Literatur solasaldia euskaraz liburutegian.
Edu Zabalaren gidaritzapean, hilabete honetan Eneko Aizpuruaren Bidasoan gora liburuari buruz arituko dira.
Bidasoa ibaiaren inguruan gertatutako hainbat istorio jaso ditu liburuan, memoria kolektiboko ariketa bat eginez: kontrabando istorioak, II. Mundu Gerrako muga-pasatzaileak, migratzaile portugaldarrak...
Liburua eskuragarri dago Donostia Kulturako liburutegietan eta eLiburutegian (ebook).
Zuzendaria: Bego Zubia Gallastegi
Urtegi batetik bi milioi metro kubiko ur hustea, desagertzeko zorian dagoen animalia txiki bat babesteko. Hori izan da Enobietako urtegia kentzeko lan egin dutenen ahalegina. Eta ametsa beteta, muturluze piriniotarrari babesleku seguru bat eman diote. Artikutzan gertatu da istorio harrigarri hori, duela mende bat Donostiak Nafarroan erositako finkan. Gaur egun, Kantauri kostaldeko baso natural onenetako bat han dago.
Normandian, aldi berean, Vezins-eko presa handia kendu dute. Hura kentzeko arrazoia izokinari Sélune ibaia zabaltzea izan da. Ibaietan utzitako hormatzarrek biodibertsitateari hesia jartzen diote eta haien eraisketek etorkizunean planeta bizigarriago bat imajinatzeko aukera ematen dute. Vezinsekoa eta Enobietakoa bezalako keinu txikien edo handien araberakoa izango da etorkizun hori.
Dinamizatzailea: Ana Piñel (Kresala Zinekluba)
Gonbidatua: Bego Zubia Gallastegi (gidoilaria eta zuzendaria)
Lilurarik ez, ez dago itzultzerik. Eguna atean dago, haize hotza dakar eta ez da izango beste goizerik. Edan ase arte beretik, ez da aski izango, dena galtzear zaudelarik. Bizitza ez da huskeria.
Informazio gehiago: 33. Gazteen Antzerki Topaketa