AEB. Zuzendaritza: Joel Coen. Ekoizpena: Ethan Coen / 20th Century Fox, Circle Films. Gidoia: Joel Coen, Ethan Coen. Argazkia: Barry Sonnenfeld. Musika: Carter Burwell. Muntaketa: Michael R. Miller. Aktoreak: Gabriel Byrne, Marcia Gay Harden, Albert Finney, Jon Polito, J. E. Freeman, John Turturro, Steve Buscemi.
HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: euskara
Coen anaien hirugarren pelikula da, zinema beltzaren klasiko bat, Dashiell Hammetten idazlanean inspiratua. 1929. urtea da. Leo hirian nagusitu den gaizkileen erakunde irlandarreko burua da. Johnny Caspar buru duen talde italiar-amerikarrarekin borroka odoltsu batean sartu ahala, Leo Tom bere konfiantzazko gizonarekin liskartu da; izan ere, bi banden artean mugitzen bide da, eta inork ez ditu haren asmoak ezagutzen.
Kubo Kutxa aretoak Presentziak Absentziak aurkeztuko du, aurtengo bigarren erakusketa, zeinetan aukera baitugu Javier Pérezen (1968, Bilbo) unibertso pertsonalean murgitzeko.
Javier Pérezen obren bereizgarri nagusietako bat sinkretismoa da, bai prozedurei dagokienez bai erabiltzen dituen materialei dagokienez ere: eskultura, argazkia, marrazketa, bideoa eta performancea modu independentean erabiltzen ditu, eta batera, interakzioa eta ikerketa funtsezko ezaugarri dituzten instalazioak sortzeko.
Bere ibilbidean zehar, orotariko euskarriak erabili ditu: material organikoak, hala nola hesteak, larrua, zaldi-zurda, pergaminoak, latexa eta krisalidak; hauskorrak, beira edo portzelana, adibidez; eta solidoak, brontzea eta marmola, esaterako. Denei eskatzen dizkie artistak arrisku tekniko handiko egoerak, baina aukera paregabea ematen diote erabateko askatasunez mugitzeko bere sorkuntza-prozesuan.
Bere obrarekin, giza izateari buruz egin dituen ikerketak eta gogoetak erakusten ditu Javier Pérezek, metafora ugariko eta sinbolismo handiko hizkuntza baten bidez. Haren lanek atxikita dute dialektika, eta agerian uzten dute zein ahulak izan daitezkeen itxuraz elkarri kontrajarriak diren kontzeptuen arteko mugak; adibidez, naturala eta kulturala, barnekoa eta kanpoa, bizitza eta heriotza kontzeptuen artekoak. Fluktuazio ziklikoen ideia, zirkulartasuna, denborazkotasuna eta «inpermanentzia» dira artistaren ohiko gaietako batzuk.
Ategorrieta-Ulia eta Sagues auzoko hainbat eremuei begirada zahar eta berriak ikusgai jarriko ditugu. Hausnarketarako eta etorkizuneko begiradak sortzeko gune bihurtu nahi dugu.
AEB.
Zuzendaritza: Joel Coen. Ekoizpena: Ethan Coen / 20th Century Fox, Circle Films. Gidoia: Joel Coen, Ethan Coen. Argazkia: Barry Sonnenfeld. Musika: Carter Burwell. Muntaketa: Michael R. Miller. Aktoreak: Gabriel Byrne, Marcia Gay Harden, Albert Finney, Jon Polito, J. E. Freeman, John Turturro, Steve Buscemi.Coen anaien hirugarren pelikula da, zinema beltzaren klasiko bat, Dashiell Hammetten idazlanean inspiratua. 1929. urtea da. Leo hirian nagusitu den gaizkileen erakunde irlandarreko burua da. Johnny Caspar buru duen talde italiar-amerikarrarekin borroka odoltsu batean sartu ahala, Leo Tom bere konfiantzazko gizonarekin liskartu da; izan ere, bi banden artean mugitzen bide da, eta inork ez ditu haren asmoak ezagutzen.