“Nire artea XXI. mendekoa da”, iragarri zuen Emma Kunz (1892-1963) ikertzaile naturopata eta artista suizarrak. Bere iragarpena betetzen ari dela dirudi: 1973an aurkeztu ziren lehen aldiz Aargauko Kunsthausen, eta Emma Kunzen marrazkiak Venezian, Munichen, Londresen eta Tel Aviven erakutsi dira berriki. Bai artistak berak eta baita bere lanek ere artista garaikideen interesa etengabe piztu dute. Pendulu, iparrorratz eta erregela bidez egindako marrazkietan, bere ikerketa-jardueretan, bere gaitasun sendagarri eta argigarrietan eta, batez ere, gizakia ulertzeko ikuspegi holistikoan zentratu dira, naturarekin bat datorren eta artea sortzea barne hartzen duen zerbait den aldetik.
Bisita hauetan erakusketaren edukiak ezagutzea eta arte garaikidera hurbiltzeko modu berriak esperimentatzea proposatzen dugu.
Ez da beharrezkoa inolako ezagutzarik izatea horietan parte hartzeko. Saioek ordubeteko iraupena dute eta Tabakalerako bitartekari batek dinamizatuko ditu.