Bisita gidatua Unai San Martín (Eibar, 1964) artistaren Nostos erakusketara. Erakusketa ikusgai dagoen ekainaren 19ra arte Kutxa Kultur Artegunean.
San Martínek «denboraz kanpoko atmosfera bat, barne-paisaia bat» sortuko du Artegunean, eta bertan barneratzeko gonbita egiten digu.
105 heliograbatuak 7 gai-sailetan antolatuta daude, eta horien bitartez artistak gonbita egiten digu paisaietan, hiri xehetasunetan eta objektuetan bakartzera, horien kokalekuari buruzko datu fisikoetan edo beren baitako istorioetan gelditu gabe. San Martínen irudiek edertasun soil bat daukate, baina ukaezina, eta haien bidez gure arretari heltzen dio, bidaia eginarazten digu eta norberaren ibilbide biografikoko sentimendu eta sentipenekin konektatzen gaitu halaber.
Gure garaiotan, irudien eta soinuen erritmo frenetikoak leku gutxi uzten digu inguruneari begira atsegin har dezagun; Unaik, aldiz, modua eskaintzen digu naturara itzultzeko, gure jatorrizko etxera itzultzeko –nostos, grezieraz–, adi eta hausnarkor; hautematea mantsotzeko era bat da, malenkonia-izpirik gabea.
Doako bisita. Plaza mugatuak
Beharrezkoa erreserbatzea: T- 943 251937 | aretoan bertan | hezkuntza_artegunea@kutxakulturartegunea.eus
Etorkizun hurbil batean, Oihana bere ama den Lur-ekin bizi da. Mendeetan zehar, jakintzak eta ohiturak, familiako emakumeen artean transmitituak izan dira dantzaren bitartez. Baina, katea moztu egin da. Oihana, ez da gai hizkuntza hau eta dakartzan sekretuak ulertzeko. Gau batez, Oihana, ametsetan bidaiatzen ahal duela ohartzen da. Ordutik, ausardiaz eta kuriositate haundiz, bere iragana deskubritzera abiatzen da eta honekin batera, hizkuntza misteriotsu hau hitzegiten duten emakumeak ezagutzera.
Dantza eta antzerkia uztartuz, Oihanak transmisioa eta identitatearen eraikuntzari buruz hitz egiten digu. Gai unibertsalak izaki, publiko zabal batengana iritsi nahi du eta familia osoari zuzenduta dago. Gure istorio honetan, dantzak, adierazpen kanal bat izateaz gain, jakintza eta sorginen boterea izatera heltzeko behar den formula magikoa irudikatzen du. Ideia honek euskararekiko duen paralelismoa nabaria da, belaunaldi bat igaro behar izan baitzen transmisioa eten eta hizkuntza guztiz galtzeko. Beraz, istorio hau euskaraz kontatuz, zailtasun guztien gainetik iraun duen transmisioa omentzen du, baita gure hizkuntzen aniztasun eta aberastasuna ere.
Argazkia: Nahia Garat
Informazio gehiago: El Punto Gunea, ATX Teatroa
Barraskilo batek mundua ikusi nahi du eta balea baten isatsera igotzen da. Elkarrekin sekulako bidaia egiten dute, eta izotz-puskak eta sumendiak zeharkatzen dituzte.
Estrenaldia Martxoak 25
Generoa Animazioa
Iraupena 51 minutu
Urtea 2021
Zuzendaritza Max Lang, Daniel Snaddon, Aliona Baranova, Barbora Valecká, Filip Pošivač eta Fabrice Luang-Vija
Gidoia Max Lang eta Suzanne Lang
Musika René Aubry
Dolores Mujika Dolox donostiarra, bere lagun Carmenekin poltsiko antzerkia ikusteko geratuta dago. Pozik dago aurten ere antzerkia ikusteko aukera duelako. Baina Dolox-en ondoko aulkia hutsik dago. Iritsiko ote da Carmen zitara?
Informazio gehiago: XXXI Poltsiko Antzerki Jaialdia.
*Oharra: Ikuskizun hau Tabakalera NKGZko Taba taberna-ra aldatu da.
Ligatzeko gogoz, baina aplikazioekin ez zara ondo moldatzen? Bertako komunikazio kodeak ulertzeko zailtasunak dituzu? Zure antsietate mailak gora egin du? Ez kezkatu, zuk behar duzuna asmatu dut eta: ligatzeko aplikazioetan ez galtzeko gida, Atik Zra.
Informazio gehiago: XXXI. Poltsiko Antzerki Jaialdia.
Zikoina bidaiaria baserrian agertzen den egunean, Ama Muk bere buruari galdetzen dio zer esan nahi duen benetan 'etxe' hitzak. Nola egon daiteke ziur bizi den belardia eta landetxea bere etxea direla? Eta mundu handi horretako beste lekuren batean bizitzeko leku hoberik balego? Beleari kosta egiten zaio lagunari erakustea bizitzeko leku aproposena ez duela zertan kanpoan topatuko.
Estrenaldia Maiatzaren 13an
Generoa Animazioa
Iraupena 66 minutu
Herrialdea Suedia
Urtea 2021
Zuzendaria Christian Ryltenius
Gidoia Peter Arrhenius
Musika Henrik Lörstad