Bisita gidatua Unai San Martín (Eibar, 1964) artistaren Nostos erakusketara. Erakusketa ikusgai dagoen ekainaren 19ra arte Kutxa Kultur Artegunean.
San Martínek «denboraz kanpoko atmosfera bat, barne-paisaia bat» sortuko du Artegunean, eta bertan barneratzeko gonbita egiten digu.
105 heliograbatuak 7 gai-sailetan antolatuta daude, eta horien bitartez artistak gonbita egiten digu paisaietan, hiri xehetasunetan eta objektuetan bakartzera, horien kokalekuari buruzko datu fisikoetan edo beren baitako istorioetan gelditu gabe. San Martínen irudiek edertasun soil bat daukate, baina ukaezina, eta haien bidez gure arretari heltzen dio, bidaia eginarazten digu eta norberaren ibilbide biografikoko sentimendu eta sentipenekin konektatzen gaitu halaber.
Gure garaiotan, irudien eta soinuen erritmo frenetikoak leku gutxi uzten digu inguruneari begira atsegin har dezagun; Unaik, aldiz, modua eskaintzen digu naturara itzultzeko, gure jatorrizko etxera itzultzeko –nostos, grezieraz–, adi eta hausnarkor; hautematea mantsotzeko era bat da, malenkonia-izpirik gabea.
Doako bisita. Plaza mugatuak
Beharrezkoa erreserbatzea: T- 943 251937 | aretoan bertan | hezkuntza_artegunea@kutxakulturartegunea.eus
Dolores Mujika "Dolox" donostiarra, bere lagun Carmenekin poltsiko antzerkia ikusteko geratua dago. Pozik dago aurten ere antzerkia ikusteko aukera daukalako. Baina Dolox-en ondoko aulkia hutsik dago. Iritsiko ote da Carmen zitara?
Informazio gehiago: XXXI. Poltsiko Antzerki Jaialdia.
Poltsiko Antzerkiaren 31. Jaialdiaren amaiera ekitaldia. Hainbat artisten saioak izango ditugu. Gu Primer! Inazio eta Ramon Parisen bizi dira, Artistaren Etxean. Bertan lanean hasi berri den Nereak, "programa" berezia prestatu du gure bi lagunentzat.
Virginia Imaz Poltsiko Jaialdiaren Clownclusioak inprobisatzen.
Eta amaitzeko, Yogurinha Borova eta bere Playlist paregabearekin agertuko da.