Gure gizartea indibidualizatuz eta lehiakortasun zoro batean murgiltzen ari den honetan, sormena, jolasa eta elkarlana uztartzen dituen txoko baten modura ikusten dugu guk zirkua" (Xomorro taldea).
Adina: +6 urte
Poltsiko Sorkuntza Lehiaketaren aurtengo edizioko irabazlea.
Ivanka gurera heldu den ekialdeko inmigrante gajoa da. Bere kontakizunari esker jakingo dugu zergatik alde egin behar izan zuen bere herrialdetik eta zer aurkitu zuen hemen. Gure gizartearen hainbat alderdi ilunen erradiografia deserosoa egingo digu: krisi ekonomikoa, gentrifikazioa, matxismoa...
Informazio gehiago: XXXI. Poltsiko Antzerkiaren Jaialdia.
Ligatzeko gogoz, baina aplikazioekin ez zara ondo moldatzen? Bertako komunikazio kodeak ulertzeko zailtasunak dituzu? Zure antsietate mailak gora egin du? Ez kezkatu, zuk behar duzuna asmatu dut eta: ligatzeko aplikazioetan ez galtzeko gida, Atik Zra.
Informazio gehiago: XXXI Poltsiko Antzerki Jaialdia.
Benetako friki bat izateko komikiak DNAn eraman behar dira. Eta horrela ez bada, ikasi egin behar da. Azken hauetakoa bazara, lasai, Gaztelekuak lagunduko dizu horretan: Hodeiren eskutik, komikiaren mundu zurrunbilotsua ezagutu ahal izango duzu eta benetako frikia izatera helduko zara!
Adina: 12 - 17 urte