Lurraren fruituak eskaintzeaz gain, baratze batek beste onura asko ematen dizkigu, terapeutikoa eta lasaigarria baita. Ikastaro honen bidez, balkoi, terraza edo antzeko espazio batean zure baratzea muntatzeko beharrezko ezagutza teorikoak eskuratuko dituzu. Ikastaroa Lugaritz Kultur Etxeko terrazan emango da. Bertan, esperimentatzeko eta praktikoki lan egiteko behar den material guztia duen baratze bat baitago.
INFORMAZIO OROKORRA
Lekua: Lugaritz Kultur Etxea
Datak: apirilak 26, maiatzak 3, 10, 17 24.
Jarduera euskaraz.
Prezioa: 44 €
Izen-emateak: www.donostiakultura.eus
+ 55 bisitak erakusketa iraunkorreko gai desberdinak lantzen dituzten ibilbideak dira. Horiek guztiak 55 urtetik gorako pertsonei zuzenduta daude eta doakoak dira, webgunean izena emanda.
Oraingoan, Juan Ignacio Aizpuruak egingo du ibilbidea, Euskadiko industrializazio prozesuari buruz hitz eginez.
Antolatzailea: San Telmo Museoa
Laguntzailea: Helduen Hitza
Irakurketa errazeko talde bat egingo dugu liburutegian.
Helburua: euskaldun berriak direlako edo euskaldun zaharrak izanagatik euskaraz irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonak irakurtzera animatzea. Liburu guztiak liburutegian bertan lortuko ditugu eta bertan irakurriko dira. Eta noski doanekoa da.
Núria Climent Codina-ren Marcus Marc eta koltanaren bidea liburua irakurriko da.
Informazio gehiago: Irakurketa erraza.
Aulki jokoan, joko guztietan bezala, norbaitek galdu behar du; norbait jokotik kanpo geratuko da. Aulki joko honetan, adinekoak izango dira kanporatuak, behin eta berriro. Izan ere, halaxe sentitzen dira adineko asko eta asko, gizartearen gurpil zorotik kanporatuak, diskriminatuak. Adinekoekiko bazterkeria horren kontrako eta beraien eskubideen aldeko aldarrikapena da "Aulki jokoa". Baita heriotza dela-eta beraiek utzitako aulki hutsekin bestelako aulki joko bat sortzekoa ere, aulki huts horietan atseden har dezagun.
Informazio gehiago: 33. Gazteen Antzerki Topaketa
* Ikuskizuna hasi ondoren debekatuta dago aretoan sartzea.