Aurtengo udan aldaketekin dator Natur Txokoa. Gobernadorearen bateria ondoko plazatxoan hainbat txoko sortu ditugu Urgull mendiaz modu desberdinetara gozatu ahal izateko: hamaka batean etzanda erlaxatuz, berrerabilitako materiala erabiliz eskulturak sortuz edo elementu naturalekin jolasean. Era berean, astearte eta asteazkenetan arratsaldeko 18:00etan izango diren jarduera bereziekin ere tarte atsegina pasako dugu. Jarduera guztiak doakoak izango dira.
Bueltan da Izan Arrantzale UDAN, etxeko txikienek udan arrantzan ikasten goza dezaten.
Baxurako arrantzaren eta itsasoaren mundua ezagutuko dute, arraina modu dibertigarrian prestatu eta dastatuko dute, eta arrantzarekin, itsasoarekin eta horien inguruko naturarekin lotutako eskulanak eta esperimentuak egingo dituzte.
Kaixo Musto, Euskal Itsas Museoa, Aquarium eta Motoras de la Isla-rekin elkarlanean, Izan Arrantzale uda honetarako aukera ezin hobea da.
Astelehenetik ostiralera 9: 30etatik 13: 45etara
(Jarduera 9: 30ean hasten bada ere, Kofradia-Itsas Etxea prest egongo da parte-hartzaileak 9: 00etatik aurrera hartzeko)
Tarifak:
A) Aste bakarra 95 € haur bakoitzeko
B) 2 aste jarraian % 10eko deskontua
C) 3 aste jarraian % 20ko deskontua
D) 4 aste jarraian % 35eko deskontua
*Asteak: astelehenetik ostiralera izaten dira, asteburuetan ez dago Izan Arrantzale jarduerarik.
Aukeratu zure beharretara hobekien egokitzen dena
OHARRA
Erreserba egitean, aukeratu interesa duzun hasierako astelehena bakarrik; izan ere, tresnak beste egun batzuk hautatzeko aukera ematen badizu ere, jarduera aste naturaletan egiten da, astelehenetik ostiralera.
(Larunbata eta igandea hautatuta agertu arren, egun hauetan ez dago jarduerarik).
Ondoz ondokoak ez diren asteak erreserbatu nahi izanez gero, aste bakoitzeko erosketa prozesua errepikatu behar da.
Donostiako kaian altxor bat dago ezkutaturik, izango al zarete hura aurkitzeko gai?
ZER EGINGO DUGU?
Ihes-gelaren antzekoa, baina kalean. Ginkana dibertigarri honetan parte hartzen dutenek zenbait enigma argitu beharko dituzte kaian ezkutaturiko altxorra aurkitzeko. Taldetan banatuko dira eta tableta baten laguntza izango dute jokoan zehar. Parte-hartzaileei behar dutena emango zaie (tableta, motxila, tresnak) kaian barrena ibili eta jarriko zaizkien enigmak argitzeko. 12 urtetik gorakoentzat, asteazkenetik igandera.
Kubo Kutxa aretoak Presentziak Absentziak aurkeztuko du, aurtengo bigarren erakusketa, zeinetan aukera baitugu Javier Pérezen (1968, Bilbo) unibertso pertsonalean murgitzeko.
Javier Pérezen obren bereizgarri nagusietako bat sinkretismoa da, bai prozedurei dagokienez bai erabiltzen dituen materialei dagokienez ere: eskultura, argazkia, marrazketa, bideoa eta performancea modu independentean erabiltzen ditu, eta batera, interakzioa eta ikerketa funtsezko ezaugarri dituzten instalazioak sortzeko.
Bere ibilbidean zehar, orotariko euskarriak erabili ditu: material organikoak, hala nola hesteak, larrua, zaldi-zurda, pergaminoak, latexa eta krisalidak; hauskorrak, beira edo portzelana, adibidez; eta solidoak, brontzea eta marmola, esaterako. Denei eskatzen dizkie artistak arrisku tekniko handiko egoerak, baina aukera paregabea ematen diote erabateko askatasunez mugitzeko bere sorkuntza-prozesuan.
Bere obrarekin, giza izateari buruz egin dituen ikerketak eta gogoetak erakusten ditu Javier Pérezek, metafora ugariko eta sinbolismo handiko hizkuntza baten bidez. Haren lanek atxikita dute dialektika, eta agerian uzten dute zein ahulak izan daitezkeen itxuraz elkarri kontrajarriak diren kontzeptuen arteko mugak; adibidez, naturala eta kulturala, barnekoa eta kanpoa, bizitza eta heriotza kontzeptuen artekoak. Fluktuazio ziklikoen ideia, zirkulartasuna, denborazkotasuna eta «inpermanentzia» dira artistaren ohiko gaietako batzuk.
Txirain Elkartearen aurtengo kultur ekintzen artean, Argazki lehiaketa antolatzen ari dira, Antiguako Pilota Txapelketaren 73. edizioko partidetan oinarrituta:
1 - Argazkiaren gaia: 73. Antiguako Pilota Txapelketako partidak
2 - Partaide bakoitzak lau lan aurkeztu ahal izango ditu gehienez.
