Parte-hartzaileak:
Nagore Ipiña, HUHEZIko dekanoa, Mondragon Unibertsitatea Asier Basurto, Soziolinguistika Klusterreko Ikerlaria eta komunikazio arduraduna Iñaki Martínez de Luna, soziologoa, hizkuntza gutxituen soziolinguistikan aditua, Euskaltzaindiako kide urgazlea Mod.: Nekane Balluerka, 2021eko Euskadi Ikerkuntza Sariaren irabazlea, UPV-EHUko Psikologia Fakultateko Portaera Zientzien Metodologia arloko katedraduna eta errektore-ohiaCOVID-19aren pandemiak hankaz gora jarri du mundua. Ondorio dramatikoena hildakoak izan dira: sei milioi pertsona, gutxienez. Oso krisi sakon bat eragin du zenbait ordenatan: sanitarioan, jakina, baina baita ekonomikoan, sozialean, emozionalean eta politikoan ere. Oraindik ez dugu gainditu pandemia, eta denbora beharko dugu ondorioak gainditzeko zentzurik baldin badauka halakorik esateak. Pandemia berriak etorriko dira. Badakigu. Beraz, ondorioak atera eta bizitakoaz ikasi; hori da egin dezakegun onena.
Eta horretarako, San Telmo Museoak Erronkak egitasmoaren bitartez, eta Jakiundek, Akademiak diziplina anitzeko kideak dituenez, hainbat diziplinatako eta arlo profesionaletako pertsona kualifikatuen ikuspuntuak alderatuko dituzte. Uste dugu elkarrizketak hainbat esperientzia eta ezagutza-esferatatik abiatuta ikuspuntu berriak ekar ditzakeela; hots, hitz egiten dutenak diziplina berekoak direnean nekez ateratzen diren ideiak. Aniztasunetik eta kontrastetik gehiago ikas dezakegu. Helburu hori izango dugu pandemiak erakutsi digunari buruz mintzatzeko egingo ditugun hiru saioetan.
maiatzak 17 maiatzak 24 maiatzak 31 (gaur) Ekitaldi aretoan eskainiko dira hiru saioak. Hitzaldia streamingez eskainiko da YoutubenIrakurketa errazeko talde bat egingo dugu liburutegian.
Helburua: euskaldun berriak direlako edo euskaldun zaharrak izanagatik euskaraz irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonak irakurtzera animatzea. Liburu guztiak liburutegian bertan lortuko ditugu eta bertan irakurriko dira. Eta noski doanekoa da.
Núria Climent Codina-ren Marcus Marc eta koltanaren bidea liburua irakurriko da.
Informazio gehiago: Irakurketa erraza.