Emakume 1, emakume 2, emakume 3, kanpai hotsekin batera, puntual elkartzen dira merienda mahai baten inguruan. Tisana, pasta, azukre eta pastelitoz betetzen dituzte gorputzak, beraien egunerokotasunaz hitz egiten duten bitartean.
Ba ote dakite, beraien bizitza beste norbaitek kontatua izan dela? Zein begiradatik izan dira sortuak emakume hauek? Nork idatzi du tinta lodiz historia? Historia kontatu diguten bezalakoa da?
Nork mugitzen ditu emakume hauen kortseen hariak?
Informazio gehiago: Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi, Kamikaz Kolektiboa
* Ikuskizuna hasi ondoren debekatuta dago aretoan sartzea.
Donostiako kaian altxor bat dago ezkutaturik, izango al zarete hura aurkitzeko gai?
ZER EGINGO DUGU?
Ihes-gelaren antzekoa, baina kalean. Ginkana dibertigarri honetan parte hartzen dutenek zenbait enigma argitu beharko dituzte kaian ezkutaturiko altxorra aurkitzeko. Taldetan banatuko dira eta tableta baten laguntza izango dute jokoan zehar. Parte-hartzaileei behar dutena emango zaie (tableta, motxila, tresnak) kaian barrena ibili eta jarriko zaizkien enigmak argitzeko. 12 urtetik gorakoentzat, asteazkenetik igandera.
Kubo Kutxa aretoak Presentziak Absentziak aurkeztuko du, aurtengo bigarren erakusketa, zeinetan aukera baitugu Javier Pérezen (1968, Bilbo) unibertso pertsonalean murgitzeko.
Javier Pérezen obren bereizgarri nagusietako bat sinkretismoa da, bai prozedurei dagokienez bai erabiltzen dituen materialei dagokienez ere: eskultura, argazkia, marrazketa, bideoa eta performancea modu independentean erabiltzen ditu, eta batera, interakzioa eta ikerketa funtsezko ezaugarri dituzten instalazioak sortzeko.
Bere ibilbidean zehar, orotariko euskarriak erabili ditu: material organikoak, hala nola hesteak, larrua, zaldi-zurda, pergaminoak, latexa eta krisalidak; hauskorrak, beira edo portzelana, adibidez; eta solidoak, brontzea eta marmola, esaterako. Denei eskatzen dizkie artistak arrisku tekniko handiko egoerak, baina aukera paregabea ematen diote erabateko askatasunez mugitzeko bere sorkuntza-prozesuan.
Bere obrarekin, giza izateari buruz egin dituen ikerketak eta gogoetak erakusten ditu Javier Pérezek, metafora ugariko eta sinbolismo handiko hizkuntza baten bidez. Haren lanek atxikita dute dialektika, eta agerian uzten dute zein ahulak izan daitezkeen itxuraz elkarri kontrajarriak diren kontzeptuen arteko mugak; adibidez, naturala eta kulturala, barnekoa eta kanpoa, bizitza eta heriotza kontzeptuen artekoak. Fluktuazio ziklikoen ideia, zirkulartasuna, denborazkotasuna eta «inpermanentzia» dira artistaren ohiko gaietako batzuk.
Planetarioan zuzeneko saio honetan, hurrengo hilabetean ikusiko diren zeruko objekturik nabarmenenak zeintzuk diren eta non ikusi erakutsiko ditugu.
Bestalde, Zodiakoari buruz hitzegingo dugu. Konstelazio-multo ezagun honek zer papera duen astronomian eta hauen inguruan kontzeptu batzuk argituko ditugu.
-Iraupena: 45 minutu.
-12 urtetik aurrera
-Planetarioko sarrera behar da
Bisita gidatua Ruth Orkin (1921-1985) artistaren Denboraren ilusioa erakusketara. Erakusketa ikusgai dagoen azaroaren 6 arte Kutxa Kultur Artegunean.
Erakusketak amerikar argazkilariaren ibilbidea berreskuratzeko aukera eskaintzen du, haren lan ezagunenez haratago.
-Lekua: Kutxa Kultur Artegunea (0. solairua. Tabakalera). Donostia / San Sebastián
-Doako bisita. Plaza mugatuak. Igandero, 17:30tan.
-Beharrezkoa erreserbatzea: T- 943 251937 | aretoan bertan | hezkuntza_artegunea@kutxakulturartegunea.eus
Deskargatu hemen erakusketa-gida
Komisarioa: Jon Cazenave.
3X4=Orain. Musika, zinema eta literatura argazki liburuan erakusketak Gabriela Cendoya Bergareche Bildumako 12 argazki-liburu ditu abiapuntu, historikoak eta garaikideak, eta beste hainbeste artistari eskaini zaizkie, hiru diziplinetako bakoitzeko lau artistari, beren analisia eskaini eta begirada partekatu dezaten. Hurbilketa askotariko eta anitz bat egin da errealitate horretara, zinema, musika eta literatura argazkiekin eta liburuekin erlazionatuta.
Komisarioaren hitzetan, "argazki-liburua argazkiz osatutako liburu bat baino gehiago da, objektu artistiko bat da; irudiek izaera autonomoa galtzen dute, eta edukien sekuentzia batean egituratzen dira, asmo narratibo eta erritmo bisual bakarrarekin, beste formatu batean errepikatu ezin den sormenezko diskurtso bat eraikitzen duena".
Heriotza, duin eta ilustratua erakusketarekin loturiko ekitaldia.
Egile bakoitzak bere lanaren berri emango du erakustaretoan.
Izaro Mariezkurrena: "Hasiera bat, amaieran"
"Heriotza urrun ikusten dugu batzuk, ilun, etorriko ez delakoan ahaztu besteok. Badira, gertu sentitzen dutenak, baita iristeko desioan dabiltzanak ere. Hauek izan ditut gogoan. Bizitzak ahalik eta gehien luzatzearen borrokak ere sufrimendua dakar. Ikasi beharko genuke, askotan juten uzten. Goxo, pozez, lore artean, itsasoan.
Izan ere, bizitzaren eskutik doa heriotza, bata bestearik gabe ezin existitu. “