3 - Argazkiaren ezaugarriak:
- Argazkiek lotura zuzena izango dute 73. Pilota Txapelketako partidetako jokoarekin.
- Koloretan zein txuri-beltzean.
- Bidaltzaileak izan beharko du argazkien jabea, eta beste inon argitaratu gabeak izan beharko dute.
4 - Argazkiak nora bidali: txirain20@txirain.eus
5 - Argazkiarekin batera adierazi beharko dira:
- Egilearen izen-abizenak.
- Harremanetarako telefonoa eta e-mail-a.
6 - Antolaketa batzordeko idazkariak bereizi egingo ditu egilearen datuak eta argazkiak, epaiketa batzordeak argazki bakoitzaren egilea ezagutu ez dezan.
7 - Argazkiak bidaltzeko azken eguna: IRAILAREN 1a.
8 - Saritua: Pilota Txapelketaren antolatzaileek eta Txirain Elkarteak aukeratutako batzordeak aukeratuko du argazki saritua.
9 - Saria: 200 euro;
10 - Argazki sarituaren berri ematea: Txapelketako Finalen egunean jakinaraziko da, garaikurren banaketarekin batera, Irailaren 4an.
11 - Edozein zalantza sortuz gero, epaiketa batzordeak dauka azken hitza.
12 - Lehiaketa honetako parte-hartzaileek, bidalitako lanen jabe diren neurrian, argazkiak erabiltzeko eta jendaurrean erreproduzitzeko baimena ematen diote Antiguako Pilota Elkarteari nahiz Txirain elkarteari, euskarri inprimatuan edo digitalean, betiere, egilearen izena adieraziz eta Pilota Txapelketarekin edo Txirain Elkartearen jarduerarekin zerikusia duten argitalpenetan.
Zinemaldiarekin eta Zinemaldiaren historiarekin lotutako bederatzi proposamen pedagogiko eskaintzen dituzte bederatzi arte tailer hauek. Zinemaldiaren 70. urteurrena ospatzeko antolatu den erakusketarekin erlazionatzeko eta gazteenen artean zinemaren mundua eta sormena inguratzen duten alderdi guztiak erakusteko pentsatutako ekimena da hau.
Bisita gidatua Ruth Orkin (1921-1985) artistaren Denboraren ilusioa erakusketara. Erakusketa ikusgai dagoen azaroaren 6 arte Kutxa Kultur Artegunean.
Erakusketak amerikar argazkilariaren ibilbidea berreskuratzeko aukera eskaintzen du, haren lan ezagunenez haratago.
-Lekua: Kutxa Kultur Artegunea (0. solairua. Tabakalera). Donostia / San Sebastián
-Doako bisita. Plaza mugatuak. Igandero, 17:30tan.
-Beharrezkoa erreserbatzea: T- 943 251937 | aretoan bertan | hezkuntza_artegunea@kutxakulturartegunea.eus
Deskargatu hemen erakusketa-gida
Añorgako Amasorrain Ikastolako LH 6. mailako ikasleek Añorgako auzo-komunitateko zenbait esperientzia dokumentatu eta bildu dituzte.
Ibilbide horretan, ikasleek beren gidoiak diseinatzen ikasten dute, auzoko bizilagunei elkarrizketak egiten, katalogatzen, eta, azkenik, beren esperientziak ikusarazten eta transmititzen "Hariak Sortzen, Amassorain Ikastola Añorgatarrak elkarrizketatzen" erakusketaren bidez.
Erakusketa hau “Hariak Sortzen”-en parte da, tokiko hezkuntza-komunitateari zuzendutako ondare-sentsibilizazioko urteroko proiektua. Belaunaldiak elkarren artean harremantzeko gunea eta iragana eta oraina belaunaldi desberdinak lotzen dituen bidaia.
Komisarioa: Jon Cazenave.
3X4=Orain. Musika, zinema eta literatura argazki liburuan erakusketak Gabriela Cendoya Bergareche Bildumako 12 argazki-liburu ditu abiapuntu, historikoak eta garaikideak, eta beste hainbeste artistari eskaini zaizkie, hiru diziplinetako bakoitzeko lau artistari, beren analisia eskaini eta begirada partekatu dezaten. Hurbilketa askotariko eta anitz bat egin da errealitate horretara, zinema, musika eta literatura argazkiekin eta liburuekin erlazionatuta.
Komisarioaren hitzetan, "argazki-liburua argazkiz osatutako liburu bat baino gehiago da, objektu artistiko bat da; irudiek izaera autonomoa galtzen dute, eta edukien sekuentzia batean egituratzen dira, asmo narratibo eta erritmo bisual bakarrarekin, beste formatu batean errepikatu ezin den sormenezko diskurtso bat eraikitzen duena".
Ategorrieta-Ulia eta Sagues auzoko hainbat eremuei begirada zahar eta berriak ikusgai jarriko ditugu. Hausnarketarako eta etorkizuneko begiradak sortzeko gune bihurtu nahi dugu.