eskola bat, besteak beste. Pentsatzeko eta eztabaidatzeko guneak aktibatzen dira, ikastaroak eta lantegiak egiten dira, musika jotzen da. Tabakalera ezagutuk aniztasun horretara hurbiltzeko proposamena egiten du, ibilbide gidatu baten bidez, kultura zentroaren bazter eta proposamenak ezagut ditzazun.
Larunbat goizean etortzeko gonbita egiten dizugu, ibilbide orokorra egin eta hurbiletik ezagutzeko bizilagunen elkarte hau osatzen duten guneak, programazioak eta lagunak.
Mikel Olanoren eskutik, gure inguruneko hegaztiak identifikatzeko jarduera familiarra.
Elkargunea: 10:00, Tomasene Kultur Etxea.
Eriz magoak, fantasia eta errealitatea elkartzen diren eta magia eta umorea bat datozen ikuskizuna eskaintzen digu. Ongi etorriak Mundo Magikora, non dena posiblea den.
Adina: +5
Poltsiko Sorkuntza Lehiaketaren aurtengo edizioko irabazlea.
Ivanka gurera heldu den ekialdeko inmigrante gajoa da. Bere kontakizunari esker jakingo dugu zergatik alde egin behar izan zuen bere herrialdetik eta zer aurkitu zuen hemen. Gure gizartearen hainbat alderdi ilunen erradiografia deserosoa egingo digu: krisi ekonomikoa, gentrifikazioa, matxismoa...
Informazio gehiago: XXXI. Poltsiko Antzerkia.
12:30etan, Añorga Txikiko eskola zaharran Iban Nikolai hasiko da eta ondoren Starblues, Petti eta Bidelapurrak, musikaz beteko dute Añorgako Harrobiaren plaza. Beraiekin, arteko hutsuneetan Dj Monky man ariko da.
Bazkaltzeko aukera izango da eta aurrez hartzea komeni da, (12).
Ekirock kultura eta teknologia batzen dituen proiektua da, eguzki-energiarekin bakarrik funtzionatzen duen komunikazio-zentro gisa erabil daitekeena.
Zikoina bidaiaria baserrian agertzen den egunean, Ama Muk bere buruari galdetzen dio zer esan nahi duen benetan 'etxe' hitzak. Nola egon daiteke ziur bizi den belardia eta landetxea bere etxea direla? Eta mundu handi horretako beste lekuren batean bizitzeko leku hoberik balego? Beleari kosta egiten zaio lagunari erakustea bizitzeko leku aproposena ez duela zertan kanpoan topatuko.
Estrenaldia Maiatzaren 13an
Generoa Animazioa
Iraupena 66 minutu
Herrialdea Suedia
Urtea 2021
Zuzendaria Christian Ryltenius
Gidoia Peter Arrhenius
Musika Henrik Lörstad