Frantzia Éric Warin, Éric Summer 89´
Azpitituluak gaztelaniaz.
Informazio gehiago filmaffinity webgunean: Ballerina
Donostia Kulturako Musikagela zerbitzuaren hirugarren jaialdi honetan hainbat taldek Sagues alaituko dute arratsaldez eta gauera arte.
Bi urtez nahitaez etenda egon ondoren, covid19aren osasun-murrizketak zirela eta, Cristina Enea Fundazioaren aire zabaleko udako zinema-zikloak bederatzigarren edizioa ospatuko du aurten. Berrikuntza nagusia da proiekzioak hiriko hainbat parketan egingo direla, Cristina Enea parkeko ohiko emanaldiaz gain. Besteak beste, Steven Spielberg, Woody Allen eta Wes Anderson zuzendarien filmak eskainiko ditu aurtengo edizioak.
Datak, kokalekuak eta izenburua
-Ekainaren 24a, ostirala, 22:30ean, Araba parkea (Amara)
"E.T. Estralurtarra" (euskaraz)
-Ekainaren 30a, osteguna, 22:30ean, Urumeako ibai-parkea (Txomin / Martutene)
"Fantastic Mr. Fox" (gazteleraz)
-Uztailaren 1a, ostirala, 22:30ean, Arriaga parkea (Altza)
"Brian's Life" (gazteleraz)
-Uztailaren 7a, 22:30ean, Cristina Enea
"Lotia" (euskaraz)
-Uztailaren 8a, 22:30ean, Salvador Allende parkea (Bidebieta)
"Brian's Life" (gazteleraz)
*Eguraldiagatik emanaldi bat edo batzuk bertan behera geratuko balira, bi data erreserbatuko dira, uztailaren 14a eta 15a, beraien jatorrizko kokalekuetan ordu berean eman ahal izateko.
Kubo Kutxa aretoak Presentziak Absentziak aurkeztuko du, aurtengo bigarren erakusketa, zeinetan aukera baitugu Javier Pérezen (1968, Bilbo) unibertso pertsonalean murgitzeko.
Javier Pérezen obren bereizgarri nagusietako bat sinkretismoa da, bai prozedurei dagokienez bai erabiltzen dituen materialei dagokienez ere: eskultura, argazkia, marrazketa, bideoa eta performancea modu independentean erabiltzen ditu, eta batera, interakzioa eta ikerketa funtsezko ezaugarri dituzten instalazioak sortzeko.
Bere ibilbidean zehar, orotariko euskarriak erabili ditu: material organikoak, hala nola hesteak, larrua, zaldi-zurda, pergaminoak, latexa eta krisalidak; hauskorrak, beira edo portzelana, adibidez; eta solidoak, brontzea eta marmola, esaterako. Denei eskatzen dizkie artistak arrisku tekniko handiko egoerak, baina aukera paregabea ematen diote erabateko askatasunez mugitzeko bere sorkuntza-prozesuan.
Bere obrarekin, giza izateari buruz egin dituen ikerketak eta gogoetak erakusten ditu Javier Pérezek, metafora ugariko eta sinbolismo handiko hizkuntza baten bidez. Haren lanek atxikita dute dialektika, eta agerian uzten dute zein ahulak izan daitezkeen itxuraz elkarri kontrajarriak diren kontzeptuen arteko mugak; adibidez, naturala eta kulturala, barnekoa eta kanpoa, bizitza eta heriotza kontzeptuen artekoak. Fluktuazio ziklikoen ideia, zirkulartasuna, denborazkotasuna eta «inpermanentzia» dira artistaren ohiko gaietako batzuk.
Ategorrieta-Ulia eta Sagues auzoko hainbat eremuei begirada zahar eta berriak ikusgai jarriko ditugu. Hausnarketarako eta etorkizuneko begiradak sortzeko gune bihurtu nahi dugu.
Aurtengo Igeldoko San Pedro Jaiak ekainaren 23tik uztailaren 3ra izango dira eta hona hemen egitarauan agertzen diren jarduera batzuk:
Osteguna 23a
22:00 San Juan gaueko koplarien irteera eta San Juan sua.Larunbata 25a
11:00 Igeldoko III. Haur-krossa. 18:30 40ª Subida popular de Igeldo - Cross.Igandea 26a
08:00 Arrokako arrantza-lehiaketa. 16:00 Areto-futboleko finalak. 18:00 Pala-txapelketa finala maziza txuriarekin. 20:30 Sin Fronteras cumbia bolibiarrarekin dantzaldia.Asteazkena 29a
12:00 Ttonttorroren igoera eta ondoren herri-kirolak, herriko gazteen arteko erronka. 19:00 Kalejira txikia, urezko zezena eta buruhandiekin. 23:30 Erromeria Trikilatz taldearen eskutik.Jueves 30
11:00 Ttonttorro txikiren igoera. 11:15 Tailerrak eta jolasak. 17:00 Asier Kidam Magic magoa.Ostirala 1a
10:00-14:00 Puzgarriak eskolako kantxan. 17:00 Kika, Blas eta Jonas pailazoak. Nire laguna etor daiteke etxera? ikuskizuna eskeiniko dute. 22:30 Kontzertuak plazan, Aita Rockolaga / Indabe / Herenegun taldeen eskutikLarunbata 2a
18:00 Umore horia. 19:30 Kalejira, urezko zezena eta buruhandiekin. 23:00 Erromeria Izer eta Alabier trikitilariekin. 23:30 Gaupasa Trikidantz taldearekin eta ondoren Dj Jotatxo plazan.Domingo 3
