Ikasi nahi duzu eraso matxistei aurre egiten?
Kalean aske sentitu nahi duzu?
Uste duzu ezingo zarela defendatu?
Autodefentsa tailer intensiboak, Ikastaro bakoitza 8 ordukoa.:
Martxoak 19 / Ekainak 11
Eguna: larunbata 10:00 - 14:00 / 15:00 - 19:00
Iraupena: 8 orduko ikastaro intensiboa.
Hizkuntza: Euskara
Antolatzailea: Emagin Elkartea
Eduardo Chillida eskultorea eta bere obrak ezagutuko ditugu dantzaren eta gorputzaren bidez. Lanen ezaugarri plastikoak erabiliko ditugu psikomotrizitatea lantzeko, irudimena askatuz. Ipuin baten erritmoan ere mugituko gara.
4 - 6 urte Lekua: Erakusketa + Hezkuntza tailerra Sarrerak: apirilaren 1era arte bazkideek lehentasuna duteAmara Berriko euskararen aldeko lasterketa, aurtengoa VII. edizioa.
17:00tan: haur eta gazteentzako jolasak eta tailerrak Haurtxokoa eta Gaztelekuaren eskutik.
19:00tan: helduen lasterketak. 3 eta 6 kmko kilometroko ibilbideekin. 3 kmko lasterketa ez lehiakorra izango da.
20:00tan: sari banaketa eta zozketak
20:30tan: kontzertua: MIkel Karton
Izen-ematea: www.herrikrosa.eus
Haurtxokoak eta Gaztelekuak ABkrossan parte hartuko dute. Ondo pasa nahi baduzu... anima zaitez!
Adina: 5-17 urte
Munduan biraka dabiltzan bi feriantek kontatuko digute antzezlan honetan gizakiaren eboluzioa. Bi feriante hauek, Papillon eta Clemont, zinea eramaten zuten herriz herri kamera puskatzen zaien arte. Ikuskizuna aurrera eraman nahian proiektatu behar zuten filma haiek berek kontatzea erabakitzen dute. Maletan dakarten elementu ximpleenekin historian zehar garrantzitsuak izan diren gertakariak kontatuko dituzte. Aldi berean, gizakiak historian zehar irabazi dituen eskubideen inguruko hausnarketara salto egingo dute beti tximeleta efektuak izan duen garrantzia kontuan izanik.
Oharra: Eguraldi txarra egingo balu emanaldia kultur etxean izango litzateke. Gonbidapenak doan jaso ahal izango lirateke Kultur Etxean bertan, emanaldiaren egun berean 16:30etik aurrera, edukiera bete arte.
Bang Bang Zinemak antolatuta, Blues Borders & Sisters taldeak joko du larunbatean Antzoki Zaharrean 19:30ean, eta Granujas a todo ritmo filma (John Landis, 1980) proiektatuko dute; 10 euro.
Kubo Kutxa aretoak Presentziak Absentziak aurkeztuko du, aurtengo bigarren erakusketa, zeinetan aukera baitugu Javier Pérezen (1968, Bilbo) unibertso pertsonalean murgitzeko.
Javier Pérezen obren bereizgarri nagusietako bat sinkretismoa da, bai prozedurei dagokienez bai erabiltzen dituen materialei dagokienez ere: eskultura, argazkia, marrazketa, bideoa eta performancea modu independentean erabiltzen ditu, eta batera, interakzioa eta ikerketa funtsezko ezaugarri dituzten instalazioak sortzeko.
Bere ibilbidean zehar, orotariko euskarriak erabili ditu: material organikoak, hala nola hesteak, larrua, zaldi-zurda, pergaminoak, latexa eta krisalidak; hauskorrak, beira edo portzelana, adibidez; eta solidoak, brontzea eta marmola, esaterako. Denei eskatzen dizkie artistak arrisku tekniko handiko egoerak, baina aukera paregabea ematen diote erabateko askatasunez mugitzeko bere sorkuntza-prozesuan.
Bere obrarekin, giza izateari buruz egin dituen ikerketak eta gogoetak erakusten ditu Javier Pérezek, metafora ugariko eta sinbolismo handiko hizkuntza baten bidez. Haren lanek atxikita dute dialektika, eta agerian uzten dute zein ahulak izan daitezkeen itxuraz elkarri kontrajarriak diren kontzeptuen arteko mugak; adibidez, naturala eta kulturala, barnekoa eta kanpoa, bizitza eta heriotza kontzeptuen artekoak. Fluktuazio ziklikoen ideia, zirkulartasuna, denborazkotasuna eta «inpermanentzia» dira artistaren ohiko gaietako batzuk.