Larunbatero, Kubo Kutxa aretoak doako bisita komentatuak eskaintzen ditu José Antonio Sistiagaren (Donostia, 1932) De rerum natura erakusketara.
Erakusketa sei aretotan banatuta dago, ordena kronologikoari segika; hala, bisitariak artistaren sormen-etapa guztiak azter ditzake, bai eta artistak baliatzen dituen material eta teknika askotarikoak ikusi ere.
Ezinbestekoa da aurrez erreserba egitea: aretoan bertan | T- 943 251939 | hezkuntza_kubo@kubokutxa.eus
Hemendikara zirku konpainia nomada bat da eta munduko toki ezberdinetako pertsonek osatzen dute. Antzerkia, zirkua, dantza eta umorearen bitartez maitasuna, aniztasuna eta berdintasunaren moduko baloreak helarazten ditu Zirika Zirkusen azken antzezlanak.
Oharra: Eguraldi txarra egingo balu emanaldia kultur etxean izango litzateke. Gonbidapenak doan jaso ahal izango lirateke Kultur Etxean bertan, emanaldiaren egun berean 16:30etik aurrera, edukiera bete arte.
Haurtxokoak eta Gaztelekuak Morlanseko Jaietan parte hartuko dute. Ondo pasa nahi baduzu... anima zaitez!
Adina: 5-17 urte
Urumea barru barrutik eta ibaia eta Urumea ingurunearen istorioak ezagutzeko aukera emango du Bagera Elkarteak, kanoa kanadiarretan, Arrauningeko kideekin batera maiatzaren 21ean, goizeko 10:00etan.
Hitzordua goizeko 09:45ean jarri dute loiolako Loiolatarrak 9, Latxarien plaza ondoan, 90- 120 minutuko paseotxo lasaia izango da, ibaian gora edo behera (marearen arabera), eremu basati, leku berezi eta basoan barrena sartu ahalko zarete. Eta ibilbidean zehar Urumeako eta Donostiako historia eta istorioak kontatuko ditu Arrauningeko gidariak. Ez da trebezia berezik behar eta 5 urtetik hasi mugarik gabe, edonork parte har dezake, ezaugarri fisiko bakarra gogotsu joatea da.
Plaza mugatuak dira, animatuz gero, maiatzaren 18rako eman behar da izena eta 14 euroko ordainketa egin behar da ES33 30350092570920042476 kontuan (kontzeptuan izena eta abizenak jarriz) maiatzaren 18rako.