Planetarioan zuzeneko saio honetan, hurrengo hilabetean ikusiko diren zeruko objekturik nabarmenenak zeintzuk diren eta non ikusi erakutsiko ditugu.
Bestalde, gure galaxiako objektuei buruz hitzegingo dugu, hala nola, nebulosak, eta izar-kumuluak.
Saioaren iraupena: 45 minutu
Lekua: Eureka! Zientzia Museoa
12 urtetik aurrera
Planetarioko sarrera behar da
Bisita gidatua Unai San Martín (Eibar, 1964) artistaren Nostos erakusketara. Erakusketa ikusgai dagoen ekainaren 19ra arte Kutxa Kultur Artegunean.
San Martínek «denboraz kanpoko atmosfera bat, barne-paisaia bat» sortuko du Artegunean, eta bertan barneratzeko gonbita egiten digu.
105 heliograbatuak 7 gai-sailetan antolatuta daude, eta horien bitartez artistak gonbita egiten digu paisaietan, hiri xehetasunetan eta objektuetan bakartzera, horien kokalekuari buruzko datu fisikoetan edo beren baitako istorioetan gelditu gabe. San Martínen irudiek edertasun soil bat daukate, baina ukaezina, eta haien bidez gure arretari heltzen dio, bidaia eginarazten digu eta norberaren ibilbide biografikoko sentimendu eta sentipenekin konektatzen gaitu halaber.
Gure garaiotan, irudien eta soinuen erritmo frenetikoak leku gutxi uzten digu inguruneari begira atsegin har dezagun; Unaik, aldiz, modua eskaintzen digu naturara itzultzeko, gure jatorrizko etxera itzultzeko –nostos, grezieraz–, adi eta hausnarkor; hautematea mantsotzeko era bat da, malenkonia-izpirik gabea.
Doako bisita. Plaza mugatuak
Beharrezkoa erreserbatzea: T- 943 251937 | aretoan bertan | hezkuntza_artegunea@kutxakulturartegunea.eus
Cristina Enea parkeko zuhaitz eta landareak urtean zehar aldatuz doaz, eta urtaro bakoitzak badu bere berezitasuna eta bere xarma. Udaberrian esnatuz doa natura neguko lozorroa atzean utzita. Zuhaitzek hosto xamur eta berde distiratsuak estreinatzen dituzte, tenperatura epelaz eta eguzki izpi goxoez gozatzeko prest. Parkea energiaz gainezka azaltzen zaigun garai honetan, txorien kortejuzko kantuek eta koloretako loretxoek parkea bizi bizi dagoela iragartzen digute. Parketik paseoa eman ondoren, naturak udaberrian eskainitako “oparitxoak “ erabiliz eskulan eder bat sortuko dugu. Helduentzako eta haurrentzako jarduera.
Informazio gehigarria:
Lekua: Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxea
Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea hemen