12:00 Erromeria Izer eta Alabier trikitilariekin. 12:30 Patata-tortila lehiaketa. 19:30 Bertso-saioa: Miren Artetxe, Beñat Gaztelumendi, Iker Zubeldia eta Maialen Lujanbio. 23:00 Erromeria Izer eta Alabier trikitilariekin. 00:00 AAurresku Herrikoia eta Ttonttorroren jatsiera.Oleta auzoko jaiak ekainaren 23tik 26ra ospatuko dira aurten eta hona hemen egitarauan agertzen diren ekitaldi batzuk:
Ekainak 23, osteguna
18:00 Jaien hasiera txupinazoarekin. 18:15 Txarangak girotutako buruhandiak. 18:30 Umeentzako jolasak eta ondoren txokolatada. 22:30 DJ, musika ekitaldia. 00:00 San Juan sua.Ekainak 24, ostirala
18:00 Umeentzako jolasak. 21:30 Kontzertuen gaua: Ezinezkoa /Rock Band Experience / Talde Hemendik.Ekainak 25, larunbata
11:00-13:30 / 15:30-18:30 Puzgarriak futbol zelaian. 19:00 Sardinada herrikoia. 23:00 Berbena. 00:30 Zezensuzkoa.Ekainak 26, igandea
08:00 Diana herrikoia. 12:00 Kontzertu korala "Altza Kantuz" taldearekin. 17:30 Umeentzako antzerkia Casares-Tomasene Kultur Etxeari esker. Erre: Piraten istorio bat. 18:30 Txokolatada eta jaien amaiera.Aurtengo Altzako San Martzial Jaiak ekainaren 24tik uztailaren 3ra izango dira. Prestatu dituzten ekitaldien artean honako hauek azpimarratzen ditugu:
Larunbata 25a
09:00 Erromeria. Donostia Musika Eskolako trikitilariez lagundurik. 19:30 Sardina-jatea Altzagainako plazan.Asteazkena 29a
19:00 Bolo jaurtiketa Udal bolatokian. 19:30 Toka txapelketa. 22:00 Altzako kaleetan zehar Danborrada, Pasai txarangarekin.Osteguna 30a
17:00 Frontenis txapelketa auzotar gazteentzat. 19:00 Buruhandiak.Ostirala 1a
13:30 Gastronomi lehiaketak: patata-tortila eta postreak. 16:30 Herri Ametsa ikastolako euskal dantza taldearen emanaldia. 18:00 Haurrentzako antzerkia plaza gorrian: Zirika Zirkus taldea 19:00 Txokolatada eta buruhandiak. 23:00 San Martzial plazan, Rock saioa: Yakolev-42 / Young Kids / El exterminio de la raza del mono.Larunbata 2a
10:45 XXX Sagardo lehiaketa 12:30 Idi proba. Udal probalekuan. 13:30 Bertsolariak San Martzial plazan: Aitor Mendiluze eta Jon Maia; Gai-jartzaileak: Joxeba Alkiza eta Unai Elizasu. 23:00 San Martzial plazan DJ RU-ren emanaldia.Igandea 3a
16:00 Zumba San Martzial plazan ASGINCEren laguntzarekin. 17:00 Show-Time taldearen dantza emanaldia. 18:00 Sagardo Eguna.Gipuzkoa plazako Liburu Azokan liburu-denda eta banatzaileen nobedadeak egongo dira salgai.
Liburutegi Nagusiko Konstituzio plazako eraikineko aretoetan dauden jarduerak azokari buruzko albistean.
Letra eta musika jaialdia
Estitxu Pinatxo: musikari beratarrak bigarren lana aurkeztu du, Isilik daude harriak. Diskoan XX. mendean zentsuratuak izan ziren hainbat abesti jaso eta moldatu ditu, Mikel Santxezek lagunduta. Harkaitz Cano idazleak euskarazko itzulpenak egin ditu. No Soy París David Grajal musikari donostiarraren izen artistikoa da, 16 urterekin bertako hainbat taldetan hasi zena. Horietako azkenarekin, Susmararekin, konpositore gisa hasi zuen bere bidea. Eta orain bere proiektu bakarlariaren parte den EPa argitaratu du. Bárbara la Jirafa abeslari, konpositore eta interprete venezuelarra da, musikan erabat aritzen dena. Bilbon bizi da, eta han lan egiten du eta kantu-eskolak ematen ditu.Txakolin Topaketa'22: dasta ezazu Getariako Txakolina Jatorrizko deitura duten hainbat upategietako txakolina pintxo goxo batzuekin lagunduta.
Mikel Garaizabal-ek iruzkindutako dastaketak.
Donostia Kulturaren Musikagela proiektuko taldeen jaialdiaren hirugarren edizioa. Tokiko 8 taldek eta gonbidatutako Gonzalo Portugal bilbotarraren taldeak Sagüeseko zabalgunea alaituko dute eguerditik gauerarte.
Emanaldien ordutegia:
12:00 Badmintones 12:30 Aphaxia 13:00 El Pingüino Hippie 13:30 Big Bob Railroad 18:00 Nuria Culla & Band 18:30 DOS 19:00 Pelax 19:45 La Ola Maldita 20:30 Gonzalo Portugal BandNoiz utzi genion haurrak izateari? Noizbait utzi al diogu? Noizbait utziko al diogu?
NUNAVUT behin izan gineneko lurraldea da, denbora izozturik mantentzen denekoa, glaziarrek betirako irauten dutenekoa.
Bertan ikasi genuen zuhaitzetatik zintzilika ibiltzen, zuhaitzik gabeko eremuan. Bertan jaso genuen piztiaren besarkada. Bertan ziren aske, haizeak korapilaturiko gure adatsak.
Ahazturatik berreskuratuko al dugu, noizbehinka, bertara itzultzeko bidea...?