Bisita gidatua Ruth Orkin (1921-1985) artistaren Denboraren ilusioa erakusketara. Erakusketa ikusgai dagoen azaroaren 6 arte Kutxa Kultur Artegunean.
Erakusketak amerikar argazkilariaren ibilbidea berreskuratzeko aukera eskaintzen du, haren lan ezagunenez haratago.
-Lekua: Kutxa Kultur Artegunea (0. solairua. Tabakalera). Donostia / San Sebastián
-Doako bisita. Plaza mugatuak. Igandero, 17:30tan.
-Beharrezkoa erreserbatzea: T- 943 251937 | aretoan bertan | hezkuntza_artegunea@kutxakulturartegunea.eus
Deskargatu hemen erakusketa-gida
1-4 urte artean ikasi, sortu, esperimentatu eta gozatzeko espazioa.
Itsaspeko gorria hartuta, Medialaben murgilduko gara familian. Sorkuntza lantzeko, materialak deskubritzeko eta horiekin jolasteko saioak dira itsaspeko gorrian egingo ditugunak. Itsaslami, olagarro eta itsas-zaldiak bidelagun izango ditugu bidai honetan. Txikiek eta helduek elkarrekin jolasten esperimentatzeko aukera ezinhobea. Bazatoz?
*Saioen izaera esperimentala dela-eta, etorri zikintzeko prest!
Komisarioa: Jon Cazenave.
3X4=Orain. Musika, zinema eta literatura argazki liburuan erakusketak Gabriela Cendoya Bergareche Bildumako 12 argazki-liburu ditu abiapuntu, historikoak eta garaikideak, eta beste hainbeste artistari eskaini zaizkie, hiru diziplinetako bakoitzeko lau artistari, beren analisia eskaini eta begirada partekatu dezaten. Hurbilketa askotariko eta anitz bat egin da errealitate horretara, zinema, musika eta literatura argazkiekin eta liburuekin erlazionatuta.
Komisarioaren hitzetan, "argazki-liburua argazkiz osatutako liburu bat baino gehiago da, objektu artistiko bat da; irudiek izaera autonomoa galtzen dute, eta edukien sekuentzia batean egituratzen dira, asmo narratibo eta erritmo bisual bakarrarekin, beste formatu batean errepikatu ezin den sormenezko diskurtso bat eraikitzen duena".
Geruzak proiektuaren aurkezpena
Elkar eta Jakinek elkarlanean sortutako Geruzak proiektuaren aurkezpen prentsaurrekora gonbidatu nahi zaitugu. Gazteen eguneroko kezka eta galderetatik abiatuta, euskaraz eta
euskaratik, feminismoa, soziolinguistika, kultura eta pentsamendua lantzea helburu duen ikus-entzunezko proiektua da Geruzak. Gazteekin gazteentzat egina.
Partaideak: Lorea Agirre (Jakin Fudazioaren zuzendaria), Alaitz Aizpuru (Elkar), Miren Dobaran (Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordea).
Emakume zientzialarien argitan solasaldi-zikloak emakume zientzialariak ezagutzea du helburu. Izan ere, zientziaren eta teknologiaren historian emakumeen ekarpenak ezkutuan geratu dira, eta gaur egun ere nabarmena da emakumeen kontrako diskriminazioa arlo horretan.
Itziar Laka Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak saileko katedraduna da, eta Gogo Elebiduna ikerketa-taldearen zuzendaria EHUn. Jakiunde Euskal Herriko Zientzia, Arte eta Letren Akademiako kidea da, eta Euskaltzain urgazlea. Interneten eskuragarri den A Brief Grammar of Euskara, the Basque Language gramatikaren egilea. Bere ikerketak hizkuntzalaritza teorikoa eta psiko/neurolinguistikako metodo esperimentalak uztartzen ditu, hizkuntzaren irudikapen eta prozesamendu neurala argitzeko, batik bat sintaxia eta elebitasunaren inguruan.
Heriotza, duin eta ilustratua erakusketarekin loturiko ekitaldia.
Egile bakoitzak bere lanaren berri emango du erakustaretoan.
Izaro Mariezkurrena: "Hasiera bat, amaieran"
"Heriotza urrun ikusten dugu batzuk, ilun, etorriko ez delakoan ahaztu besteok. Badira, gertu sentitzen dutenak, baita iristeko desioan dabiltzanak ere. Hauek izan ditut gogoan. Bizitzak ahalik eta gehien luzatzearen borrokak ere sufrimendua dakar. Ikasi beharko genuke, askotan juten uzten. Goxo, pozez, lore artean, itsasoan.
Izan ere, bizitzaren eskutik doa heriotza, bata bestearik gabe ezin existitu. “