“Nire artea XXI. mendekoa da”, iragarri zuen Emma Kunz (1892-1963) ikertzaile naturopata eta artista suizarrak. Bere iragarpena betetzen ari dela dirudi: 1973an aurkeztu ziren lehen aldiz Aargauko Kunsthausen, eta Emma Kunzen marrazkiak Venezian, Munichen, Londresen eta Tel Aviven erakutsi dira berriki. Bai artistak berak eta baita bere lanek ere artista garaikideen interesa etengabe piztu dute. Pendulu, iparrorratz eta erregela bidez egindako marrazkietan, bere ikerketa-jardueretan, bere gaitasun sendagarri eta argigarrietan eta, batez ere, gizakia ulertzeko ikuspegi holistikoan zentratu dira, naturarekin bat datorren eta artea sortzea barne hartzen duen zerbait den aldetik.
Bisita hauetan erakusketaren edukiak ezagutzea eta arte garaikidera hurbiltzeko modu berriak esperimentatzea proposatzen dugu.
Ez da beharrezkoa inolako ezagutzarik izatea horietan parte hartzeko. Saioek ordubeteko iraupena dute eta Tabakalerako bitartekari batek dinamizatuko ditu.
Nola mantendu dezakegu bizitza bat unibertso ordenatu eta seguru batean? Agian kominikazioaren eta ezagutzaren aukera ukatuz?
Antzezleak: Aitana del Olmo, Aroa Frías, Jamie Aznar, Jon Bellanco, María Redondo, Mikel Salazar.
Zuzendaritza: Sara Ferrús.
Zuzendaritza laguntzaileak: Xabi Ormazabal, Laida Etxeberria.
Itzulpena eta euskararen lanketa: Kepa Errasti.
* Ikuskizuna hasi ondoren debekatuta dago aretoan sartzea.
Musikala.
Ligatzeko gogoz, baina aplikazioekin ez zara ondo moldatzen? Bertako komunikazio kodeak ulertzeko zailtasunak dituzu? Zure antsietate mailak gora egin du? Ez kezkatu, zuk behar duzuna asmatu dut eta: ligatzeko aplikazioetan ez galtzeko gida, Atik Zra.
Informazio gehiago: XXXI. Poltsiko Antzerkia.
Ikuskizun honetan generoa hartuko dute umoregai, gure gizartea zertan luze eta zertan geratzen den motz galdetzeko.
Horretarako hilekoa, menopausia, ligatzeko teknikak eta sexua izango dituzte hizpide, besteak beste.
Kritika eginez, deseraikiz eta barre eginez bazterrak zirikatzen jarraitzeko bueltatu dira!
Informazio gehiago: XXXI. Poltsiko Antzerki Jaialdia.
Asier Kidamek Sekreturik ez aurkezten digu, helduentzat propio sortu duen ikuskizun berria. Parte hartzea, harridura eta umore fina ziurtatutrik daude. Espektakulu honetan, magiaren joko klasiko erabat berrituak eta gaurdaino sekula ikusi ez ditugunak gozatuko ditugu aldi berean.
Informazio gehiago: XXXI. Poltsiko Antzerki Jaialdia.
Maiatzeko "Bikografiak: bi ibilbide elkarrizketan" saioan Jone Amezaga (dantzaria) eta Koldo Soret "Niño Coyote" (musikaria) elkarrizketatuko ditu Bagera Elkarteak. Gidari lanetan Oihana Maritorena (kazetaria eta aktorea) arituko da.
Bi parte hartzaileen biografien errepasoa izango da saioaren ardatza. Bakoitzaren alde publiko/ezagunaz gain, beren bizitzen inguruan solastea da ideia. Biografian hizkuntzekiko harremanak beren bizitzan izan duen bilakaerari arreta berezia eskainiko zaio. Anekdotak, gertaera xelebreak, bizipenak ... Elkarrizketa informal hauen bidez, hizkuntzak herritarren bizitza pertsonaletan eta eguneroko bizitzan duten isla jarri nahi dugu agerian.
Elkarrizketa aurrez aurre ikusteko aukera izango da maiatzaren 19an, arratsaldeko 18:00etan, Teila Fabrikan.
Izen ematea bagera@bagera.eus helbidean.
Oharra: elkarrizketa osoa Hamaika Telebistan ikusgai maiatzaren 27an 22:00etan.
Aurreko saioak ikusi
Gauzak motxilan sartu eta etxera joan ginen, noiz bueltatuko ginen jakin gabe. Hasieran egun batzuetarako izango zela uste genuena, hilabetez hilabete luzatzen joan zen... Horrela bukatu genuen kurtsoa, ikastolara etorri gabe, ikastolan mugitzen ginen bezainbeste mugitu gabe. Baina guk mugimendua behar dugu, mugitu egin nahi dugu, mugimendua...
Informazio gehiago: 33. Gazteen Antzerki Topaketa